Carlo Giuliani (Erroma, 1978ko martxoaren 14a - Genoa, Italia, 2001eko uztailaren 20a) mugimendu antiglobalizazioko aktibista italiarra zen. Italiar polizia batek tiroz hil zuen Genoan, G8aren goi bilera batean izan ziren istiluetan, 2001eko uztailaren 20an. Polizia auto batek zapaldu ere egin zuen, tiro haren ondoren.

Carlo Giuliani

(2011)
Bizitza
JaiotzaErroma1978ko martxoaren 14a
Herrialdea Italia
HeriotzaGenova2001eko uztailaren 20a (23 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: bala zauria
HiltzaileaMario Placanica (en) Itzuli
Familia
AitaGiuliano Giuliani
AmaHaidi Giuliani
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakmilitante politikoa

Musicbrainz: d3ea8b7a-ba8c-4603-bc7e-5bef5a6134a7 Edit the value on Wikidata

Uztailaren 20ko gertakariak

aldatu

Carlo Giuliani, bere aita eta amarekin bizi zen Righi auzoan. Bere aita, Guiliano Guiliani, CGIL erakundeko sindikalista ospetsua zen. Bere ama Haidi berriz, Comunist Refoundation Partyko kidea izan zen. Carlo, Genoan, G8-aren aurkako istiluen ondorioz hil zen. Bertan, G8-aren aurkako aktibistek eta Polizia Italiarrak, enfrentamentu gogorrak izan zituzten.

 
Italiar Poliziaren karga Uztailaren 20an.

Alimonda plazan izandako istiluetan, Carabinierien Land Rover Defender bat bidean harrapatua gelditu zen. Une horretan, plaza militarrez husten ari ziren. Land Roverraren barnean, gidaria eta bi militar gelditu ziren harrapatuak. Manifestariak orduan, autoa harrikatu zuten eta metal edo egurrezko barra batzuekin autoa kolpatzen hasi ziren, kristalak hautsiz.

Une horretan, Carlok su-itzalgailu bat eskutan zuela, bi tiro jaso zituen. Bi tiro hauek, autoaren barrutik burutu zituen polizietako batek. Honen ostean, eta Carlo lurrean zegoela, autoak atzera egin zuen eta Carlo Giulianiren gainetik pasa zen. Autoak, berriz ere aurreraka egin zuenean, bigarren aldiz pasa zen gorpuaren gainetik.

Istiluak gorpuaren inguruan jarraitu zuen, Genoako foro sozialeko anbulantzia bat azaldu zen arte. Bertan, erizain alemaniar bat Carlo berpizten saiatu zen, baina ez zuen lortu eta ondorioz Carlo Giuliani hil egin zen. Honen ostean, polizia lerro bat osatu zuten gorpuaren inguruan Genoako udaletxeko furgoneta batek gorpua eraman zuen arte.

Onarpenak

aldatu

Carlo Giuliani, sinbolo bat bilakatu zen aktibista antiglobalentzat. 2003ko Apirilean, RisorAnziani erakundeak, eskola bat ireki zuen Saharan bere omenez.

2006ko Urrian, Italiako alderdi Komunistak bere senatuko ofizinari Carlo Giuliani izena jarri zion. Iniziatiba honek sekulako eztabaida sortu zuen, batipat, alderdi eskuindar eta Carabinierien ordezkarien artean. Hauek, Giorgio Napolitanori, Estatuko buruzagiari, izendatze hau debekatzeko eskatu zioten. Azkenean, Italiako Errepublikako presidenteak Komunisten alde egin zuen.

Adibide gehiago, Mexikoko Carlo Giuliani Caravana Libertarioan edota Piazza Carlo Giuliani erakundean aurkitu ditzakegu.

Onarpenak musika munduan

aldatu

Musika munduan, kanta ugari idatzi dira Carlo Giulaniren omenez. Hemen dituzue adibide batzuk

Kanpo Loturak

aldatu