Artikulu hau Jainkoaren kontzeptu monoteistari buruzkoa da. Jainkoak eta jainkosak deitate moduan aztertzen dituen artikulua hau da: Jainko (deitatea)

Erlijio monoteistetan, Jainkoa, batzuetan Jaungoikoa ere deitua, naturaz gaindiko izaki gorena eta unibertsoaren sortzaile bakarra da, besteak beste judaismoan, kristautasunean eta islamean.

Katolikoen Jainkoa Adami bizia ematen.
Michelangeloren freskoa Kapera Sistinoko sabaian (Vatikano Hiria).

Jainkoa bat bakarrik dela sinesten duten erlijioen artean ere, jainko horren izenak hainbat dira, erlijio batetik bestera eta hizkuntza batetik bestera aldatzen dira. Hala, juduek Elohim edo Adonai eta musulmanek Ala deitzen diote. Erlijio eta hizkuntza beraren barruan ere, hainbat izen erabiltzen dira. Adibidez, kristauek, euskaraz, Hirutasun Santua, Gure Aita, Jauna eta Jaungoikoa izenak erabiltzen dituzte. Bestalde, teologiak historian zehar jainkoa definitzeko kontzeptu eta ezaugarri ugari sortu ditu: Ahalguztiduna, Esentzia Gorena, Leku guztietan dagoena, Ongi Gorena, Betierekoa, Beharrezko Izatea... Era berean, deskribapen ugari izan ditu: gorputz gabeko izakia, izate pertsonala, moralaren oinarria...

Sinesmen monoteista dutenentzat, jainkoaren definizio arruntena izaki goreneko, ahalguztidun, nonahiko eta orojakile eta unibertsoa eta gizadiaren sortzaile eta zaindariarena da. Ezin da zerbait ezagun moduan definitu eta deskripzio zehatz eta zuhur bat eratu, horregatik, bere existentzia eta presentziaren onespena gizabanakoan datza. Definizio honek aldaerak eta ñabardurak ditu:

  • Jainkoa haizea emateko gai den izakia bezala, haize hori bere jauresleak autogobernu sistema, bere jarraitzaileek Biblian katalogatu dituzten lege, arau eta printzipio sintesi bezala definitzen duena, eusten laguntzen dituela. Botere hori ematerakoan, ez dio bizi sistema ohizkoari sufrimendu gehiturik sortzen.
  • Jainkoa borondateak menperatzeko gai den izaki baten moduan.
  • Jainkoa zerbait goreneko baten gisa, baina ez nahitaez izaki baten gisa.
    • Jainkoaren ideia batzuek giza itxurako ezaugarriak barne hartzen dituzte: sexua, izen konkretuak, baita bakartasun etnikoak ere; beste ideiak, ordea, kontzeptu filosofiak besterik ez dira.
    • Jainkoaren ideia egiaren ideiarekin nahastuta dago sarritan, non Jainkoa egi guztien gehitura da. Perspektiba honengatik, zientzia Jaungoikoa aurkitzeko modu bat besterik ez da.
    • Desadostasunak daude Jainkoa definitzeko garaian, bai pertsona baten moduan, bai indar edo bulkada inpertsonal baten gisa. Jainkoa gizakia eta Jainkoak duen itxurarekin erlazionatzen dela sinesten duten moduak ere badaude.
    • Jaungoikoaren ikuskera batzuk hau betiereko, garrantzitsu eta aldagaitza den errealitate azken baten gisan kontzentratzen dira, ikusteko gai eta aldatzen ari den unibertsoarekin aldean.
  • Erlijio eta korronte filosofiko batzuetan, Jainkoa unibertsoaren sortzailea da.
  • Tradizio batzuek Jainkoa, sortzailea ez ezik, zaintzailea ere dela diote; beste batzuek, aldiz, Jainkoa sortzailea besterik ez dela diote.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu