Santiago de Compostela

Santiago de Compostela[1] edo, izen historiko gisa, Compostelako Donejakue[1] (galizieraz eta gaztelaniaz Santiago de Compostela) Coruñako probintziako udalerri historikoa da. Espainiako Galizia autonomia erkidegoko hiriburua denez, han dago Galiziako Xuntaren egoitza. Galiziako laugarren hiri jendetsuena da, 2009an 95.092 biztanle baitzituen.

Santiago de Compostela
Santiago de Compostela
Galiziako udalerrien zerrenda
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Galizia
ProbintziaCoruñako probintzia
AlkateaGoretti Sanmartín Rei (en) Itzuli
Izen ofizialaSantiago de Compostela
Jatorrizko izenaSantiago de Compostela
Posta kodea15700
INEk ezarritako kodea15078
HerriburuaSantiago de Compostela city (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak42°53′N 8°32′W / 42.88°N 8.53°W / 42.88; -8.53
Map
Azalera220,01 km²
Altuera260 m
MugakideakOroso, O Pino, Boqueixón, Vedra, Teo, Ames, Val do Dubra eta Trazo
Demografia
Biztanleria98.687 (2023)
508 (2022)
alt_left 52.081 (%52,8) (%45,8) 45.179 alt_right
Dentsitatea449 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1834
Telefono aurrizkia981
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakAsis, São Paulo, Santiago de Cali, Coimbra, Santiago do Cacem, Maxhad, Buenos Aires, Qom, Santiago de Querétaro, Santiago de los Caballeros, Las Piedras, Pisa, Santiago, Oviedo, Qufu, Le Puy-en-Velay, Cáceres, Kordoba eta Santiago de Veraguas (en) Itzuli
MatrikulaC
santiagodecompostela.gal

1985ean, UNESCOk hiria gizateriaren ondare izendatu zuen, Donejakue bidearen amaiera baita.

Geografia

aldatu

Mugakideak

aldatu

Iparraldean Val do Dubra, Trazo eta Oroso, hegoaldean Teo, Vedra eta Boqueixón, ekialdean O Pino eta mendebaldean Ames udalerriak mugakide ditu.

Ingurune naturala eta klima

aldatu

2011. urtean, Europako Justizia Auzitegiak ebatzi zuen Santiagok oraindik ez zuela bete hondakin urak arazteko betebeharra. Betebehar hori 2000. urterako bete beharrekoa zen.[2]

      Datu klimatikoak (Santiago de Compostela (1931-1960))      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 15.7 18.5 21.0 24.7 26.9 31.0 33.6 32.2 29.7 25.7 19.6 15.9 33.6
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 10.9 12.0 14.5 16.5 18.3 21.6 23.6 23.9 21.8 18.4 14.2 11.5 17.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 4.3 4.1 5.8 6.5 8.3 11.0 12.5 12.9 12.0 9.6 6.9 5.0 8.2
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -1.3 -1.4 1.2 2.3 3.7 6.9 8.7 9.2 8.0 4.2 1.6 0.2 -1.4
Euria (mm) 214.0 145.0 188.0 114.0 106.0 63.0 37.0 54.0 90.0 134.0 197.0 203.0 1545.0
Iturria: Worldwide Bioclimatic Classification System[3]

Parrokiak

aldatu

Santiago parrokiatan banatuta dago. Hemeretzi dira:

  • Aríns (San Martiño)
  • Bando (Santa Eulalia)
  • A Barciela (Santo André)
  • Busto (San Pedro)
  • O Carballal (San Xulián)
  • O Castiñeiriño (Nosa Señora de Fátima)
  • Cesar (Santa María)
  • Conxo (Santa María)
  • O Eixo (San Cristovo)
  • A Enfesta (San Cristovo)
  • Fecha (San Xoán)
  • Figueiras (Santa María)
  • Grixoa (Santa María)
  • Laraño (San Martiño)
  • Marantes (San Vicente)
  • Marrozos (Santa María)
  • Nemenzo (Santa Cristina)
  • A Peregrina (Santa María)
  • Sabugueira (San Paio)
  • San Caetano (Santiago)
  • San Lázaro (Santiago)
  • San Paio (Santiago)
  • Santa Cristina de Fecha (Santa Cristina)
  • Santiago de Compostela, Sar (Santa María)
  • Verdía (Santa Mariña)
  • Vidán (Divino Salvador)
  • Villestro (Santa María)
  • Vista Alegre (San Xoán)

Ondasun nabarmenak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Santiago de Compostelako katedrala»

Santiago de Compostelako eraikin nagusia Done Jakueren katedral erromanikoa da, Donejakue bidearen amaiera. Obradoiro enparantzan kokatzen da.

 
Done Jakue katedrala
 
Done Jakue katedraleko eskultura, hiriari izena ematen dion apostoluaren irudikapena. Apostulua zaldi zuriaren gainean ezpataz mairuak akabatzen.
Santiago de Compostela
(Alde Zaharra)
1
  UNESCOren gizateriaren ondarea
 
Mota Kulturala
Irizpideak i, ii, vi
Erreferentzia 347
Kokalekua   Espainia
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Izen ematea 1985 (IX. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Demografia

aldatu
Biztanleriaren bilakaera
1900 1930 1950 1981 2004 2005 2009
24.120 38.270 55.553 82.404 92.298 92.919 95.092

Unibertsitatea

aldatu

Santiago de Compostelako Unibertsitatea XVI. mendekoa da, eta Galiziako unibertsitaterik garrantzitsuena da, historiaren aldetik eta bestela ere. Gaur egun 19 fakultate ditu bere barnean. Beste campus bat du Lugo hirian.

Garraioak

aldatu
 
Santiagoko tren geltokia.

Hiriak garraiobidetzat ditu errepideak, trena eta Santiago de Compostelako aireportua (Lavacolla).

Tren geltokia 1873an eraiki zuten Cornes-en, West Galicia Railway Company-ren eskutik. Gaur egun, Galizia osoko erabiliena da, urtean milioi eta erditik gora bidaiarirekin. Zamora eta Coruña lotzen duen linearen barruan dago. Redondelarekin (Pontevedra) lotuta dago halaber. 2013ko uztailean, bestela, geltoki honetatik 2 km-tara gertatu zen Galiziako tren istripurik larriena, 80 pertsona hil zirenean.

Kirolak

aldatu

Obradoiro Clube de Amigos do Baloncesto hiriko saskibaloi talde nagusia da, ACB Ligan jokatzen duena. Bestela, Sociedad Deportiva Compostela Santiagoko futbol talderik garrantzitsuena da, 4 denboraldiz Espainiako futbol ligako lehen mailan ibilitakoa.

Konpostelar ospetsuak

aldatu

Hiri senidetuak

aldatu

Santiago ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu