Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa
Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa Gipuzkoako Oñati udalerrian dagoen artxibo historikoa da. Artxibo honen funtsak Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitatearen eraikinean egon ziren urte luzez, baina 2004az geroztik eraikin berri batean daude, Ibarra Zelaia zelaigunean, Oñatin bertan.1997an Gipuzkoako kultura ondasuna izendatua izan zen.
Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa | |
---|---|
Oñatiko Unibertsitatearen eraikina, bertan egon zen Protokoloen Artxibo Historikoa 2004ra arte. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Oñati |
Koordenatuak | 43°02′N 2°25′W / 43.03°N 2.42°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1942 |
Arkitektura | |
Artxiboak orain duen izaerarekin 1942an sortu zen. XVI. mendetik XX. mendera Gipuzkoako lurralde historikoan sortutako funts notarialen zati handi bat gordetzen da. 2018az geroztik, Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoaren parte da.[1]
Funtsak
aldatuOñatiko artxibo historikoaren funtsa nagusiak protokolo notarialak diren arren, beste agiri historiko bilduma batzuk ere gordetzen ditu.
Gipuzkoako protokoloak
aldatuGipuzkoako protokoloen funtsak hiru sail hauetan daude banatuta:
1 - Notario funtsak, barruti hauetakoak:
- Bergarako barrutia, XVI. mendetik 1915era bitarte.
- Azpeitiko barrutia, 1498-195 bitartekoak.
- Donostiako barrutia, 1501-1915 bitartekoak.
2 - Gipuzkoako Hipoteka Kontularitzen funtsak: gaur egungo jabetza erregistroen aurrekari zuzenak direnak. Gipuzkoan Hipoteka Kontularitzak 1768tik 1862ra bitartean funtzionatu zuen. Azpeitiko, Bergarako, Donostiako eta Tolosako barrutietako agiriak biltzen ditu.
3 - Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitatearen artxibo funtsa eta liburutegia: 1480-1913 bitarteko agiriak biltzen ditu[2].
Gipuzkoako probintziako artxibo historikoa
aldatuArtxibo honen funtsen kudeaketa 2018an eskualdatu zion Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoako Foru Aldundiari, nahiz funtsen jabetza Espainiako estatuaren esku dagoen[1].
Hiru atal biltzen ditu:
- Estatuko administrazio periferikoa Gipuzkoan (meteorologia, nekazaritza eta ingurumena, merkataritza, estatistika, ogasuna, herrizaingoa, herri-lanak, lana eta administrazio korporatiboa)[3].
- Jauregi-Muñoz familiaren agiriak (1777-1934)[4].
- Donostiako tabako lantegiaren (Tabacalera) agiriak (1883-2003)[5].
Agiri ezagunak
aldatuArtxibo honetan gordetzen da Ene laztan gozo ederra... izeneko olerkiaren agiria. 2020an aurkitu zuten ikerlariek, gaztelaniazko notario agiri baten ertzetan idatzia.[6]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoak aro berria hasiko du Aldundiaren eskutik - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).
- ↑ Funts honen katalogoa 1930ean egin zen, eta gaztelaniaz soilik dago kontsultagai. Ikus Sancti Spirituseko Unibertsitatearen funtsaren sailkapen koadroa[Betiko hautsitako esteka].
- ↑ «Estatuko administrazio periferikoaren Gipuzkoako artxibo-funtsak» oinati.gipuzkoakultura.net (Noiz kontsultatua: 2020-12-07).
- ↑ «Familia eta ondarezko funtsak» oinati.gipuzkoakultura.net (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).
- ↑ «Merkataritza eta enpresa funtsak» oinati.gipuzkoakultura.net (Noiz kontsultatua: 2020-12-07).
- ↑ «'Ene laztan gozo ederra...', euskaraz idatzitako antzinako dokumentu bat argitara» oinati.gipuzkoakultura.net (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).
Bibliografia
aldatu- Fausto Arotzena (1947) Los protocolos guipuzcoanos . Donostia.
- Askoren artean (1990) 1530–1990: Batzarre eta Aldundietako Artxibategitik Gipuzkoako Artxibategi Orokorrera . Tolosa.
- Jose Berruezo (1953) Historia del Archivo General de Guipúzcoa . Donostia.
- Juan Jose Munita (1887) Índice de los documentos y papeles del Archivo General de la M.N. y M.L. Provincia de Guipúzcoa existente en la Iglesia Parroquial de la M.N.L. y V. Villa de Tolosa . Donostia.
- Nikolas Soraluze Zubizarreta (1866) Fueros de Guipúzcoa, títulos adicionales y consideraciones, reglamento, sumario histórico, etc., etc . Madril.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |