Termita aluminiozko eta oxido metalikozko konposizio pirotekniko mota bat da, erreakzio termita izenez ezagutzen den erreakzio aluminotermikoa eragiten duena.

Burdinezko oxido erabiltzen duen termita nahasketa

Historia aldatu

Alemaniar kimikari batek, Hans Goldschmidt doktoreak, 1893an aurkitu eta 1895ean patentatu zuen termita.[1] Ondorioz, erreakzioari "Goldschmidten erreakzioa" edo "Goldschmidt prozesua" diote. Goldschmidt doktoreak, hasiera batean, galdaketa-prozesuan ikatza erabiltzea saihestuz metal oso puruak ekoizteko interesa zuen, baina laster ohartu zen soldaduran zuen erabilgarritasunaz.[2]

Lehen aplikazio komertziala Essenen trenbide-zatiak soldatzea izan zen, 1899an

Erreferentziak aldatu

  1. Goldschmidt, H.. (1895-3-13). «Verfahren zur Herstellung von Metallen oder Metalloiden oder Legierungen derselben» Deutsche Reichs Patent (96317).
  2. Goldschmidt, Hans; Vautin, Claude. (1898-6-30). «Aluminium as a Heating and Reducing Agent» Journal of the Society of Chemical Industry 6 (17): 543–545..

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.