Diego de Siloé

Diego de Siloé (Burgos, 1493 - Granada, 1563ko urriaren 22a) espainiar eskultorea eta arkitektoa izan zen, Gil de Siloéren semea. Espainiako Pizkundeko artista nagusietakoa da, arkitekturakoa bereziki. Bere eskulturak Burgosko platereskoaren eredutzat hartuak dira. 1517an Italiara joan zen, eta han Bartolomé Ordóñezekin lan egin zuen. 1519an Burgosa itzuli, eta Granadara joan zen ondoren.

Diego de Siloé
Diego de Siloe (Sagrada Familia).jpg
Bizitza
Jaiotza Burgos, 1495 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea  Gaztelako Koroa
Heriotza Granada1563ko urriaren 22a (egutegi gregorianoa) (67/68 urte)
Familia
Aita Gil de Siloé
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Ikaslea(k) Juan de Maeda (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak arkitektoa eta eskultorea
Lan nabarmenak Granadako katedrala
Mugimendua Espainiako Pizkundea
Genero artistikoa pizkundea
Granadako katedrala

Siloéren lanetan estilo askoren kutsua nabari da: gotikoarena, pizkundekoarena eta mudejarrarena, baina platereskoarena da nagusia; Michelangeloren eta Donatelloren eragina ere aipagarria da. Siloérenak dira, besteak beste, Granadako katedrala, obra plateresko nagusitzat hartua, Malagako katedrala eta Salamancako Irlandarren Eskola.

ErreferentziakAldatu