Cristoforo Munari (Reggio Emilia, 1667ko uztailaren 21aPisa, 1720ko ekainaren 3a) margolari barroko berantiarra izan zen. Bere lanik ezagunenak izadi hilak dira.

Cristoforo Munari
Bizitza
JaiotzaReggio nell'Emilia1667ko uztailaren 21a
Herrialdea Italia
HeriotzaPisa1720ko ekainaren 3a (52 urte)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Genero artistikoaizadi hila

Biografia

aldatu

Hasieran Reggio Emilian ikasi zuen. Gero Modenako Dukea zen Rinaldo d'Esteren (1655-1737) babesa lortu zuen. 1703an Erromara joan zen eta, ondoren, Florentziara. Florentzian Cosme III.a Medicirentzat eta Francisco María Medici kardinalarentzat lan egin zuen. 1715ean Pisara joan zen; hiri horretan batez ere zaharberritze lanetan ibili zen.

Izadi hilak

aldatu

Arestian esan bezala, izadi hilak Munariren lanik ezagunenak dira. Hasieran sukaldeko eszenak ziren baina poliki-poliki zailtzen joan ziren. Florentzian margolan horietan ohikoak bihurtu ziren kristalezko atalak, musika-tresnak eta portzelanazko gauzakiak. Margolan horien ezaugarriak hauek ziren: margo distiratsuak, gauzakiek¡n zehaztasun handiak, ondo amaitutako itxura... Neurri handi batean horietan herbeheretarren moduak antzematen dira.[1]

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Bortolotti, Luca, La natura morta: storia, artista, opere, Milán, Giunti editore, 2003, ISBN 88-090-2330-7, 142 or.

Kanpo estekak

aldatu