Andre Mariaren Jasokundea
Andre Mariaren Jasokundea, kristau teologian, Mariaren lurreko bizitza bukatu ondoren, gorputza eta arima zerura eraman zirela baieztatzen duen sinesmena da. Sinesmena Eliza Katolikoaren dogma moduan ezarri zuen Pio XII.a aita santuak 1950. urtean. Mariaren Jasokundea abuztuaren 15ean ospatzen da, Abuztuko Andra Maria edo Abuztuko Andre Maria izenez.
Andre Mariaren Jasokundea | |
---|---|
'Andre Mariaren Jasokundea' irudikatzen duen Rubensen margolana. | |
Mota | Kristaua |
Data | |
Betetzea | Abuztuaren 15 |
Jasokundearena mirari femeninoa da eta kontraste egiten du Jesusen Igokundearen mirariarekin. Jesus zerura bere kabuz igo zen, Jainkoa bera baita kristautasunean, baina Andre Maria, berriz, jaso egin zuen Jainkoak, horregatik esaten da Jasokundea.
Ebanjelioetan agertzen ez den kondaira baten arabera, Jasokundeari lotua dago Gerriko Santuaren miraria: Zerura igotzeko unean edo geroxeago, Tomas apostoluari eskuetara bere jantziaren gerrikoa erortzen utzi zion Mariak. Ustezko erlikia Prato hiriko katedralean gordetzen da, Toscanan[1].
Izena
aldatuGertaera honen ohorez, hainbat elizak izen hori dute: Andre Mariaren Jasokundearen eliza edo soilik Jasokundearen eliza. Batzuetan Zeruratzea ere erabiltzen da.
Horrela, emakume askok ere Ama Birjinaren omenez honen eratorria den Jasone edo erdarazko baliokidea dute.
Leku-izenak
aldatuEuskal Herritik kanpo, leku-izen ugarik dute Jasokundearen omenezko izenak:
- L'Assomption (Quebeceko herria)
- Asuncion (Paraguaiko hiriburua)
- Assumption (AEBtako herri ugari)
- Assunção (Brasilgo udalerria)
Erreferentziak
aldatu- ↑ «The Holy Belt» www.cittadiprato.it (Noiz kontsultatua: 2020-09-12).
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |