Diktadura gobernu era bat da, zeinetan pertsona edota ideologia bereko talde jakin baten eskuetan botere guztia dagoen, estatuaren hiru botereak (legegilea, eragilea eta judiziala) kontrolatuz.

Adolf Hitler Nurenbergen, 1935an.

Boterea eskuratzeko bideak aldatu

Diktadoreek era askotan lor dezakete boterea. Ohikoa da militarrek gauzatutako estatu kolpe baten bidez lortzea, gerora armadak bere karguan mantenduz, baina posible da baita ezaugarri zibilak edukitzea. Aukeratuak izan daitezke, alderdi bakarrak edo hierarkia agintariak izendatuak edota boterea zuen ahaidearen heriotzaren ostean oinordetuta.

Diktadura batean, buruzagia ez dira aldizka sufragio unibertsal aske, zuzen eta sekretuaren bidez berritzen. Horrela, nahiz eta diktadoreak boterea hauteskundeen bidez lortu (Adolf Hitlerrek bezala), epe laburrean gainerako alderdi politikoak legez kanpo uzten ditu eta ondorengo hauteskundeak eragozten ditu, aldiro, arrazoi propagandistikoengatik, sasi hauteskunde manipulatu batzuk antolatzen diren arren, gobernuari patina demokratiko bat emateko eta herriaren aldeko debozioa erakusteko. Bozketa hauetan diktadorean hautagai bakarra izan ohi da eta ustelkeria eta hertsadurengatik emaitza ikusgarriak jaso ohi ditu.

Diktadura motak aldatu

Barbara Geddes-en arabera, diktadurak bost motetan sailkatu daitezke: diktadura militarra, alderdi bakarreko diktadura, diktadura pertsonalista, diktadura monarkikoa eta diktadura hibridoa, aurrekoen konbinaketa.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. Ezrow, Natasha M.; Frantz, Erica (2011). Dictators and dictatorships: understanding authoritarian regimes and their leaders. New York, NY:: Continuum. ISBN 9781441116024.[1]

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu