Joseba Eceolaza
Joseba Eceolaza Latorre[1] (Iruñea, 1979ko uztailaren 21a) nafar idazle, ekintzaile eta politikari bat da. [2] Batzarre alderdiko eta CCOO sindikatuko kidea da.
Joseba Eceolaza | |||
---|---|---|---|
2007ko ekainaren 13a - 2011ko maiatzaren 14a Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko VII. legealdia | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Iruñea, 1979ko uztailaren 21a (45 urte) | ||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea, aktibista eta politikaria | ||
Kidetza | Langile Komisioak | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Batzarre |
Zizur Nagusiko zinegotzi izan zen 2003-2007 legealdian eta Nafarroako parlamentari 2007-2011 legealdian. Horrez gain, Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkartea - 1936[3] elkartean parte hartze nabarmendua izan du. Oroimena berreskuratzeko ekimenetan ezaguna da, besteak beste, Sartagudako Memoriaren Parkearen bultzatzaileetariko bat izan baitzen.[4]
Jarduera politiko eta sindikala
aldatuNafarroako Parlamentuko kide izan zen 2007-2011 legealdian, Nafarroa Bai koalizioaren barruan; Batzarre alderdiak lortutako parlamentari bakarra izan zen.[5] Parlamentuan egindako lanagatik, parlamentari errebelazioaren saria eman zion Nafarroako Prentsa Elkarteak.[6]
2017ko maiatzaren 2an, Nafarroako CCOO sindikatuaren komunikazio arduraduna izendatu zuten.[7]
2008ko apirilaren 20ko gauean, eraso bat pairatu zuen, lagun batzuekin Iruñeko taberna batean zegoela; ezpaina apurtu eta zenbait kolpe eman zizkioten. Gertakaria salatzeko Batzarrek kaleratu zuen oharraren arabera, «bi erasotzaileak ezker abertzalekoak» ziren.[8]
Argitalpenak
aldatu2009an, Apuntes de servilleta[9] poesia liburua argitaratu zuen, Iruñean.
2017an, Camino Oscoz y otras historias del 36[10] liburua idatzi zuen, Manuela Carmenaren hitzaurreaz, Camino Oskoz maistra eta ekintzaile komunistaren bizitzaz eta heriotzaz.
2019an, Tras la pista de Federico García Lorca[11] liburua argitaratu zuen, Federico Garcia Lorcak Iruñean eta Nafarroako beste herri batzuetan egindako antzezlanen inguruan.
2022an, ETA: la memoria de los detalles[12] liburua aurkeztu zuen, Gogora Institutuaren Bilboko egoitzan. Aurkezpenean, Aintzane Ezenarro zuzendariak eta Josu Elespek parte hartu zuten.[13][14]
El Correo, Diario Vasco, Diario de Noticias eta Diario de Navarra egunkarietan iritzi artikuluak argitaratzen ditu.[15]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Egile gisa argitaratu dituen liburuetan Eceolaza forma erabili izan du beti, nahiz eta Euskaltzaindiak, euskara baturako, Ezeolatza onartu duen deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ Nafarroako parlamentarien zerrenda
- ↑ (Gaztelaniaz) AFFNA36.ORG. (Noiz kontsultatua: 2023-03-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Joseba Eceolaza Recuerdo de la esperanza, parque de la memoria» web.archive.org 2008 (Noiz kontsultatua: 2023-03-22).
- ↑ «Nafarroako Parlamentua - Foru parlamentariak» web.archive.org 2010-06-18 (Noiz kontsultatua: 2023-03-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Joseba Eceolaza» Galde (Noiz kontsultatua: 2023-03-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Joseba Eceolaza, responsable de Comunicación en CCOO» Noticias de Navarra (web.archive.org) 2017-05-03 (Noiz kontsultatua: 2023-03-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Batzarre denuncia una agresión a Joseba Eceolaza y culpa a la izquierda abertzale» gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ioseba Eceolaza. (2009). Apuntes de servilleta. Cenlit ISBN 978-8496634442..
- ↑ (Gaztelaniaz) Joseba Eceolaza. (2017). Camino Oscoz y otras historias del 36. Cénlit Ediciones ISBN 978-8416791330..
- ↑ (Gaztelaniaz) Joseba Eceolaza. (2019). Tras la pista de Federico García Lorca. Txalaparta ISBN 978-8417940195..
- ↑ (Gaztelaniaz) Joseba Eceolaza. (2022). ETA:La memoria de los detalles. Ediciones Papeles del Duende ISBN 978-8412544817..
- ↑ (Gaztelaniaz) Eceolaza, Joseba. (2022). «'ETA: la memoria de los detalles'» www.gogora.euskadi.eus (Ediciones Papeles del Duende): 137. ISBN 978-84-125448-1-7. (Noiz kontsultatua: 2022-11-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «"No fue ETA quien pintó ‘De Lacalle jódete’ tras su asesinato, fue su entorno, y no podemos olvidarlo"» La Vanguardia 2022-06-01 (Noiz kontsultatua: 2023-03-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Joseba Eceolaza. Hemeroteca | elcorreo» www.elcorreo.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-23).
Kanpo estekak
aldatu- Joseba Eceolazaren liburuak Txalaparta editorialean.
- @josebaeceolaza erabiltzailea Twiterren.
- «Diskriminazio positiboa kontuz egin ezean, gizartearen zati bat aurka jartzen da», elkarrizketa Argia aldizkarian, 2016-03-13.