Robert Burns (Alloway, Hegoaldeko Ayrshire, Eskozia, 1759ko urtarrilaren 25aDumfries, 1796ko uztailaren 21a) Eskoziako gaeleraz aritu zen olerkari ezagunena da. Eskozieraz eta ingelesez ere idatzi zuen.

Robert Burns

Bizitza
JaiotzaAlloway1759ko urtarrilaren 25a
Herrialdea Britainia Handiko Erresuma
BizilekuaEdinburgo
HeriotzaDumfries1796ko uztailaren 21a (37 urte)
Hobiratze lekuaSt Michael's Church, Dumfries (en) Itzuli
Burns Mausoleum (en) Itzuli
Heriotza modua: sortzetiko kardiopatia
Familia
AitaWilliam Burnes
AmaAgnes Broun
Ezkontidea(k)Jean Armour (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakeskoziera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakkantugilea, poeta, idazlea, musikologoa eta nekazaria
Lan nabarmenak
Mugimenduaerromantizismoa
Genero artistikoabertsoa
narraziozko poesia
kanta
balada
kantata

robertburns.org
IBDB: 398684
Musicbrainz: 56e7d9b7-174b-4e29-a50d-f164030d197f Discogs: 624922 IMSLP: Category:Burns,_Robert Allmusic: mn0000802276 Find a Grave: 1853 Edit the value on Wikidata

Bizitza eta obra aldatu

Laborari etxe batean sortua eta bere kasa ikasia, Pope, Thompson, Gray eta Young idazleen lanak irakurri zituen estiloa lantzearren. Hamalau urterekin idatzi zuen Jolie Nell bere lehen poema. Eskoziako ingeles moldez idatzi zuen lan gehiena. 1786. urtean argitara eman zituen bere «Poemak», Poems chiefly in the scottish dialect (Eskoziako dialektoan batez ere idatzitako poemak). Liburu honek arrakasta handia izan zuen. Ironikoa eta zorrotza zen oso; ez zuen sekula satira erlijiozkoa nahiz politikoa bazter utzi eta beti jardun izan zuen Eskoziaren burujabetzaren alde. Egun bakar batean ondu zuen Tam O´Shanter poema komikoa, bere lanik luzeena (200 ahapaldi, 1790).

1791. urtean Dumfriesera jo eta administrazioan hasi zen lanean, aspaldidanik Jamaikara joateko zituen asmoak alde batera utziz. Oso langilea zen, baina edalea ere handia zenez gero, gehiegikeriek eraman zuten gazterik mundutik 1796. urtean.

Burnsen poesia argi, zorrotz, ironiko, fresko eta herrikoiak leku berezia hartu du Eskoziako literaturan.

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Burns  

Ikus, gainra aldatu

Erreferentziak aldatu