Auñamendiko eskualdea
- Artikulu hau eskualdeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Auñamendi (argipena)».
Auñamendiko eskualdea Nafarroako ipar-erdialdeko Piriniotako ibarrak hartzen dituena da, Nafarroa Behereko mugan.
Auñamendi | |
---|---|
Nafarroa, Euskal Herria | |
| |
Kokapena | |
![]() | |
Ezaugarriak | |
Azalera | 732,2 km² |
Biztanleria | 5.350 (2016) |
Dentsitatea | 7 biztanle/km² |
Udalerriak | Abaurregaina, Abaurrepea, Artzibar, Aria, Aribe, Auritz, Erroibar, Esteribar, Hiriberri, Garaioa, Garralda, Luzaide, Orbaizeta, Orbara, Orotz-Betelu eta Orreaga |
Herririk handiena | Esteribar (2.022 biztanle) |
Zonaldeari izena Auñamendi mendietatik ("Pirinioak") datorkio.
MugakideakAldatu
Iparraldean Baztan eta Nafarroa Beherea, hegoaldean Iruñerria eta Agoiz eta Irunberri aldeak, ekialdean Zaraitzu-Erronkari eta mendebaldean Ultzama aldea mugakide ditu eskualdeak.
Ibar eta udalerriakAldatu
Mendebaldetik ekialdera, Esteribar, Erroibar eta Artzibar ditugu, eta azken honetatik iparralderantz Orotz-Betelu, Auritz, Orreaga eta Luzaide udalerriak, azken hau Nafarroa Behereko mugan.
Eskualdeko ekialdean, azkenik, Aezkoa dago.
EuskaraAldatu
Inguru honetan nafarreraren aldaerak diren esteribarrera eta erroibarrera ditugu, bai eta oraindik hiztun biziak dituen aezkera ere, ekialdeko nafarreraren aldaera berau.
Ikus, gaineraAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |