Ronda

Málagako udalerria

Ronda Espainiako udalerria da, Málagako probintziakoa (Andaluzia, Espainia). 2008an 36.532 biztanle zituen. Cádizko probintziarekin muga egiten du.

Ronda
Espainiako udalerria
Ronda aerial.jpg
Bandera oficiosa de Ronda.svg Coat of Arms of Ronda.svg
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaMálagako probintzia
AlkateaMaría Paz Fernández Lobato (en) Itzuli
Izen ofizialaRonda
Posta kodea29400
INEk ezarritako kodea29084
Geografia
Koordenatuak36°44′14″N 5°09′53″W / 36.737222222222°N 5.1647222222222°W / 36.737222222222; -5.1647222222222Koordenatuak: 36°44′14″N 5°09′53″W / 36.737222222222°N 5.1647222222222°W / 36.737222222222; -5.1647222222222
Azalera385 km²
Altuera739 m
MugakideakAlcalá del Valle, Alpandeire, Cañete la Real, Cuevas del Becerro, El Burgo, Yunquera, Tolox, Parauta, Cartajima, Júzcar, Benaoján, Montejaque, Grazalema, El Gastor, Olvera, Torre Alháquime, Setenil de las Bodegas eta Arriate
Demografia
Biztanleria33.730 (2020)
Red Arrow Down.svg−147 (2019)
alt_left 17.450 (%51.7)16.427 (%48.7) alt_right
Dentsitatea87,61 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakCastiglion Fiorentino, Cuenca, Xauen eta Ontinyent
MatrikulaMA
ronda.es

GeografiaAldatu

 
Rondaren ikuspegia.
 
Rondako zubia.

Ronda izen bereko mendilerroaren ondoan dago, Guadalevin ibaiaren ertzean. Bi muinoetan dago herria, erdian arroila sakona duela (El Tajo de Ronda, 80 m sakon).

HistoriaAldatu

Acinipo izena zuen erromatarren garaian; VIII. mendetik XV. mendea arte musulmanen mende egon zen.

EkonomiaAldatu

Nekazaritza (garia, garagarra, olibondoak, patata, erremolatxa, artoa, zerri-, ardi- eta zaldi-azienda) da ekonomia-jarduera nagusia.

MonumentuakAldatu

Espainiako hiririk zaharrenetakoa da, eta garai askotako monumentuak gorde dira. Aipagarriak dira erromatarren garaiko antzokia, musulmanen garaiko hiru bainuetxe, dorre bat eta etxe bat (XIV. mendea), XIII-XIV. mendeetako meskita baten gainean eraikitako eliza nagusia (XVI. mendea), Errenazimentuko Mondragon jauregia eta ibaiaren gaineko XVIII. mendeko zubia.

Hiri senidetuakAldatu

Kanpo estekakAldatu



  Artikulu hau Andaluziako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

ErreferentziakAldatu