Isaac Stern (ukraineraz: Исаак Стерн, errusieraz: Айзек Стерн; Kremenets, Ukraina, 1920ko uztailaren 21a - New York, Ameriketako Estatu Batuak, 2001eko irailaren 22a) biolin-jotzailea izan zen.

Isaac Stern

(1980)
Bizitza
JaiotzaKremenets (en) Itzuli1920ko uztailaren 21a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaWestern Addition (en) Itzuli
HeriotzaNew York2001eko irailaren 22a (81 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
Ezkontidea(k)Nora Kaye  (1948ko azaroa -  1949)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaSan Francisco Conservatory of Music (en) Itzuli
(1928 - 1931)
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Louis Persinger
Jarduerak
Jarduerakbiolin-jotzailea, orkestra zuzendaria eta idazlea
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Genero artistikoamusika klasikoa
Musika instrumentuabiolina
Q88607662 Itzuli

IMDB: nm0827716 Facebook: Isaac.Stern.music MySpace: theisaacstern Spotify: 3HYV4ZdJ1LSOhPo5ehlEqF iTunes: 3543145 Musicbrainz: 7d9be72b-ab36-4ce1-8a2c-05bf0f7eb0b4 Songkick: 249163 Discogs: 379809 Allmusic: mn0000965898 Find a Grave: 6621240 Edit the value on Wikidata

Ukrainan jaioa, estatubatuar herritartasuna zuen, gurasoak San Frantziskora (Ameriketako Estatu Batuak) joan baitziren Sternek urtebete zuela. Biolina Naoum Blinderrekin eta Louis Persingerrekin landu zuen, eta hamabost urte zituela eman zuen lehenengo kontzertua (Brahmsen biolinerako kontzertua San Franciscoko Orkestra Sinfonikoarekin). New Yorken Pierre Monteuxen zuzendaritzapean jo ondoren, errezital ahaztezina eskaini zuen Carnegie Hallen. Gerra ondoren, bira bat egin zuen Europan zehar, eta Luzerna, Prades eta Edinburgoko jaialdietan jo zuen. Ganbera-musikan ere nabarmendu zen, Pablo Casalsek Leonard Rose eta Eugène Istominekin osatu zuen hirukotean. Maisutasun handiz jo zituen Bach, Vivaldi, Bartok, Prokofiev eta Stravinskiren lanak, eta Mozart, Beethoven, Paganini, Mendelssohn, Txaikovski, Brahms eta Bruchen pianorako kontzertuak ere sartzen zituen bere errepertorioan. Teknika liluragarria eta doinu indartsu eta beroa ziren Sternen ezaugarriak, eta XX. mendeko biolin-jotzaile handienetako bat bihurtu zen trebetasun horiei esker.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Isaac Stern