Rotako auzitegia
Rotako auzitegia[1] edo erromatar Rota[2] (ofizialki latinez: Tribunal Apostolicum Rota Romanae, euskaraz: «Erromatar Rota auzitegi-apostolikoa») Eliza katolikoak, beheragoko mailako eliza barrutietako auzitegiek emandako sententzien kontra auzitan gora jotako gaiak epaitzeko, Vatikano hirian duen auzitegia da.
Rotako auzitegia | |
---|---|
Datuak | |
Mota | tribunal of the Roman Curia (en) eta apelazio-auzitegia |
Herrialdea | Vatikano Hiria |
Eskumendekoak | |
Agintea | |
Zuzendaria | Pio Vito Pinto (en) eta Alejandro Arellano Cedillo (en) |
Egoitza nagusi |
|
Osatuta | |
Historia | |
Sorrera | 1171 |
webgune ofiziala |
- Artikulu hau auzitegiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Rota (argipena)».
Auzitegiak hamar epaile ditu; Aita Santuak izendatzen ditu eta apaizak eta Elizaren zuzenbidean doktoreak izan behar dute, haien artean zaharrena epaile nagusi dela. Badu salatzaile bat, Aita Santuak izendatua hura ere, abokatuak, maiz laikoak direnak, eta idazkari bat. Rota auzitegiaren sententzia bat epaitutako auzitzat jotzen ez denean, erabaki horren aurka bigarren edo hirugarren aldiz aurkez daitezke beste epaile batzuek epai dezaten.
Madrilen bada beste Rota auzitegi bat, Espainian emandako sententziak epaitzen dituena, baina ez da goi mailako auzitegia eta, beraz, haren sententzien aurka Erromako Rota auzitegira jo daiteke.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015/10/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2000]
- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2018]