Mainz[1][2] (alemanez eta ofizialki Mainz) Alemaniako Renania-Palatinatua estatu federaleko hiriburua da. Rhin ibaiak banatzen du Hessengo hiriburua den Wiesbadenetik.

Mainz
Mainz
hiri handia
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Renania-Palatinatua
AlkateaNino Haase
Izen ofizialaMainz
Jatorrizko izenaMainz
Posta kodea55116–55131 eta 55001–55131
Udalerri kodea07315000
Geografia
Koordenatuak49°59′58″N 8°16′25″E / 49.9994°N 8.2736°E / 49.9994; 8.2736
Map
Azalera97,73 km²
Altuera94 m
MugakideakMainz-Bingen district (en) Itzuli, Wiesbaden eta Groß-Gerau (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria222.889 (2023ko abenduaren 31)
2.337 (2022)
alt_left 114.016 (%51,2) (%48,8) 108.873 alt_right
alt_left 111.288 (%49,9) (%47,5) 105.835 alt_right
Dentsitatea2.281 bizt/km²
Informazio gehigarria
SorreraK.a. 12
Telefono aurrizkia06131, 06136
Ordu eremuaEuropa Erdialdeko Ordua, UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakWatford, Dijon, Zagreb, Valentzia, Haifa, Erfurt, Louisville, Baku, Rodeneck eta Kigali
MatrikulaMZ
mainz.de

Mainzen jaio zen Gutenberg, eta han egin zuen 1450ean lehen irarkola; Mainzen dago Gutenberg museoa. Unibertsitatea Alemaniako zaharrenetakoa da (1447). Mainzeko ekonomiak garagardogintza, ardogintza, metalurgia eta papergintza ditu oinarri.

Geografia eta klima

aldatu

Rhin ibaiaren mendebaldeko ertzaren eta goi-ordoki baten artean dago eta hiru zati ditu: Altstadt edo alde zaharra, Neustadt edo alde berria eta Oberstadt edo goialdea: parte zaharra katedralaren inguruan dago eta Erdi Aroan zituen ezaugarriak gorde ditu; ekialdean Rhin ibaia eta mendebaldean burdinbidea ditu, eta auzo honetan daude denda, banku eta ministerio gehienak; parte berriena iparraldean dago, XIX. mendean sortua. Goialdea goi-ordokiaren gainean dago eta hiriko parterik berriena da.

Mainzen kontrako aldean Main ibaiak bat egiten du Rhinarekin. Izotz Aroan hareazko dunak sortu ziren Mainzen ondoan. Duna horiek gaur egun babesgune naturala dira. Klima ozeanikoa du, negu hotza eta uda beroarekin.

      Datu klimatikoak (Mainz)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 3 5 10 14 19 22 24 24 20 14 8 5 14
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -1 -1 2 5 9 12 13 13 10 7 3 -0 6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 38 36 38 38 51 58 56 53 41 43 48 46 546
Iturria: [3]

Banaketa administratiboa

aldatu

Barrutiak

aldatu

Historia

aldatu
 
Dativius-Victor arkua, III. mendekoa
 
Mainz, 1646 urtean

Erromatarren garaia

aldatu

Erromatarrek Mogontiacum kastro edo gotorlekua sortu zuten K.a. I. mendean eta Domizianok Germania Garaia probintziako hiriburu bihurtu zuen bere posizio estrategikoa zela eta, esan bezala Main eta Rhina kontrolatzen baitziren bertatik. Horregatik hainbat legioren egoitza nagusia izan zen. Erromatarren ibai flota handiena ere bertan zegoen. Mendeek aurrera egin ahala herria sortuz joan zen gotorlekuaren inguruan. Druso Germanikoren omenezko momumentu bat zuen eta urtero erromesaldiak egiten ziren bere aldeko ospakizunetara. Alpeetatik iparralderako antzokirik handiena ere bazeukan, eta aipagarria zen Rhinaren gaineko zubia ere.

Germaniako Erromatar Inperio Santuan

aldatu

Rando buru zuten alamaniarrek erasotu zuten 368 urtean eta V mendearen hasieran vandalo, suebo, alano eta hunoen ere okupatu zuten. Valentiniano III.a izan zen bere tropak Mainzen izan zituen azken enperadore erromatarra. Honen ondoren frankoek eskuratu zuten hiria. Karlomagnoren garaian hiria kristautasunaren gotorleku garrantzitsua bihurtu zen honek lortu zuen inperioaren erdian kokaturik baitzegoen. Karlomagno hiltzean baina inperioa zatitu egin zen eta Mainz germaniarren lurren ertz batean gelditu zen. Hala ere Maizeko artzapezpikuek botere handia izaten jarraitu zuten Germaniako Erromatar Inperio Santuan, enperadorearen hautesleen artean indartsuenak baitziren, izan ere Alpeetatik gorako Aita Santuaren ordezkari zuzenak (primas germaniae) baitziren 1806an Inperioa desegin zen arte. Gaur egun oraindik Mainz da Vatikanoaz gain "Egoitza Santua" (sancta sedes) titulua daukan bakarra.

Mainzen oso goiz eratu zen juduen kolonia bat, X mendean hain zuzen ere. Ordutik aurrera hainbat istilu jasan zituzten eta 1012an asko bidaliak izan ziren. 1349an Izurri Beltza zela eta 6.000 judu bizirik erre zituzten hirian. 1462 eta 1474ean ere kanporaketak jasan zituzten Mainzeko juduek.

XIX mendea

aldatu

Frantziako Iraultza gertatu ondoren frantziar armada iraultzaileak Mainz okupatu zuen eta artzapezpikuak alde egin behar izan zuen. Hau aprobetxatuz, 1793an Mainzeko jakobinoek eta Renania-Palatinatuko 130 herrietako alemaniar demokratek Mainzeko Errepublika sortu zuten eta Frantziarekin batzea eskatu zuten Parisen. Hala ere ez zuten lortu Prusiak konkistatu baitzuen Mainz errepublikari amaiera emanez. Frantziarrak Napoleondar Gerretan itzuli ziren baina 1814ean berriz errenditu beharra izan zuten. Prusiak Mainz Hesse probintziako hiriburu ezarri zuen eta frantziarren aurrean babesteko bere soldaduez eta austriako tropez gotortu zuen hiria.

XIX mendearen bukaera aldera industrializazioa iritsi zen eta honekin Mainzeko populazioa nabarmen handitu zen. Eduard Kreyßig-ek Rhin ertzeko lurretan Neustadt auzo berria sortu zuen.

XX mendea

aldatu

Lehen Mundu Gerran frantziarrek berriz okupatu zuten hiria eta bertan egon ziren 1930 arte, Versaillesko Itunak hala aginduta. 1933an Hitlerren naziak Mainzen sartu ziren eta esvastika ezarri zuten eraikin publiko guztietan. Bigarren Mundu Gerran gerra-presoen gartzela izan zen hirian. Mainzek 30 bonbaketa jasan zituen eta eraikinen %80a baino gehiago suntsiturik gelditu ziren. George S. Pattonen tropek eskuratu zuten hiria 1945ean ia erresisteantziarik aurkitu gabe. 1949 artean Frantziarren Okupazio Eremuan egon zen eta ondoren Renania-Palatinatua estatuko hiriburu bihurtu zen.

 
Mainzko katedrala

Ondasun nabarmena

aldatu
  • Mainzko katedrala (Mainzer Dom): 1009an eraikitako hareharri gorrizko basilika handia.
  • Hauteslearen jauregia (Kurfürstliches Schloss): XVII mendeko jauregia, artzapezpikuen egoitza zena.
  • Mainzeko Zitadela (Zitadelle Mainz): 1660an eraikitako gotorlekua.
  • Gutenberg Museoa (Gutenberg museum)

Ekonomia

aldatu

Erromatarren garaitik ardogintzan fama handia izan du Mainzek eta orain ere Alemaniako ardorik ospetsuenetakoak bertan egiten dira. Ardo feriarik garrantzitsuena ere, Mainzer Weinmarkt, bertan ospatzen da urtero eta ardoarekin loturiko Alemaniako hainbat institutok bertan dute egoitza.

Bestalde Schott AG beiragintzan mundu mailako handienetarikoa da. Werner & Mertz enpresa kimikoa ere bertan dago

Hiri senidetuak

aldatu

Mainz ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Mainzar ospetsuak

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu