Ireki menu nagusia

Filipe II.a Frantziakoa

Filipe II.a Frantziakoa (Gonesse, 1165eko abuztuaren 21aMantes-la-Jolie, 1223ko uztailaren 14a), Filipe Augusto (frantsesez Philippe Auguste) deitua, 1180tik 1223. urtean hil zen arte Frantziako erregea izan zen. Erdi Aroko frantziar errege arrakastatsuenetakoa izan zen. Monarkiaren eragina eta menpeko lurraldeak zabaldu zituen, noblezia handiaren boterea murriztuta. Ingalaterrako erregeen Angevinar Inperioa hautsi zuen, 1214ko Bouvinesko guduan etsaiak garaitu ondoren. Gobernua berrantolatu zuen, herrialdean egonkortasun ekonomikoa sortuz.

Filipe II.a Frantziakoa
Sceau de Philippe Auguste. - Archives Nationales - SC-D157.jpg
Frantziako erregea

1180ko irailaren 18a - 1223ko uztailaren 14a
Luis VII.a Frantziakoa - Luis VIII.a Frantziakoa
Bizitza
Jaiotza Paris1165eko abuztuaren 21a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Mantes-la-Jolie1223ko uztailaren 14a (57 urte)
Hobiratze lekua Saint-Denisko basilika
Familia
Aita Luis VII.a Frantziakoa
Ama Adèle of Champagne
Ezkontidea(k) Isabella of Hainault Itzuli  (1180ko apirilaren 28a -  1190eko martxoaren 15a)
Ingeborg of Denmark, Queen of France Itzuli  (1193ko abuztuaren 14a -  1193ko azaroaren 5a)
Agnes of Merania Itzuli  (1196ko ekainaren 1a -  1201eko uztailaren 19a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Kapeto leinua
Hezkuntza
Hizkuntzak Antzinako frantsesa
Jarduerak
Jarduerak subiranoa, artista eta idazlea
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Bosgarren Gurutzada
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa kristautasuna
IMDb ch0036097

BiografiaAldatu

Luis VII.a Frantziakoaren semea zen. 1180an, Elisabet Hainautekoarekin ezkontzean, Artois bereganatu zuen. Erregetza hartu bezain laster, Plantageneten kontra hasi zen, haiek Ingalaterran eta Frantzian zuten inperioak Frantziako erregetza mehatxupean jartzen baitzuen. Henrike II.a Ingalaterrakoaren eta haren semeen, eta bereziki Rikardo Lehoi Bihotzaren arteko istiluak bultzatu zituen.

1189an, Rikardorekin batera, Henrike II.a Azay-le-Rideaun menderatu zuen. Ondoren, Hirugarren Gurutzadara joan zen Rikardorekin (ordurako Rikardo errege zen, 1189az geroztik). Baina Donibane Akrekoa hartu ondoren, 1191n, Rikardorekin haserretuta, Frantziara itzuli zen berriro, eta Joan Lurgabearekin Plantagenetekoek Frantzian zituzten lurrak hartzen saiatu zen. Filipe Augusto Fretevalen (1194) eta Courcellesen, Beauvais ondoan (1198) garaitu zuen Rikardok, eta 1199an Ingalaterrako erregea hil zelako atera zen onik Filipe Augusto.

1200an, Joan Lurgabea errege aitortu zuen Filipe Augustok, Vexingo zati baten eta Evreuxko lurrealdearen truke. Baina ondoren, 1202-1206 bitartean, bere feudoak galtzera kondenatu zuen Joan Lurgabea eta kendu egin zizkion Normandia, Maine, Anjou, Touraine, Saintonge eta une batez Poitou lurraldea. Joan Lurgabea Roche-aux-Moines-en garaitu zuen, eta 1214an Oton IV.a eta Portugalgo Fernando, Flandesko kondea, Bouvinesen zapaldu zituen. Filipe Augustok Auvergne, Amiens, Vermandois eta Valois hartu zituen.

Zentralizazioaren bidez indartu zuen bere aginpidea. Elizarekin harreman onak izan zituen; aginpidea zabaldu eta burgesiaren gainean oinarritu zuen, eta udaletako mugimenduak eta merkataritza bultzatu zituen. Ezin ezarri ahal izan zituen zerga iraunkorrak, baina altxorra ondo zaindu zuen Tenpluko ordenaren eskuetan jarriz. Paris handitzen eta edertzen saiatu zen; Louvre sortu eta Parisko Unibertsitateari arautegi berria eman zion (1215). Danimarkako Isambur-i (edo Ingeborg) uko egin eta Aines Meraniakoarekin ezkontzean, arazoak izan zituen Inozentzio III.a aita santuarekin. Hark 1200an gurtza debekua ezarri zuen Frantzian.

Ezkontzak eta seme-alabakAldatu

Elisabet Hainautekoarekin 1180an ezkondu zen. Seme bakarra izan zuten:

Bigarrenez Valdemar I.a Danimarkakoaren alaba Isanburrekin 1193an ezkondu zen. Ez zuten seme-alabarik izan.

Hirugarrenez Aines Meraniakoarekin ezkondu eta hiru seme-alabak izan zituzten:

Arraseko maitale batekin, sasikume bat izan zuen:

ErreferentziakAldatu


Aurrekoa
Luis VII.a Frantziakoa
Frantziako erregea
11801223
Ondorengoa
Luis VIII.a Frantziakoa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Filipe II.a Frantziakoa