Caparroso

Nafarroa Garaiko udalerria

Caparroso[4][a] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Erriberriko merindadean eta Erdialdea eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 59,0 kilometrora. Altuera 290 eta 440 metro artekoa da, eta 80,80 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 2786 biztanle zituen.

Caparroso
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Herriko ikuspegia Kristoko elizatik
Caparroso bandera
Bandera

Caparroso armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Erriberri
EskualdeaErdialdea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
BarrutiaTafalla
Izen ofiziala Caparroso
Alkatea
(2019-2023)
Carlos Alcuaz Monente
(Nafarroako Alderdi Sozialista)
Posta kodea31380
INE kodea31065
Herritarracaparrosoar
Geografia
Koordenatuak42°19′40″N 1°39′07″W / 42.32790391°N 1.65185462°W / 42.32790391; -1.65185462
Azalera80,8 km²
Garaiera290-440 metro
Distantzia59,0 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria2.786 (2023:  3)
alt_left 1.308 (%46,9)(2019) (%52,3) 1.458 alt_right
Dentsitatea34,48 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 25,06
Ugalkortasuna[1]‰ 59,02
Ekonomia
Jarduera[1]% 76,52 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 12,53 (2013)
Euskara
Eremuaeremu ez-euskalduna
Euskaldunak[2][3]% 1,20 (2018:  %-0,06)
Datu gehigarriak
Webguneawww.caparroso.es

Aragoi ibaitik gertu dagoen eremu lau batetik gaur egun hesi estu batean dagoen tokira lekualdatu zuten, ohiko uholdeetatik babesteko. Herri hori Nafarroako Erresumaren hegoaldeko defentsarik garrantzitsuenetako bat izan zen, musulmanen aurrean, bere gazteluari esker. Iruñea eta Tutera artean eta Zarrakaztelu eta Azkoien artean Aragoi ibaia igarotzen den lekuan kokatzeak erreferente bihurtu du Erdi Aro osoan eta ondoren. Gainera, XX. mendearen bigarren erdialdean, populazioa sendotzea lortu zuen, eta ibaiaren eta errepide berriaren inguruan hiri-hazkunde handia gertatu zen.

Bertako biztanleak caparrosoarrak dira.

Caparroso toponimoa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[5]

  • Caparroso (921)
  • Caparros (1033)
  • Caparruso (1084)
  • Cabarros (1102)
  • Cabarroso (1171)
  • Caparroso (1249)
  • Caparosa (1350)
  • Caparroso (1366)
  • Caparros (1414)
  • Caparroso (1534)
  • Caparrosa (1638)
  • Caparroso (1802)
  • Caparroso (1956)
  • Kaparrotsu (1974)
  • Kaparroso (1979)
  • Caparroso (1990)
  • Caparroso (2000)
  • Caparroso (2009)
  • Caparroso (2019)

Etimologia

aldatu

Mikel Belaskoren arabera, caparra hitzetik dator, sasiak eta arrosak bezalako zuhaixka batzuei ere aplikatzen zaiena, -oso erdal atzizkiaren ondoan. Beraz, "kapar ugari dituen tokia" da. Gaztelaniako Akademiaren arabera, "caparra" hitzak "kaparra" adiera du, eta jatorri aurreerromanikokotzat hartzen da.

1964ko Baionako Euskal Idazkaritzaren Euskal Herriko leku-izenen zerrendan Kaparrotsu nolabait euskaratuta agertzen da,[6] eta 1979ko Euskal Herriko udalen izendegian, Euskaltzaindiak Kaparroso forma proposatu bazuen ere, 1990ean Caparroso aukeratu zuen euskarazko izen bakartzat.

Udalerri horren izen ofiziala Caparroso da, hau da, gaztelaniazko eta euskarazko izena. Gaur egun, Euskaltzaindiak erabaki duen arauzko izen bakarra euskaraz Caparroso da, nahiz eta Caparrosoko euskaldun batzuek Kaparrotsu[b] forma erabiltzea nahiago duten.[7][8]

Ezaugarriak

aldatu

Armarria

aldatu

Caparroso udalerriko armarriak honako blasoi hau du:[9]

« Hondo gorri batez eta aurrean hainbat arkuetako urrezko zubi batez osatuta dago. Bere eskuinean, basealiza bat dago. Hori guztia olatu zuri eta urdinen gainean dago. »


Bandera

aldatu

Caparroso udalerriko banderak herriko armarri dauka hondo zuri baten gainean. Armarria, gainean kasket bat eta bi aldeetan lanbrekinak dituela irudikatzen da.

Geografia

aldatu

Caparroso Erdialdea eskualdean dago, Aragoiko Erribera eremu naturalean.

Mugakideak

aldatu

Ingurune naturala eta kokapena

aldatu

Caparroso Erriberriko merindadearen hegoaldeko muturrean dago, Bardeako iparreko mugatik gertu. Herria, N-121 errepideak zeharkatzen du Iruñea-Tuterako norabidean. Herrigunetik ekialdera Melida eta Traibuenas herrietara doan NA-5501 errepidea dago.

Geografiaren aldetik, Aragoiko Erribera haranean dago, hau da, Aragoi ibaiaren ibilguaren behereneko aldean.[10][11]

Klima eta landaredia

aldatu

Klima mediterraneo-kontinental motakoa da, neguak hotzak dira (4,9 gradu batez beste urtarrilean), eta udak oso beroak (23,9 gradu batez beste abuztuan). Prezipitazioak, bestalde, eskasak dira urte osoan zehar (urtero 424mm batez beste), eta, oro har, udaberrian eta udazkenean izaten dira ugarien. Ibai nagusia Aragon ibaia da (Caparroso parean 81 metro kubikoko batez besteko emaria daukana). Urteroko egun euritsuak 60 baino ez dira izaten eta iparreko ziertzo haizeak maiz jotzen du.

Herriaren inguruko basoetan zuhaixkak eta birlandaturiko 200 hektarea pinu daude. Pinu gehienak udalerriaren iparraldean daude, N-121 errepidearen bi aldeetan. Udalerriaren gainontzeko azaleran laborantza lurrak eta sastrakak baino ez dira.

Estazio meteorologikoa

aldatu

Caparroson dago, itsasoaren mailatik 303 metrora, Nafarroako Gobernuak 1929n jarritako estazio meteorologikoa dago.[12]

      Datu klimatikoak (Caparroso, 1953-2020)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 20.0 23.0 28.0 32.0 38.5 42.0 47.0 43.0 41.0 33.0 27.0 21.0 47.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.8 12.1 16.2 18.3 23.0 28.3 31.4 31.0 26.6 20.6 14.0 10.2 20.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.5 6.9 10.2 12.3 16.7 21.2 23.9 23.7 19.9 15.1 9.4 6.1 14.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.3 1.7 4.2 6.3 10.3 14.2 16.4 16.4 13.2 9.5 4.9 2.0 8.4
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -8.0 -7.0 -7.0 -3.0 1.0 5.0 8.0 7.0 4.0 -1.0 -8.0 -13.0 -13.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 27.7 22.9 25.9 50.9 48.3 31.6 22.1 25.0 42.4 47.7 41.1 35.8 421.5
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 32.5 26.6 31.0 44.2 50.6 42.2 35.8 83.0 84.2 45.5 42.5 41.2 84.2
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 10.1 8.2 7.7 10.3 9.7 6.4 4.6 4.7 5.8 9.6 10.9 9.7 97.6
Elur egunak (≥ 1 mm) 0.7 0.8 0.4 0.1 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.2 0.6 2.7
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[13]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia

aldatu

Erdi Aroa

aldatu
 
Antso IV.a Gartzeitz

Firush Kabbarushorekin identifikatzen bada, grafia txar baten ondorioz, Caparrosoko gaztelua Muhammad I.a Kordobakoak hartu zuen 860an. Herriaren sortze data zehatza ezezaguna da, baina XI. mendean Iruñeko Erresuma garaian, musulmanen defentsarako gotorleku izan zela uste da. Zaragozako Ahmad ar-Muqtadir erregeak, herria konkistatu zuen arren, 1073an Antso IV.a Gartzeitz erregeari itzuli zion, trukean Nafarroako erregeak Tudejengo gaztelua eman zuen. Herriko eliza Concasko Santa Fe monasterioari eman zion Petri Rodezkoa apezpikuak 1092an. 1102an Petri I.a Santxitz erregeak Erresumaren mugetan zeuden herri gehienek zeuzkaten eskubide eta pribilegio berak eman zizkien Caparrosoko biztanleei.

Dena den, Erdi Aroan herria jauntxo baten jabetza izan zen, trukean herritarrek 1000 soldatako petxa eta gari, garagar eta bestelako laboretan ordaindu beharreko zerga zuten. 1332an Joana II.a eta Filipe III.a erregeek herriko gotorlekuaren mantenu lanez arduratzetik aske utzi zituzten herritarrak. Caparrosoarrek aldi berean, Zidakos ibaiaren aprobetxamendua Tafallarekin partekatzea erabaki zuten (1227an eta 1325ean. Karlos II.a Nafarroakoa erregeak herritarrek ordaindu beharreko petxa aldatu eta herrian zituen hainbat jabetzaren truke saldu zion herria Olibako Andre Mariaren monasterioari 1350ean.[14]

Ondorengo mendeetan, Caparrosok hainbat jabe izan zituen, Juan Enexorbues (1365etik aurrera), Karlos II.aren sasiko semea zen Godofre (1414tik aurrera), eta Joan Kardona 1447tik aurrera). Dena den, koroak behin betiko berreskuratu zuen herria1451n. 1472an Leonor I.a Nafarroakoak Bardeako lurren aprobetxamenduaren eskubidea eman zien herritarrei, Nafarroako Gerra Zibilean agaramontarren alde agertu izanagatik.

Aro Modernoa

aldatu
 
Zalduko Andre Mariaren baseliza

XVIII. mende hasierako uholde indartsuek Zalduko Andre Mariaren baseliza suntsitu zuten, eta 1787ko uholdeak (Zangozan ehunka hildako eragin zituen uholde berak), erabat suntsitu zuen Aragoi ibaiaren gaineko zubia. Nafarroako Foru Aldundiak berehala ekin zien zubia berreraikitzeko lanei, eta zubi berria 1802an amaitu zuten. XIX. mendearen hasieran, herrian, irina eta olioa ekoizteko errota bana zegoen, horrez gain, igeltsu harrobia eta gesal lantegia zeuden.

Herriko jarduera ekonomiko nagusiak nekazaritza eta abeltzaintza ziren, eta behi eta ardi ugari egoteak alfonbrak egiten zituzten lantegi txikien agertzea eragin zuen. Zalduko Andre Mariaren baseliza errege bidearen ertzean berreraiki zuten XIX. mendearen hasieran. 1850ean Caparrosok mutilen eta nesken eskolak zeuzkan. Mutilen eskolako maisuak 2920 erreal irabazten zituen urtero, eta nesken eskolako maistrak 730 erreal baino ez. Mutilen eskolan 80 ikasle zeuden, eta nesken eskolan 36. 12 000 errobada lur ureztagarri zeuden, ogia egiteko hainbat labe, mende hasierako irina ekoizteko errota, olioa egiteko beste lau errota, pattarra egiteko hiru galdara, eta oihal lantegi txikiak.

XIX. mendean zehar alfonbra eta espartzuaz egindako hainbat jantziren ekoizpen tradizionalak jarraitu zuen. XVIII. mende amaieran eraikitako Erriberako errepideak asko hobetu zituen inguruko herritarako komunikabideak, Tuterara eta Iruñera batez ere. Caparrosok ospitalea izan zuen, XVIII. mendea baino lehenago. Ospitalearen mantenuaz Andre Mariaren eta Santa Katalinaren kofradia arduratzen zen eta berez herriko gaixoez gain, behartsuen beharrez arduratzen ziren. 1738an Divino Pastor izeneko kongregazioak hartu zuen ospitalearen mantenuaren ardura. Ordena erlijioso horretako kideak klausurakoak izanik, limosna eskatzeko bakarrik ateratzen ziren kalera.[14]

Erriberri, Azkoien eta Tafallako aurkakotasuna dela eta, kongregazio horretako kideek ospitalea utzi behar izan zuten, Nafarroako elizbarrutiak hogei kilometrotan komentu eta erakunde erlijioso berrien ezarpena debekatzen zuela argudiatu baitzuen. 1749tik aurrera, Iruñeko gotzain zen Gaspar Mirandaren aginduz, ospitalea Caparrosoko eliz kabildoaren menpean geratu zen. 1800ean ospitalearen eraikinaren berritze lanek 700 pesoko aurrekontua izan zuten. Independentzia gerran zehar, Frantziako Armadak lau hilabete eman zituen ospitalean. Ondoren, XIX. mendearen erdialdean, Caparrosoko udaletxearen egoitza izan zen.

Demografia

aldatu

2023 urteko erroldaren arabera 2786 biztanle zituen Caparroso udalerriak.[15]

1842 1857 1860 1877 1887 1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2011 2021
1216 1622 1797 1848 1832 1950 2075 2354 2838 2945 2675 2849 2851 2553 2372 2383 2416 2792 2784
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ekonomia

aldatu

Historikoki Caparroso nekazaritza herria izan den arren, 1960ko hamarkadatik aurrera, ekonomia garatuz joan da eta gaur egun, industriak garrantzia handia dauka. Horrela, industrialde bat eraiki zen herrigunearen iparraldean eta bertan hainbat enpresa ezarri ziren, besteak beste, Rockwoll edo EHN etxeak. Azken enpresa hau Nafarroa Garaiko garrantzitsuenetakoa da (Acciona Energiaren jabetza) eta energia berriztagarrien negozioan dihardu.

Bioerregaiak ekoizteko Acciona enpresak eraikitako lantegia 2005ea inauguratu zen, urtero 35 000 tona bioerregai ekoizteko gaitasunarekin. Lantegia eraikitzeko 25 milioi euroko inbertsioa egin zen eta eskari altua dela eta, Accionak lantegiaren edukiera bikoizteko asmoa dauka.

Udalerriko mugen barruan, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak eraikiarazitako Caparroso parke eolikoa dago. Instalaturiko potentzia 30,10 megawattekoa da, eta parkearen jabea Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernua da gaur egun.

Bardea

aldatu

Erdi Aroan, Caparrosok, Fustiñana, Tutera, Cortes, Buñuel, Cabanillas, Melida, Zarrakaztelu, Alesbes, Cadreita, Valtierra, Arguedas, Santakara, Martzilla, Faltzes, Azkoien, Funes, Milagro, Corella, Olibako monasterioa, eta Erronkariko ibaxa eta Zaraitzu ibarrekin batera, Bardeako Komunitatea osatu zuen, Bardeako lur amankomunak nekazaritzarako erabiltzeko asmoarekin.

Politika

aldatu

Caparrosoko udaletxea herrigunean dago. Udalbatza udalerriko alkateak eta hamar zinegotzik osatzen dute. Egungo alkatea Carlos Alcuaz Morente da, Nafarroako Alderdi Sozialistako hautagai gisa aurkeztu zena.

Hauteskundeak

aldatu

Udal hauteskundeak

aldatu
Alderdia Legealdiko eserlekuak, hasiera-urtearen arabera
1979 1983 1987 1991 1995 1999 2003 2007 2011 2015 2019
Caparroso, Orainaldi eta Iragana - - - - - - - - - - 3
Nafarroako Alderdi Sozialista 4 3 5 6 5 5 4 5 4 4 3
Caparroso Aurrera - - - - - - - - - - 3
Navarra Suma - - - - - - - - - - 2
Caparrosoko Ezkerreko Asanblada - - - - - - - 1 1 1 0
Nafar Herriaren Batasuna - 3 6 - 6 6 6 5 4 4 -
Nafarroako Alderdi Popularra - - - - - - - - 2 2 -
Aralar - - - - - - 1 - - - -
Nafarroako Demokraten Elkargunea - - - - - 0 - - - - -
Caparrosoko Talde Indepdendentea - - - 4 - - - - - - -
Nekazaritza eta Abeltzaintza Alderdia - - - 1 - - - - - - -
Caparrosoko Asanblada Independentea - - - 0 - - - - - - -
Aliantza Popularra-Alderdi Demokrata Popularra - 4 - - - - - - - - -
Euskadiko Ezkerra - 1 - - - - - - - - -
Caparrosoko Independenteak 6 - - - - - - - - - -

Foru hauteskundeak

aldatu

Hauek dira Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen azken bi deialdiak:

2019ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak
Alderdia Bozak
guztira % +/-
 Navarra Suma 639 44,53 -
 Nafarroako Alderdi Sozialista 488 34,01 155
 Geroa Bai 85 5,92 10
 Euskal Herria Bildu 81 5,64 11
 Ahal Dugu 65 4,53 72
 Izquierda-Ezkerra 25 1,74 13
 Vox 21 1,46 -
 Nafarroako Ordezkaritza Kanabikoa 5 0,24 0
 Equo 3 0,21 2
 Libertate Nafarra 2 0,14 18
 Solidaritate eta Autogestio Internazionalista 2 0,14 0
2015eko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak
Alderdia Bozak
guztira % +/-
 Nafar Herriaren Batasuna 515 36,14 ?
 Nafarroako Alderdi Sozialista 333 23,37 ?
 Ahal Dugu 137 9,61 ?
 Nafarroako Alderdi Popularra 125 8,77 ?
 Geroa Bai 95 6,67 ?
 Euskal Herria Bildu 92 6,46 ?
 Izquierda-Ezkerra 38 2,67 ?
 Libertate Nafarra 20 1,40 ?
 Herritarrak - Herritarron Alderdia 19 1,33 ?
 Nafarroako Ordezkaritza Kanabikoa 5 0,35 ?
 Animalien Tratu Txarren Kontrako Alderdia 5 0,35 ?
 Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia 4 0,28 ?
 Solidaritate eta Autogestio Internazionalista 2 0,14 ?
 Equo 1 0,07 ?

Udalaren egoitza eta udaletxea herrigunean dago.

Antzinako udaletxea udalerriko alde zaharrean egon zen Plaza Zaharrean elizaren ondoan. Gaur egungo udaletxea herriaren zabalgunean dago eta zaharra eraistean eraiki zen 1958an. Beheko solairu eta honen gainean eraikitako beste hiru solairu dauzkan adreiluzko fatxadadun eraikina da. Fatxadako alde batean arkuak ageri dira.

  • HELBIDEA: Espainia Plaza, 12

Egungo banaketa

aldatu

Caparrosoko udala zinegotzik eta alkateak osatzen dute, demokratikoki hautatuak. Alkatea Carlos Alcuaz Monente da, Nafarroako Alderdi Sozialista zerrendakoa. Zinegotziak 10 daude:

  • Gabriela Diez Luqui (Caparroso Aurrera)
  • Jorge Moreno Laserra (Caparroso Aurrera)
  • Carlos Ukar Arana (Caparroso Aurrera)
  • Liliana Goldaraz Reinaldo (Caparroso, Orainaldi eta Iragana)
  • Aquilino Jimenez Pascual (Caparroso, Orainaldi eta Iragana)
  • Francisco Javier Pejenaute Carreras (Caparroso, Orainaldi eta Iragana)
  • Hugo Lizarraga Monente (Navarra Suma)
  • Francisco Javier Roncal Alfaro (Navarra Suma)
  • Marcos Guemberena Inestrillas (Nafarroako Alderdi Sozialista)
  • Ana Rosa Uzqueda Pascual (Nafarroako Alderdi Sozialista)

Alkateak

aldatu

1979tik, Caparrosok 9 alkate izan ditu:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[16]
Felix Aicua 1979 1983 Caparrosoko Independenteak
Francisco Arana Arana 1983 1987 Alianza Popular
Alberto Labiano Amadoz 1987 1991 Nafar Herriaren Batasuna
Alfonso Igea Perez 1991 1995 Nafarroako Alderdi Sozialista
Pedro Tabar Oneca 1995 2007 Nafar Herriaren Batasuna
Irene Jimenez Iribarren 2007 2011 Nafarroako Alderdi Sozialista
Maria Jose Lasterra Echeverria[17] 2011 2015 Nafar Herriaren Batasuna
Aquilino Jimenez Pascual[18] 2015 2019 Nafarroako Alderdi Popularra
Carlos Alcuaz Monente[19] 2019 jardunean Nafarroako Alderdi Sozialista

Garraioa

aldatu

Nafarroako Hiriarteko Garraioa sareko 325 eta 350 linea zerbitzua ematen diote udalerri honi. Herriak bi autobus geldialdi du zeharkarrikan: bat Arradarantz eta beste bat Tafallarantz.

  Nafarroako Hiriarteko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
325 Tafalla ErriberriMurelu KondeTraibuenasKaparrotsu Arrada
350 Iruñea TafallaErriberriKaparrotsuAlesbesMilagroCadreitaCastejonValtierraArguedasTuteraMallen Zaragoza

Gainera, Condaren Iruñea eta Lodosa bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Eguneko zerbitzu bakarra izaten da norabide bakoitzean.

Kultura

aldatu

Euskara

aldatu

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Caparroso ez-euskal-eremuan saiklatu zen.[20]

Koldo Zuazok, 2010ean, Caparroso ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[21]

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Caparroso eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %1,30k zekien euskaraz hitz egiten, 2010ean % 1,26k eta 2018n % 1,20k.

Kirolak

aldatu

Herriak bi kirol talde nagusi ditu, batetik Azkarrena futbol taldea, eta bestetik, Peña Roya izeneko txirrindularitza kluba.

Horrez gain, kirolean aritzeko, hainbat instalazio daude herrian: Santa Fe futbol estadioa (bi futbol zelaikoa), estalitako kiroldegia, gimnasioa, udako igerilekuak, igerileku estalia, eta bi pilotaleku, estalia eta irekia.

Ondasun nabarmenak

aldatu

Caparrosoar ezagunak

aldatu

Herri senidetuak

aldatu

Caparroso ondorengo herriekin senidetuta dago:

Irudiak

aldatu

Oharrak

aldatu
  1. /kaparóso/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza hirugarren silaban
  2. /kaparót͡s̺u/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza hirugarren silaban

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
  3. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
  4. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  5. «Caparroso - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  6. Baionako Euskal Idazkaritza. (1974). «Euskal Herriko leku-izenak» Jakin 8: 164–179..
  7. «Kaparrotsu: Euskal Herriko AEK» www.aek.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
  8. «Kaparrotsuko Ikastolatik ere jaso dugu 'Lau Teilatu' abestiaren bertsioa» EITB 2019-12-13 (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
  9. Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1990). Heraldica municipal, merindad de Olite. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0276-7. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  10. (Gaztelaniaz) Mairaga-Erdialdea Mankomunitatearen webgunean adierazten dute eskualde horretakoa dela.
  11. Euskaltzaindiak 151. arauan (5. orrialdea) dio «Aragoi beherea (-a)» izena duela Nafarroako eskualde geografiko horrek.
  12. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Caparroso» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  13. Caparrosoko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  14. a b Gran Enciclopedia de Navarra | CAPARROSO. (Noiz kontsultatua: 2022-05-27).
  15. «Caparroso» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  16. (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  17. Maria Jose Lasterrak UPNren hautagai gisa errepikatuko du Caparroson www.diariodenavarra.es
  18. (Gaztelaniaz) Navarra.com. «Caparrosoko alkatea buru izango duen auzo elkarte berri bat aurkeztuko da udal hauteskundeetara» Navarra.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-27).
  19. (Gaztelaniaz) Noticias, Diario de. «Caparrosok herriko jaiak bertan behera utzi ditu Santa Fedearen omenez» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-27).
  20. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  21. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
  22. a b «Wayback Machine - Nafarroako herri eta hiri senidetuak» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu