Medusa
Medusa (grezieraz Μέδουσα, Médousa)[1] greziar mitologiako gorgon bat zen, ahizpen artean hilkorra zen bakarra. Brontzezko eskuak zituen, urrezko hegalak eta ilearen ordez sugeak zituen buruan. Izaki beldurgarria zen mitologian, bere begiradarekin harri bihurtzen zituen begiei begiratzen ausartzen zitzaionari.
Medusa | |
---|---|
Gorgona | |
![]() | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Familia | |
Aita |
Fortzis eta Q61856582 ![]() |
Ama | Zeto |
Bikotekidea(k) | Poseidon |
Seme-alabak | Krisaor eta Pegaso |
Perseok burua moztu zion, Atena eta Hermes jainkoek lagunduta.
ElezaharraAldatu
Medusa emakume eder bat zen. Bere edertasun handiak jainkoak erakartzen zituen, horien artean Poseidon jainkoa erakarri zuen. Poseidon, Medusaz erabat maiteminduta, bera liluratzen saitu zen; honek Atenea jainkosaren amorrua piztu zuen eta Medusari zigor bat ezartzea erabaki zuen. Handik aurrera, Medusaren begietara begiratzen zuen edonor harri bihurtuko zen, Afroditak zigorra txikiegi ikusi zuen eta gainera bere ilea hainbat sugetan eraldatzea erabaki zuen.
Medusa handik gutxira haurdun geratu zen, Poseidonekin eduki zuen erlazioaren ondorioz. Honek Atenearen sumina are gehiago piztu zuen; beraz, Pertseo Medusari burua moztera bidaltzea erabaki zuen.
Pertseoren misioa ia ezinezkoa zela jakinik Hermes jainkoak hegan egiteko abilezia emango zioten sandalia batzuk eman zizkion. Sandalia hauek erabilita, Medusa lotan zegoela beregana hegan hurbildu eta burua moztu zion. Medusari burua moztean, Pegaso eta Krisaor erraldoia sortu ziren.[2]
Pertseok Medusaren burua arma gisa erabili zuen beranduago egingo zituen misioetan.[3]
ErrefererentziakAldatu
- ↑ (Ingelesez) The American Heritage Dictionary of the English Language. 2019-02-12 Noiz kontsultatua: 2019-03-09.
- ↑ (Ingelesez) Burke, Sarah; Hastings, Christobel. (2018-04-09). «The Timeless Myth of Medusa, a Rape Victim Turned Into a Monster» Broadly Noiz kontsultatua: 2019-03-09.
- ↑ (Ingelesez) «Classic Literature» ThoughtCo Noiz kontsultatua: 2019-03-09.