Pablo Ilarregi Alonso (Lizarra, 1808 - Iruñea, 1874) nafar historialaria, legegizona eta poeta izan zen. Salamancan egin zituen zuzenbide-ikasketak. Iruñeko Udaleko idazkari izendatu zuten 1840. urtean. Espainiako Historia Akademiako kidea, Nafarroako arte eta historia monumentuetarako batzordeko lehendakariordea eta Gorteetako diputatua izan zen, besteak beste. Obra nagusiak: Defensa del ferrocarril de Pamplona a Francia por los Alduides (1857), Reglamento para las secciones del Vínculo de la ciudad de Pamplona (1862), Del origen del Fuero General de Navarra y su autoridad legal (1869) eta Memoria sobre la ley de modificación de los Fueros Navarros (1872). Nafarroako hizkuntzei buruzko artikuluak ere idatzi zituen El País Vasco-Navarro agerkarian (1870, La lengua vascongada eta La lengua provenzal en Navarra).

Pablo Ilarregi
Bizitza
JaiotzaLizarra1808ko urtarrilaren 15a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea, 1874 (65/66 urte)
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, legelaria, poeta eta politikaria
KidetzaHistoriaren Errege Akademia

Erreferentziak aldatu


  Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.