Ireki menu nagusia

Grazian Adema[1] —goitizenaz Zaldubi— (Senpere, Lapurdi, 1828ko apirilaren 14a - Baiona, Lapurdi, 1907ko abenduaren 10a) euskal idazlea. "Zazpi euskal herriek" olerki abertzale ezagunaren egilea izan zen. Elizgizona zen. 1875ean, Baionako ohorezko kalonje zela, ekin zion euskaraz idazteari.

Grazian Adema
Bizitza
Jaiotza Senpere1828ko apirilaren  14a
Herrialdea  Lapurdi, Euskal Herria
Heriotza Baiona eta Baiona1907ko abenduaren  10a (79 urte)
Familia
Familia
Jarduerak
Jarduerak poeta, klerikoa eta idazlea
Lan nabarmenak Agur Euskal Herriari
Mugimendua Euskal Pizkundea
Izengoitia(k) Zaldubi
Literaturaren Zubitegiko fitxa 315

Olerkari gisa nabarmendu zen eta berak jartzen zien musika bere bertsoei.

Eduki-taula

LanakAldatu

Eskualduna astekarian idatzi zuen. Haren idazlanen artean, erlijiozko kantez gain (Euskal-Herriko eliza-bestak, Cantiques), alegiak (Artzain beltcharen neurthitzak), olerki aberkoiak (Chants patriotiques) eta gai askotarikoak (Pilotariak, Autres poésies profanes) daude. Zazpi Eskualherriek abesti ezagunaren letraren egilea da orobat.

BertsoaAldatu

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu