Etxano

Zornotzako auzoa

Etxano Zornotzako ekialdean dagoen baserri-auzoa da, antzinean herri garrantzitsua izandakoa eta 1950eko hamarkada arte udaletxe propioa eduki izan duena. Horren lekuko udalerriaren izen ofiziala da, Amorebieta-Etxano alegia. Bestela, XX. mendearen hasieran "auzo-ikastola" bat sortu zuten bertan.

Etxano
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaZornotza
Geografia
Koordenatuak43°13′34″N 2°42′45″W / 43.2261°N 2.7125°W / 43.2261; -2.7125
Demografia
Biztanleria226 (2022)

Auzuneak

aldatu
  • Alakao
  • Altzibarra
  • Arrinda
  • Dudea
  • Epaltza

Historia

aldatu

Erdi Aroan hainbat oinetxe eta etxe armarridunak eraiki zituzten: Larrea (877. urtekoa), Alzaibar, Aretxaga, Belaustegi eta Nafarroa. Azken honetan Bizkaiko Jaurerria eta Nafarroako Erresumaren arteko mugarria egon zen 1150 arte. Bestela, Etxano elizateak 30. eserleku eta botoa eduki zuen Bizkaiko Batzar Nagusietan.

Parrokia eliza, Andra Mariarena, X. mendean eraiki eta XVI.enean berreraiki eta handitu zuten. Elizaz gain, Etxanon bost baseliza zeuden: Santa Luzia, San Joan Bataiatzailea, San Bartolome, San Andolin eta Bizkargiko Kurutze Santuarena, bai eta 1712an egindako komentu bat ere.

Demografia

aldatu
Etxanoko biztanleria

Etxanotar ospetsuak

aldatu

Jaiak eta ospakizunak

aldatu

Etxanoko jaiak tradizioz abuztuaren 15eko Ama Birjinaren Jasokundearen omenez ospatzen dituzte.

Kanpo estekak

aldatu


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa