Klaudio Galeno (antzinako grezieraz: Κλαύδιος Γαληνός, latinez: Claudius Galenus; Pergamo, 129ko irailaErroma, c.200/216) mediku greziarra izan zen, Erromatar Inperioaren garaian bizi izan zena.

Galeno
Galenus.jpg
Bizitza
JaiotzaPergamo, II. mendea
Herrialdea Antzinako Erroma
BizilekuaPergamo
HeriotzaErroma, III. mendea ( urte)
Familia
AitaAelius Nicon
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Irakaslea(k)Albinus (en) Itzuli
Satyros (en) Itzuli
Aelianus Meccius (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmediku idazlea, zirujaua, biologoa, neurozientzialaria, medikua eta filosofoa

Eragin handia eduki du Medikuntzaren historian zehar. Gaur egun, oraindik erabiltzen da "galeno" hitza medikuaren sinonimo moduan.

BizitzaAldatu

Pergamon jaio zen (gaur egungo Turkiako Bergaman), arkitekto aberats baten semea izan zela.

Nekazaritza, arkitektura, astronomia, astrologia eta filosofia zituen gustuko, baina azkenean medikuntzan jardun zuen nagusiki. Esmirnan (gaur egungo Turkiako Izmirren), Korinton eta Alexandrian ikasi zuen.

Asklepio jainkoaren tenpluan zaintzaile (therapeutes) ibili zen. Halaber, gladiadoreak osatuz traumatologia arloan esperientzia handia hartu zuen. Garai hartan ere, begi-lausoak operatzen jardun zuen.

Anatomia inguruan jakintza zabala erakutsi zuen. Animalien bibisekzioen bidez giltzurrunen eta bizkarrezur-muina aztertu zituen.

BibliografiaAldatu

Liburu ugari idatzi zituen, tartean ondorengoak:

  • "Hipokratesi egindako iruzkinak".
  • "Sektei buruz".
  • "Doktrina hoberenari buruz".
  • "Medikuntza enpirikoari buruz".
  • "De anatomicis administrationibus" (15 liburukitan).
  • "De usu partium corporis humani".
  • "Terapeutika-metodoa".

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Galeno