Justizia sozial
Gizarte injustiziaren kontzeptuari aurre egiteko sortu zen “gizarte justizia” edo “justizia soziala”. Autore batzuek, Aristotelesen Justizia Banatzailearekin lotzen dute Justizia Soziala. Horrexegaitik, Estagiritaren “justizia konmutatiboa”, gizarte modernoaren justiziaren ideia klasikoarekin lotzen dute. Gizarte berdintasuna, aukera-berdintasuna, Ongizate-estatua, pobrezia, errentaren banaketa, lan eskubidea eta sindikatuetan biltzeko eskubidea, etab. dira Gizarte Justiziaren arloan garrantzi handiena hartzen duten gaiak. 2007an, Nazio Batuen Erakundeak otsailaren 20a finkatu zuen Gizarte Justiziaren Nazioarteko egun gisa.
Kontzeptuaren jatorria eta eboluzioa
aldatuHistoriara bagoaz Gizarte Justiziaren kontzeptua, XIX. mendean aldarrikatu zen, “arazo sozial” deituriko gaztarekin erlazionatuta, kapitalismoak eragindako lan-baldintza txarrak eta langileen ondoeza salatzeko asmoz. Luigi Taparelli apaizak, 1843an, Livorno, Italian, argitaratutako Saggio teoretico di dritto naturale, appoggiato sul fatto lanean laburbildu zuen Gizarte Justiziaren kontzeptua.
« | ...Justizia sozialak gizaki guztiak berdindu behar ditu gizartearen eskubideei dagokionez... | » |
—Luigi Taparelli, Ensayo teórico del derecho natural apoyado en los hechos (TI:355), 1843.4 |
Taparellik, Elizaren Gizarte doktrinaren sortzailen arteko bat izanik, gizarte industrializazioaren eta makinismoaren ondorioz sortutako langileen gatazkari aurre egiteko sortu zuen terminoa. Bere ideiekin, ordura zegoen pentsamendu Aristoteliko-Tomista gainditu nahi izan zuen.
Hamarkada batzuk beranduako Ingalaterrako Fabianoa sozialistak berriro aldarrikatu zuen“Gizarte Justiziaren” kontzeptua, XIX. Mendearen amaieran.Espresio hau, hain ospetsuak diren Fabian Essays in Socialism-en (Sozialista Fabianoen ensaiotan) aurkitu daiteke (1889).
Fabianoak Gizarte Justiziaren terminoa asmo etiko bati atxikitzen dio, eboluzio soziala aldaketa ez-iraultzaile baten bidez, sistema sozial demokratiko batera bideratzeko.
Ondorioz, sozialdemokraziak bereganatu zuen gizarte justiziaren kontzpentu, Ingalaterran, Frantzian zein Argentinan. Ingalaterran, langileen alderdiak ere bereganatu zuen eta Fizarte Fabianoaren ideiarekin bat egin. Gizarte Justizia lortzeko asmoz, David Lloyd George Merkatarita Ministroak ezarri zuen printzipio hau.. Garai berean, Frantziako Partidu Sozialistak, Jean Jaurès-en bitartez bereganatzen du Gizarte Justiziaren kontzeptua eta ideia honi bere sozialismo etiko eta baketzailearen ikuspuntua gehitu zion. Argentinan, azkenik, Alfredo Palaciosek gehitzen du kontzeptu hau Partidu Sozialistara. Hau, 1904an diputatu aukeratua izan zen, “zuzenbide berria” eta “Gizarte Justizia” ideiak batu zituelarik. 1919an, Lehenengo Mundu Gerraren ondoren, bake unibertsala lortzeko lehenengo fasean, Langileen Nazioarteko Erakundea sortzen da, Gizarte Justiizaren ideia berri hau bere konstituzioan barne hartuz.
« | Bake unibertsal eta iraunkorra justicia sozialean bakarrik oinarritu daitekeela kontsideratuz… | » |
—Constitución de la Organización Internacional del Trabajo (OIT) 1919. |
1931an Eliza Katolikoaren Gizarte doktrinak, Gizarte justiziaren ideiarekin egiten du bat.
« | 58. ondasunen banaketan, bakoitzari bere zatia eman behar zaio. Horretarako beharrezkoa da sortutako ondasunen parte hartzea ongizate estatuaren arauetara moldaatzea, izan ere, edozein pertsona zentzudunek ikus dezake ze nahasmendu handi ekar dezakeen gaur egun dagoen desberdintasunak; gutxi batzuk aberastasun ugari izanik eta beste askok behar gehiegi dituztelarik. | » |
—Pío XI, Encíclica Quadragesimo anno, 1931.8 |
XX. mendean sortutako hainbat ideia (Gizarte Konstituzionalismoarena, Ongizate Estatuarena eta Lan Eskubideena, besteak beste) laster batu zitzaizkion Gizarte Justiziarenari.
Gizarte justizia eta zuzenbidearen filosofia
aldatuZuzenbidearen filosofiaren arabera, justiziaren defentsa argudio arrazional baten bitartez egikaritzen da. Horretarako, lau argumentu mota erabiltzen dira: praktikoa, analogikoa, etikoa eta identitatezkoa. Justizia Sozialaren garapena, R.L Cohen-en azaltzen da. Hau Oxforden “Diccionary of Sociology” justice social-etik hartzen da. Filosofiaren zein teologiaren esparruetan termino berria da oraindik; hala ere, lan asko aurki ditzakegu gai honi buruz eremu horietan. Horrela, lan berri hauei guztiei erreparatuz, Gizarte Justiziaren ideia post-moderno edo garaikide bat sortu zela esan genezake.
Ideia honen beste iturri bat Joaquin ruiz Gimenezen pentsamendua dugu. Bereziki Doktrina sozial katolikoan zabaldua. Erreferente gisa, giza duintasuna hartuz, Gizarte justiziaren kontzepntua katolizismoan hain garrantzitsua den lagun hurkoaren maitasunarekin lotzen da. Honez gain, alderdi demokratikoak, mugimendu sindikalak eta giza eskubideen aldarrikapenak iturri kontsideratuko dira.
Bestalde, Gizarte Justizia ideia ezin daiteke ulertu Rawls gabe, justizia, zuzentasunez ulertuz eta horrela aukera berdintasuna bultzatuz. Bidezkoa den gizarte sistema bat oinarritzen duten osagaiak, ondasunen banaketa, desberdintasunaren aurkako iraultza, ondasun erkidearen eskaera eta justizia bakearen parekoa denaren ideia eta gizabanakoen honekiko duten kontzientzia dira. Gizartearen egoera berria deskribatzen du gutxien dutenen aldeko mugimendu sozialak. Kezka sozialak, arreta jarri nahi du berdintasunean oinarritutako gizartean. Arazoak eragiten ditzuten egoerek ateak azabaltzen dizkiete gizartearen garapenerako bidegabeak diren ekintzen aurkako indarkeria mugimenduei.
Teologia moralaren definizioa gizarte kontratuaren ideia baino haratago doa. Munduan dauden ondasunak, izatez, guztiontzat direla adierazten du. Pentsamendu honek, Gizarte Zibilaren filosofia moralaren eredua definitu du Gizarte Zientziei esker. Honek ekarpenak egin ditu, diziplina anitzekoak diren tekniketan bere ikuspegia finkatuz.
Gizarte justiziaren nazioarteko eguna
aldatu2007. urtean, Nazio Batuen biltzar nagusiak, otsailaren 20a nazioarteko gizarte justiziaren egun gisa aldarrikatu zuten. Erabaki hori hartzerakoan, Gizarte Justizia, bizikidetza baketsu eta oparoa, eta gizabanakoaren garapena nahiz duintasuna garatzeko beharrezko printzipiotzat aldarrikatu zuen. Nazio Batuen erakundeak erabaki zuen egun horretan ospatuko diren ekintzen jomugan izan beharko lituzketela ezinbestean honako helburuak: pobrezia ezabatzea, enplegua duina sustatzea, lan arloan berdintasuna bultzatzea eta guztientzako gizarte justizia eta ongi izate estatua zabaltzea.
Erreferentziak
aldatuBibliografia
aldatu- (Gaztelaniaz) Palacios, Alfredo. (1954). La justicia social. Claridad.
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Social Justice Day, otsailak 20 (NBE)
- (Gaztelaniaz) Investigación académica sobre la justicia social
- (Gaztelaniaz) Justicia social. Voces desde el Sur Discusión intercultural
- (Gaztelaniaz) José Musse Torres: «La Justicia Social»
- (Gaztelaniaz) Michael Novak: Definiendo la justicia social
- (Gaztelaniaz) Miguel Concha Malo: El compromiso por la justicia social, una exigencia de la ética cívica y política (PDF)
- (Gaztelaniaz) Carlos Ferrás Sexto eta Xoán M. Paredes: Reflexiones sobre justicia social y desarrollo alternativo en América Latina. Desarrollo local, desarrollo sostenible y/o ecosocialismo? (PDF)
- (Ingelesez) Massachusetts Immigrant and Refugee Advocacy Coalition.
- (Gaztelaniaz) Partido Multicultural por la Justicia Social.