Arguedas
Arguedas[5] ([arɣeðas] gaztelaniaz eta ofizialki; Argetas [arɣetas] edo Arketas [arketas] euskaraz tradizioz, baina ez ofizialki) Nafarroako hegoaldean dagoen udalerria da, Erriberako eskualdean.
2014. urtean, 2.313 biztanle zituen.
Arguedas Argetas / Arketas | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Arguedasko Doneztebe eliza | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Tutera | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Arguedas | ||
Alkatea | Fernando José Mendoza Rodríguez (PSN) | ||
Posta kodea | 31513 | ||
INE kodea | 31032 | ||
Herritarra | arguedastar[1] | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°10′37″N 1°35′54″W / 42.176944444444°N 1.5983333333333°W | ||
Azalera | 88,4 km² | ||
Garaiera | 260 metro | ||
Distantzia | 80 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 2.313 (2023: 1) | ||
Dentsitatea | 2,62 bizt/km² | ||
Zahartzea[2] | % 23,94 | ||
Ugalkortasuna[2] | ‰ 30,3 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[2] | % 77,97 (2011) | ||
Desberdintasuna[2] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[2] | % 13,3 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[3][4] | % 0,30 (2018: %-0,25) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.arguedas.es |
Geografia
aldatuInguru naturala eta kokapena
aldatuHerria Tuterako merindadearen iparraldean dago. NA-134 errepideak herria zeharkatzen du, Valtierra-Tutera norabidean.
Arguedasek Bardearekin egiten du muga iparraldean eta ekialdean, Valtierrarekin mendebaldean eta Tuterarekin hegoaldean.
Klima eta landaredia
aldatuKlima mediterraneo-kontinentala da, baina Nafarroa erdialdeko klima, baino askoz idorragoa. Urteko batez besteko tenperatura 14 °C-koa da, eta batez besteko prezipitazioa nahiko urria, 400 eta 450 mm bitartekoa. Urteko egun euritsuak 60 bakarrik dira, urtean zehar nahiko irregularki banaturik. Udak oso lehorrak izaten dira, eta haizerik ohikoenak ziertzoa eta hegoaldeko haize beroa dira.
Berezko landaredia, lurraren idortasunak eraginda, mediterraneo motakoa da. Basoak Ebro ibaiaren urertzetara eta azken mendeetan birlandaturiko pinuetara mugatzen dira. Udalerriaren gainerako lurretan erromero, ezkaia, eta antzeko zuhaixkak aurki daitezke.
Historia
aldatuArguedasko herriaren sorrera zehatza ezagutzen ez den arren, Burdin Aroko hainbat aztarna aurkitu dira, K.a. 300 urte ingurukoak. Horrez gain, erromatarren inperioko zeramika eta Tiberioren garaiko txanponak. Arguedas eta muinoaren gaineko gaztelua IX. mendearen erditik existitzen dira, eta Al-Andalusen jabetza ziren 1084. urtean Antso Ramiritz Nafarroako erregeak herria birkonkistatu arte. Castejongo muinoa, Mairuen balkoitxoa edo Bardea Arguedasko inguruak dira. 1092. urtetik, Antso Ramirezek emandako foruez gozatu zuen, eta Alfonso I. Borrokalariak Limas de los Aguilares, Candebalo eta Yugo barrutiak eman zizkion. Arguedas zenbait jaun feudalen mendean egon zen (Rodrigo Jimenez Radakoa Toledoko Artzapezpikua, eta Mosen Martinez Peraltakoa) XV. mendera arte. Garai horretan, Nafarroako Erreinura batu zen, eta 1608tik aurrera aulkia eskuratu zuen Nafarroako Erreinuko Gorteetan.
XIX. mendean, biztanleen egoera zaila zela eta, Arguedas ondoko mendietan kobazuloak zulatu ziren. Kobazulo hauek, gela desberdinetan banaturik, sukalde, lastategi, garautegi eta ukuilua zeukaten. XX. mendearen erdialdean, kobazuloak abandonatu, eta, gaur egun, kobazulo gehienak hondamen egoeran daude.
Ekonomia
aldatuArguedasko jarduera ekonomikoa nekazaritza izan da, historikoki. 1951. urtean, San Estebango Nekazal kooperatiba sortu zen, eta 1970ean, Trujal kooperatiba. Laborantzarako erabiltzen den udalerriko lurrei dagokionez, banaketa honakoa da: lur ureztagarriak 1.759 ha, lehorreko lurrak 1.893 ha eta 4.652 ha Bardean. Landatzen diren laboreen artean garia, arroza, olioa eta gari zuria dira aipagai.
Arguedasko industrialdea udalerriaren ipar-mendebaldean dago, eta, gaur egun, 60.000 metro karratuko azalera dauka. Udala industrialdea handitzeko proiektua aztertzen ari da, eta etorkizunean, 150.000 metro karratu izatea aurrikusten da.
Horrez gain, Erdi Aroan, Arguedasek (Fustiñana, Tutera, Cortes, Buñuel, Zarrakaztelu, Melida, Kaparroso, Alesbes, Cadreita, Valtierra, Cabanillas, Santakara, Martzilla, Faltzes, Azkoien, Funes, Milagro, Corella, Olibako monasterioa, eta Erronkariko ibarra eta Zaraitzuko ibarrekin batera) Nafarroako Bardeako elkartea osatu zuen, Bardeako lur amankomunak nekazaritzarako erabiltzeko asmoarekin.
Industrialdeak
aldatuArguedasko industrialdea udalerriaren ipar-mendebaldean dago, eta gaur egun 60.000 metro karratuko azalera duen arren, udalak eginiko proposamenez, 150.000 metro karratu izatera helduko da. Nafarroako gobernuak industrialdeak sustatzeko sortutako Nasuinsa elkartearen ekimenez eraiki zen. Industrialdea, bada, Arguedas eta Valtierrako udalerrien artean dago. Lehen fasea 1998tik 1999ra eraiki zen Arguedasko udalerrian, eta bigarren fasea 2003an amaitu zen, eta jatorrizko industrialdearen mendebaldean eraiki zen, Valtierrako udalerrian.
Industrialdean, elikagaien industriako enpresa garrantzitsu bat dago, eta Iruñea eta Zaragoza arteko autobidearen azpiegitura gertu dauka. Arguedasen dagoen lehen fasearen ezaugarriak honakoak dira:
Azalera guztira: 66.376 m2
Lursailen azalera: 60.460 m2
Demografia
aldatuXX. mendearen lehen erdialdean, Arguedasko populazioa nabarmen hazi zen, eta 3.100 biztanle inguru izatera iritsi zen (mende hasieran, 1.837 zituen). Mendearen bigarren erdialdean, berriz, beheranzko joera izan zuen, eta 2.200 ingururen bueltan geratu zen mende amaierarako.
Arguedasko biztanleria |
---|
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 236 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 10,03 (Nafarroako batez bestekoaren antzera).
Politika
aldatuUdal hauteskundeak
aldatu1995etik 2007a arte, Arguedasko alkatea UPN alderdiko José Antonio Rapún León izan da. 2007an, Udaleko hamaika zinegotzietatik sei lortu zituen Nafar Herriaren Batasunak. Baliogabeko botoak 22 izan ziren (emandako guztien % 1,44), eta zuriak 45 boto izan ziren (botoen % 2,98). Abstentzioa % 19,28koa izan zen.
2011n, egoera irauli egin zen, eta alkatetza UPNk baino lehen izan zuen PSNk berreskuratu zuen (6 zinegotzi); Fernando José Mendoza alkate bihurtu zen. 2007an ez bezala, ez zen ezkerreko hautagaitzarik egon, eta, aldiz, UPN (5 zinegotzi) eta PP (bat ere ez) banatuta aurkeztu ziren. Erriberanhauteskunde horietan, PSNk gora egin zuen herri bakarra izan zen[6].
Alderdi politikoa | 2011 | 2007 | ||
---|---|---|---|---|
Botoak | Zinegotziak | Botoak | Zinegotziak | |
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN) | %54,68 | 6 | %35,03 | 4 |
Nafar Herriaren Batasuna (UPN) | %39,29 | 5 | %49,14 | 6 |
(GIA) | - | - | %12,85 | 1 |
Alkateen zerrenda
aldatu2011 | Fernando Mendoza Rodríguez (PSN) |
2007 | José Antonio Rapún León (UPN) |
2003 | José Antonio Rapún León (UPN) |
1999 | José Antonio Rapún León (UPN) |
1995 | José Antonio Rapún León (UPN) |
1991 | María Josefa Setas (PSN) |
Udaletxea
aldatuHiribulduko eraikin garrantzitsuena da, adreiluzkoa. Eraikina XVI. eta XVIII. mendeko bi estilo desberdinen nahasketaren ondorio da. XX. mendearen amaieran, zaharberritze sakona burutu zen, eta eraikinaren kanpoaldea erabat berriztu zen, Nafarroako gobernuak emandako laguntzari esker.
- HELBIDEA: Foruen Plaza, 1
Elizak
aldatuDoneztebe eliza nagusia
Arguedasko Doneztebe eliza nagusia eraikin handia da, Errege Katolikoen estilokoa. Badirudi XVI. mendean eraikikoa dela, eta bi ataleko habearte bakarrekoa da. XVII. mendearen bukaera aldera, sakristia berria eraiki zen.
Yugoko Andre Mariaren baseliza
Muino baten gainean, zeinarengandik ikuspegi panoramiko izugarria bistara daitekeen, Yugoko Andre Mariaren baseliza dago. Elizak zenbait eraikin ditu itsatsita; XVII. mendearen hasieran eraiki zen gotiko-errenazimentu estiloan, Pedro Arresekoaren, arkitektu arabarraren,agindupean. Geroago, 1677. urtetik aurrera, Korellako Pedro Agirrekoak hartuko zuen jarraitzeko agindua.
Mikel Deunaren basilika
Hiribildu barnean dagoen eliza hau, XVI. mendean eraiki zen errenazimentu estiloan
Azpiegitura eta garraioak
aldatuCondaren Iruñea eta Zaragoza bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Eguneko bost zerbitzu izaten dira norabide bakoitzeko. Lineak honako ibilbidea dauka:
- Iruñea - Noain - Tebas-Muru Artederreta - Barasoain - Puiu - Tafalla - Erriberri - Caparroso - Valtierra - Arguedas - Tutera - Ribaforada - Buñuel - Cortes - Mallén eta Zaragoza.
Condaren Cortes eta Iruñea bitarteko autobus linea zuzenak zerbitzu bakarra dauka norabide bakoitzean eguneko. Ibilbidea, honakoa da:
Condaren Tutera eta Alesbes bitarteko lineak, geltokia dauka herrian. Autobusak honako ibilbidea egiten du:
Kultura
aldatuEuskara
aldatuNafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Arguedas eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta, hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren % 0,53 zekien euskaraz hitz egiten.
Senda Viva
aldatuSenda Viva abentura eta aisialdi parkea Bardearen ondoan dago, Arguedas udalerriaren ekialdean eta Nafarroako hiriburutik 80 kilometro hegoaldera. 120 hektareako azalera dauka, eta, bertan, heldu eta gazteentzako hainbat jarduera desberdin eskaintzen dira. Parkea lau eremutan banaturik dago: Herria, Feria, Basoa, eta Abeletxea. Bigarren eremura heldu aurretik, zoo txiki bat dago, eta, bertan, latxa ardia, Pirinioetako behiak eta Aurizberriko zaldiak bezalako Nafarroako berezko hainbat animalia daude ikusgai.
Jaiak eta ospakizunak
aldatuArguedas herriko jaiak San Estebanen omenez ospatzen dira, eta abuztuko lehen asteburuaren inguruan antolatzen dira. Jaiek, guztira, bederatzi egun irauten dute.
Uztarriaren Ama Birjinaren erromeria, berez, martxoaren 25ean ospatzen zen, baina, gaur egun, iraileko lehen igandean ospatzen da.
Kirolak
aldatuArguedas Castejónen egoitza duen "Ebroko Kirol Mankomunitateko" kidea da. Herriko kirol taldeetako batzuk honakoak dira:
- Arguedano Txirrindularitza Kluba
Ondasun nabarmenak
aldatu- San Esteban eliza estilo gotiko eta errenazentista nahasten dituen eraikina da.
- San Miguel basilika XVI. mendeko nabe bakarreko parrokia txikia da. Gaur egun, Arguedasen kontserbatzen den eraikinik zaharrenetakoa da. Aurrealdea, pentagono itxurakoa du, eta izardun gangez estalita dago. 2006. urtean, baseliza barruan zeuden artelanak San Esteban elizara eraman zituzten baselizaren zaharberritze osoa burutu ahal izateko. Gaur egun, San Miguel baselizan, "Informazio Puntu Orokorra" delakoa egokitu da, kanpotarrei herriari buruzko informazioa eskaintzeko.
- Muruzabal etxea XVIII. mendeko bi jauregiren batzearen ondorioz sorturiko etxe luzea da. Adreiluzko bi atalez osaturik dago; goikoa balkoiez eta mende bereko armarri batez osaturik dago.
- Yugoko baseliza
- Arguedaseko nekropoli zelta[7].
Zerbitzuak
aldatuArguedasko zaborra batzeaz eta ur-hornidura bermatzeaz, "Arguedas, Valtierra, Alesbes, Milagro eta Cadreitako Mankomunitatea" arduratzen da.
Arguedastar ospetsuak
aldatu- Ignacio Elizalde (1913-1993), idazlea.
- Alfredo Floristán Samanes (1921-2009), geografoa.
- Antonio Loperena Eseberri (1922-2010), margolari eta eskultorea.
- Casiano Floristán (1926-2006), apaiza.
- Txumari Alfaro, (1952-) sendabelarretan aditua eta telebistako aurkezlea.
- Óscar Gurria (1973-), futbolari ohia.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindiaren Onomastika Datutegia
- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
- ↑ Ibidem
- ↑ UPN se impone en la Ribera pese a perder más de 6.700 votos[Betiko hautsitako esteka], Diario de Noticias, 2011ko maiatzaren 24a.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Necrópolis de Arguedas» Tudela De Navarra (Noiz kontsultatua: 2023-10-27).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- (Gaztelaniaz) Arguedasko udalaren webgunea.
- (Gaztelaniaz) Senda Viva aisialdi parkearen webgunea.
- (Gaztelaniaz) Arguedasi buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- Arguedasko errepide berriaren ikuspegia Google Street View-n.