Uitzi
Uitzi Larraungo kontzejua da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 130 biztanle zituen. Udalerri osoko kontzejurik populatuena da, Aldatzekin batera.
Uitzi | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Larraun |
Administrazioa | |
Posta kodea | 31877 |
Herritarra | uitziar |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°02′22″N 1°55′01″W / 43.039444444444°N 1.9169444444444°W |
Garaiera | 706 m |
Demografia |
Geografia Aldatu
Ipar-ekialdean Leitza eta ipar-mendebaldean Eraso, hegoaldean Azpirotz eta Lekunberri, ekialdean Imotz eta mendebaldean Gorriti mugakide ditu.
Herrigunea bi zatitan banatua dago: elizaren ingurukoa eta herriaren behealdean eta errepideaz bestaldera dagoena.
Ondarea Aldatu
Arkitektura aldetik, etxe handiak dira, elkarrengandik bananduak, eta eliza bezalaxe, XVIII. mende ingurukoak gehientsuenak. Horietako batzuk armarri barrokoak luzitzen dituzte. Bestenaz, badira ere XIX. mendeko beste batzuk ere, kubikoak eta lau isuriko tailatukoak izan ohi direnak eta jauregi itxura dutenak: Juanenea, Osanbelena, Martiperena eta Orixenea.[1]
Demografia eta biztanleria Aldatu
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
168 | 156 | 149 | 136 | 140 | 139 | 132 | 130 |
Ikus, gainera Aldatu
Erreferentziak Aldatu
- ↑ Larraun.com. Larraun - Uitzi. (Noiz kontsultatua: 2017-05-03).
Kanpo estekak Aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- (Gaztelaniaz)Uitzi udal webgunean