Ptolomeo I.a

Ptolomeo I.a Soter[1] (antzinako grezieraz: Πτολεμαῖος Σωτήρ, Ptolemaĩos Sōtḗr, «Ptolomeo Salbatzailea»); Mazedonia, K.a. 367 aldean - Alexandria, K.a. 283) Egiptoko erregea izan zen K.a. 305etik 283ra bitartean. Lagiden dinastia grekoa sortu zuen Egipton.

Ptolomeo I.a
Ptolemy I Soter Louvre Ma849.jpg
Faraoi

K.a. 305 - K.a. 283
Alexandro IV.a Mazedoniakoa - Ptolomeo II.a Filadelfoa
Alexandro Handiako Somatophylakes (en) Itzuli


strategos

Bizitza
JaiotzaMazedoniaK.a. 367 aldean
HeriotzaAlexandriaK.a. 283 (70/89 urte)
Familia
AitaLagus
AmaArsinoe Mazedoniakoa
Ezkontidea(k)Artakama
Euridize Egiptokoa
Tais (hetera)
Berenize I.a Egiptokoa
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaPtolomeotar dinastia
Jarduerak
Jardueraksubiranoa, historialaria eta militarra
Lantokia(k)Antzinako Egipto
Graduaamiral

BiografiaAldatu

Alexandro Handiari lagundu zion Asiara, haren gudarosteen buruzagi baitzen, eta espedizio hari buruzko kronika bat idatzi zuen. Egiptoko eta Libiako satrapa izendatu zuten K.a. 323. urtean, eta Zireneraino hedatu zuen bere erreinua. Siria, Jerusalem eta Zipre konkistatu zituen ondoren. Seleuko I.a Nikator babestu eta harekin bat egin zuen Antigono Monoftalmosen eta haren seme Demetrioren aurkako borrokan eta garaipenean (K.a. 312). Asia Txikiraino eta Greziaraino hurbildu zen Ptolomeo, baina Zipreko kostaldearen aurrean itsas gudua galdu ondoren, gainbehera etorri zen itsasoan zuen nagusitasuna, eta Egipto eta Zirene baizik ez zitzaizkion geratu.

Bere burua errege izendatu zuen, eta faraoiek zituzten eskubideez jabetu zen. Zelesiria (K.a. 301), Zipre (K.a. 295-294) eta Zikladeetako babesgoa (K.a. 287) berreskuratu zituen ondoren. Alexandria egin zuen Egiptoko hiriburu, eta guztiz edertu zuen. Merkataritza, zientziak eta artea bultzatu zituen, bestalde.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ptolomeo I.a