Pedro Egaña

politikari espainiarra

Pedro Egaña Díaz del Carpio (Gasteiz, Araba, 1803ko otsailaren 21aZestoa, Gipuzkoa, 1885eko irailaren 4a) politikaria izan zen. Liberala eta foruzalea izan zen.

Pedro Egaña


Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua



Agintaritza ministroa

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPedro de Egaña y Díaz del Carpio
JaiotzaGasteiz1803ko otsailaren 21a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaZestoa1885eko irailaren 4a (82 urte)
Hobiratze lekuaSanta Isabel hilerria
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaSancti Spiritus Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta enpresaburua
Lantokia(k)Madril
Jasotako sariak

Bizitza aldatu

Oñatiko Unibertsitatean Zuzenbideko ikasketak egin ondoren, gerra aholkulari aritu zen Granadako eta Jaengo Kapitain Nagusiaren zerbitzuan. 1838an kargua utzi eta fiskal izendatu zuten, Burgosko epaitegian. Bergarako Besarkadak jakin-mina piztu zion, eta akordio hartaz geroztik Hego Euskal Herriko foruen alde lan egin zuen. Izan ere, 1839an Gasteizko diputatu izan zen, eta haren eragina nabari zen foruen aldeko legegintzan.  

1840. urtean diputatu hautatu zuten Gipuzkoan, liberal moderatuen aldetik. 1846an Justiziako ministro egin zuten; Gobernazioko ministro 1853an. Hona hemen 1844ko uztailaren 10eko bere hitzaldiaren zati bat:

« Hor ez dute karlistek ez liberalek egon behar, ez moderatuek ezta erradikalek ere, baizik eta foruzaleek, edo gauza bera dena, euskal herritar zintzo leialek. Herri bat bere nazionalitatea galtzeko zorian dagoenean, herritar gaiztoa da zatiketaren alde jartzen dena. »
Pedro Egaña, 1884ko uztailaren 19an

Senatari, Espainiako gorteetako diputatu eta Arabako Diputatu Nagusia ere izan zen. 1848an, La España egunkaria sortu zuen, ideia liberal eta moderatuak jakinarazteko. 1852an, “Egaña Legea” atera zuten, eta lege hori Hego Euskal Herriko udalerrien onerako izan zen. Borboien berrezarkuntzan kolaboratu zuen, eta gero, bere bizitza publikoa bertan behera utzi zuen. Arabako politikari nagusietakoa izan zen XIX. mendean.

Erreferentziak aldatu