Urniza

Erroibarko etxaldea, Nafarroa Garaian

Urniza[1][a] Erroibar ibarreko etxalde bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioak eskualdean.

Urniza
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Herriko aireko ikuspegia, 2020. urtean
  
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaPirinioak
UdalerriaErroibar
Administrazioa
Motaetxalde
Izen ofizialaUrniza
Posta kodea31697
Herritarraurnizar
Geografia
Koordenatuak42°55′04″N 1°27′49″W / 42.91778°N 1.46361°W / 42.91778; -1.46361
Garaiera638 metro
Distantzia33,1 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria2 (2020)

2020 urtean 2 biztanle zituen.

Bertako biztanleak urnizarrak dira.

Urniza toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Urniça (1245)
  • Hurniça (1253)
  • Ornissa (1274)
  • Urnissa (1278)
  • Urniça (1354)
  • Vrniça (1366)
  • Urnica (1366)
  • Urniza (1534)
  • Urnisa (1800)
  • Urniza (1802)

Geografia

aldatu

Urniza Erroiberran dago.

Ingurune naturala eta klima

aldatu

Erroiberraren azalera handia dela eta bi klima ezberdin daude, iparraldeko klima azpiatlantiarra, pagadi ugari eta urte osoko prezipitazioekin, eta hegoaldeko klima azpimediterraneoa, basa pinuekin eta uda garaiko bi hilabete idorrekin. Urteko batez besteko prezipitazioak 1 200 mm dira hegoaldean, eta 2 000 mm ibarraren iparraldean. Batez besteko tenperatura 7 eta 10 gradu bitartekoa da.

Urteroko egun euritsuak 120 izaten dira ibarraren hegoaldean eta 140-150 egun iparraldean. Gunerik menditsuenetan egun euritsuak 150 baino gehiago izan daitezke.

Estazio meteorologikoak

aldatu

Erroiberran dagoen Aurizperri kontzejuan, itsasoaren mailatik 871 metrora, Nafarroako Gobernuak 1972an jarritako estazio meteorologikoa dago. [3] Gainera, 1975an, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Erro kontzejuan, itsasoaren mailatik 672 metrora.[4] Erroko estazioa da Urnizarako balio egokienak ematen dituena, hurbilen dagoena baita.


      Datu klimatikoak (Erro, 1975-2020)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.0 21.0 23.0 26.0 32.0 37.0 39.0 40.0 36.0 28.0 22.0 20.0 40.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 6.8 7.9 11.0 12.8 17.4 21.5 24.2 24.7 21.1 16.4 10.6 7.6 15.2
Batez besteko tenperatura (ºC) 2.8 3.4 6.0 7.7 11.7 15.6 18.0 18.1 14.7 11.0 6.5 3.6 9.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -1.3 -1.1 1.1 2.6 6.1 9.6 11.8 11.6 8.2 5.6 2.3 -0.5 4.7
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -9.2 -8.1 -5.0 -2.5 0.0 3.1 5.7 4.8 1.8 -1.4 -5.0 -8.3 -2.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 134.1 121.5 116.4 142.7 102.5 63.9 53.6 52.8 81.4 123.0 156.3 153.4 1301.6
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 71.5 63.5 67.4 59.9 60.0 60.0 61.3 100.0 110.0 86.8 83.5 88.0 110.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 13.5 11.9 12.4 15.1 14.6 9.8 7.0 7.6 9.3 13.1 14.2 14.4 142.8
Elur egunak (≥ 1 mm) 3.0 4.0 3.0 2.1 0.3 0.0 0.0 0.0 0.0 0.1 1.4 2.1 15.9
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Hirigintza

aldatu

Kaleak

aldatu

Herriak kale bakarra ditu:[6]

  • Arrosarioko Andre Maria karrika

Etxeak

aldatu

Herriak 3 etxe ditu:[6]

Historia

aldatu

Jaurerriaren antzinako lekua izan zen, 1280an Gurbizarrekin batera urtero 41 soldata gehi 13 garagar eta olozko bular bat zor zuena. Karlos Vianakoa printzeak 1453. urtean bere errentak Santa Mariako Menaut ostatuko bere maisuari eman zizkion. Nobleen jaurerri bezala mantendu zen XIX. mendearen lehen erdian horrelako jurisdikzioa desagertu zen arte. 1812an, ibarreko alkateak, Erroko bizkondesak izendatuak, eta herriko errejidoreek, auzokoen artean txandakatzen zutenek, betetzen zuten jurisdikzioa; hauek, 1850 inguruan, bertako erretorea aurkezten zuten. 1835-1845eko erreforma administratiboekin erregimen komunaren mende geratu zen.

1366 eta 1427an jendez hustua, 1553an bi su zituen. 1886an 18 biztanle zituen, 1857an 12, 1858an 15, 1920an 18, 1930ean 12, 1940an 18, 1950ean 16, 1960an eta 1970ean 9 eta 1981ean 1.

Demografia

aldatu

2020 urteko erroldaren arabera 2 biztanle zituen Uretak.[7]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020
1 1 1 1 1 1 1 1 1 1 1 1 1 1 1 1 3 5 6 6 2
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Kultura

aldatu

Euskara

aldatu

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Erroibarko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinio ibarretik Esteribar eta Artzibar ibarrekin hitz egiten zena.[8]

Koldo Zuazok, 2010ean, Erroiberrak nafarrera euskalkian sailkatu zituen.[9]

Urnizako azpieuskalkia erroibarrera da, eta, zehazki, Hegoerroibartar aldaera.[10]

Euskararen Foru Legea

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Euskararen Foru Legea»

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Erroibar eremu euskalduneko udalerria da. 2001eko erroldan, herritarren % 24,01ek zekien euskaraz.

Ondasun nabarmenak

aldatu

Oharrak

aldatu
  1. /uɾnís̻a/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Urniza - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Aurizperri» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  4. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Erro» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  5. Erroko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  6. a b Erroibarko Udala. Urnizako planoa
  7. «Urniza» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  8. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  9. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
  10. Euskaltzaindia. Hegoaldeko goi-nafarrera. Erroibarrera.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu