Willemine Elisabeth Edzardine (Lita) de Ranitz (Haga, Herbehereak, 1876ko martxoaren 4aAmsterdam, Herbehereak, 1960ko uztailaren 21a) arte bildumagile herbeheretarra izan zen. Bere panpina-etxeen bilduma Hagako Museo Historikoan dago gaur egun.

Lita de Ranitz

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakWilhelmina Elisabeth Edzardine de Ranitz
JaiotzaHaga1876ko martxoaren 4a
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
HeriotzaAmsterdam1960ko uztailaren 21a (84 urte)
Familia
AitaSebastiaan Mattheus Sigismund de Ranitz
Ezkontidea(k)Willem Bastiaan Tholen (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakarte bildumagilea eta brodatzailea
Lantokia(k)Haga

Bizitza aldatu

1876an jaio zen Hagan, Sebastiaan Mattheus Sigismund de Ranitz eta Hermanne Louise Christine Thomassen à Thuessink van der Hoopen familian[1]. Txikitan hasi zen panpina-etxeen bilduma biltzen, eta helduaroan gehitzen jarraitu zuen bere bidaietan zehar eta eskulangileei elementu bereziak enkargatuz.

1910ean eta 1911n Lita de Ranitzek erakutsi zuen bere panpina-etxerik landuena, eta Emma erregina izan zen ikuskizunera joandako gonbidatuen artean[2].

Willem Bastiaan Tholen artistarekin ezkondu zen 1919an, bere bigarren emaztea zelarik. Bere senarrak eta beste artista batzuek margolan txikiak egin zituzten bildumarako[3]. Bere ahizpa Annak alfonbra eta gortina txikiak brodatu zituen ekarpena egiteko[4].

1931n alargundu zen[5]. 1960an hil zen Amsterdamen. Bilduma Hagako Jantzien Museoari eman zioten, eta 1984aren ondoren Hagako Museo Historikoaren funtsen parte izatera pasa zen, eta 2018ko erakusketa baten ardatza izan zen[2][6].

Erreferentziak aldatu

  1. (Nederlanderaz) Groot, Marjan. (2007). Vrouwen in de vormgeving in Nederland 1880-1940. 010 Publishers, 522 or. ISBN 978-90-6450-521-8..
  2. a b (Ingelesez) «The world behind a dolls house» The Hague Online 2018/02/21.
  3. (Ingelesez) Scholes, Robert. (2008). «Tholen, Willem Bastiaan (1860-1931)» Modernist Journals Project.
  4. (Nederlanderaz) Van Lit, Robert. (2018). De poppenhuizen van jonkvrouwe Lita de Ranitz. Haags Historisch Museum ISBN 978-90-6216-797-5..
  5. (Nederlanderaz) «Willem Bastiaan Tholen» Kunsthandel A.H. Bies.
  6. (Ingelesez) Den, Kate. «The World Behind a Doll's House at the Historisch Museum, The Hague» ArtsTalk Magazine 2018/02/21.

Kanpo estekak aldatu