Ireki menu nagusia

Uharte (Eguesibar)

Nafarroa Garaiko udalerria
Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Uharte (argipena)».

Uharte edo —Euskal Herrian dauden Uharte izeneko beste herrietatik bereizi behar denean— Uharte Eguesibar[2] Nafarroa Garaiko udalerria da. Iruñerriko eskualdean kokatzen da Zangozako merindadearen barnean. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera herriak 5.858 biztanle zituen. Itsasoaren mailatik 440 metrora kokatzen da.

Uharte (Eguesibar)
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Huarte - 12.JPG

Uharteko bandera

Uharteko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Zangozako merindadea
Eskualdea Iruñerria
Izen ofiziala Bandera de Huarte.svg Huarte <> Uharte
Alkatea Alfredo J. Arruiz Sotés
(EH Bildu)
Posta kodea 31620
INE kodea 31122
Herritarra uhartear, uharteguesibartar
Kokapena
Koordenatuak 42° 49′ 54″ N, 1° 35′ 26″ W / 42.831666666667°N,1.5905555555556°W / 42.831666666667; -1.5905555555556Koordenatuak: 42° 49′ 54″ N, 1° 35′ 26″ W / 42.831666666667°N,1.5905555555556°W / 42.831666666667; -1.5905555555556
Uharte (Eguesibar) hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Uharte (Eguesibar)
Uharte (Eguesibar)
Uharte (Eguesibar) (Nafarroa Garaia)
Uharte (Eguesibar) hemen kokatua: Uharte
Uharte (Eguesibar)
Uharte (Eguesibar) (Uharte)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 3,83 km2
Garaiera 440 metro
Distantzia 5,6 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 6.941 biztanle
% 50,13 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 49,87
Dentsitatea 1.812,27 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 103,02
Zahartze tasa[1] % 27,27
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 77,5
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 86,04 (2011)
Genero desoreka[1] % -2,72 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 11,17 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 12,71 (2010)
Euskararen erabilera % 0,9 (2011)
Datu gehigarriak
Oharrak 1Uharte Eguesibarkoak beste uhartearrengandik bereizteko, uharteguesibartar erabil daiteke.[2]

Iruñerriko Mankomunitatea, zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.

Eduki-taula

GeografiaAldatu

Inguru naturala eta kokapenaAldatu

Uharte Iruñerriko gune metropolitarraren ipar-ekialdean kokatzen da, Iruñatik 5 kilometroko distantziara. Udalerriak Esteribar eta Ezkabarterekin egiten du muga iparraldean, Atarrabia eta Burlatarekin mendebaldean, eta Eguesibarrekin ekialde eta hegoaldean.

Uharte Arga ibaiaren meandro batean dago. Hortik datorkio Uharte izena, bi aldeetatik urak erabat inguraturik dagoelako.

Klima eta landarediaAldatu

Uharteko klima mediterraneo eta klima atlantikoaren arteko nahastea da, urteko batez besteko prezipitazioak 1.000mm eta 1.200mm bitartekoak dira, eta urteroko egun euritsuak 100 eta 120 izaten dira. Urteko batez besteko tenperatura 12 °C eta 13 °C bitartekoa da.

Udalerriak zuen jatorrizko landaredia ia erabat galdu da gaur egun gizakiaren eragina dela eta, hasieran nekazaritzak behar zituen lurrengatik, eta XX. mendean herriak bizi izandako hazkunde demografikoarengatik. Herriaren inguruetako basoetan, haritz azpimediterraneoak, eta birlandaturiko pinuak daude (11,7 hektarea pinu larizio edo Pinus nigra dago). Zuhaitzik gehienak Miraballes mendiaren inguruan daude.

HistoriaAldatu

Nafarroako erresumaren historiari erreparatuta, Uharte garrantzia politiko-militarreko gunea izan zen. Garrantzi hori herriaren kokapen geografikoari dagokio, izan ere, Arga ibaiaren defentsarako herriko punturik garaienean gotorleku bat eraiki zen. Historikoki mahasti eta errota ugari izan dira nekazaritzan oinarritutako herri honetan.

Uharte Eliza eta Nafarroako koroaren arteko liskarren tartean izan zen beti. Horrela, 1423an Carlos III.a Noblea erregeak zeharkako zergak eta gerrarako armak eta gizonez hornitzeko derrigortasunetik libratu zituen Uharteko bizilagunak, Balberrotako errota erabiltzearen truke. 1512ko inbasioa gertatzean, Uharten Nafarroako mariskala eta Juan Jaso (San Frantzisko Xabierren lehengusua) zeuden, agramondarrak biak. Horrek argi uzten du herriaren izaera agramondarra.

1665ean Uharte "Hiribildu Ona" izendatu zuten eta gorteetan jesarleku bat izateko eskubidea lortu zuen, ondorioz,Nafarroako gainontzeko Hiribildu Onen haserrea piztu zuen. XVIII. mendeak gerra ekarri zuen berriro ere Uhartera, Espainiako Independentzia gerra, hain zuzen ere. 1793. urtean, Konbentzio Gerran, Aldundiaren aginduz laurogei uhartear muga babestera abiatu ziren. Dena den, ez zuten frantses armadaren inbasioa gelditzerik lortu, San Migel baselizara bertara heldu ziren eta suntsitu egin zuten.

XIX. mendearen hasieran Uhartek 550 biztanle inguru zituen, gehienak euskaldunak. Herriak hiru auzo zituen: Plazaldea, Portalaldea eta Ugalaldea, plaza batean bat egiten zutenak. Hirigunearen mendebaldean, 90.000 metroko belardi bat kokatzen zen, negurako abelburuen larre moduan erabiltzen zena. Hegoaldean,berriz, mahastiak zeuden, txakolina ekoizteko erabiltzen zirenak. Uharteko zuhaitz guztiak Frantziaren aurkako gerran eta Gerra Karlistetan zehar desagertu ziren, armaden egur beharrak asetzeko erabili baitziren.

1808 eta 1809. urteetan, eta herriaren kokapen estrategikoa zela eta, hiru ospitale militar ezarri zituzten frantsesek herrian, 800-1000 gizon ingururentzat. Horrek gaixotasunak kutsatzea errazten zuen. Azkenean, 1810. urtean herriko biztanleen oniritziarekin, Krutxaga izeneko borrokalari erronkariar batek gidaturiko taldeak frantsesen destakamenduari eraso egin zion.

Azken urteakAldatu

XX. mendean zehar Minako lantegia eta Aretako industrialdearen lehen faseak, herriko ekonomia eraldatu zuten, nekazaritzatik, industria eta zerbitzuetara igaroz. 2000. urtetik aurrera ehunka iruindarren bizitoki bilakatu da Uharte, hiriburuan baino etxebizitza merkeagoak eskainita. Biztanleria 6.300 biztanle ingurura igo da horrela.

Ugarrandia Uharteko zabalgunea da eta Arga ibaiaren zeharrunean eraikitzen hasi zen 2003. urtean. Auzo berrian 1.000 etxebizitzatik gora eraiki dira, eta hurrengo urteetan 889 eraikitzea aurrikusten da. Auzo berria udalerriaren erdigune historikotik hegoaldera dago. Uhartek 2000. urtetik aurrera egindako zabalguneko auzoak honakoak dira:

  • Itaroa Egoitzaldea: Izen bereko merkataritza-gunearen ondoan eraiki da eta 138.000 metro koadroko azalera dauka. Bakartutako 124 etxebizitzak eta 45 adosatuk osatzen dute.
  • Mokarte: 464 etxebizitza libre eraiki dira (365 blokean eta 99 etxe familia bakarreko etxebizitzetan).
  • Ugarrandia: Plangintzarik garrantzitsuena da, 800 etxebizitza eraiki dira, %60 babes ofizialekoak. Hiritartze eta eraikuntza lanetan MRA eta Areacea enpresek hartu dute parte Uharteko udalaren laguntzaz.
  • Miraballes: 18.000 metro koadroko gunearen hiritartzea 2002an amaitu zen eta orduan 166 etxebizitzaren eraikuntza hasi zen (babes ofizialeko 96 etxe eta 70 etxebizitza libre).

EkonomiaAldatu

MerkataritzaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Itaroa»

Itaroa merkatataritza-gunea 2004an zabaldu zen Uharten, hiru solairu dauzka, aparkalekua, denden solairua eta jatetxeen solairua. Guztira 112 dendarentzako tokia dago, eta 2.200 autorentzako aparkalekua. Merkataritza-guneak 42.000 metro karratu dauzka alokatzeko. Eraikina L35 Arquitectos eta Agustín del Pozo arkitekto taldeek diseinatu zuten.

IndustriaAldatu

Uhartek industrialde bakarra dauka, Areta izenekoa.

DemografiaAldatu

Uharteko populazioak ez zuen aldaketa nabarmenik izan XX. mendearen lehen erdialdean zehar. 1960eko hamarkadan, berriz, hazkunde nabarmena izan zuen, populazioa bikoiztu egin baitzen hamarkada batean. 1970etik mende bukaera arte berriro egonkortu zen biztanle kopurua.

XXI. mendearen lehen hamarkadan berriro gorakada demografiko handia izan zuen Uhartek, eta biztanle kopurua berriro bikoiztu zen. Iruñetik hain hurbil egonda eta garraiobideak hobetuta, hiriburuaren hedapenak eragina izan zuen herrian.

Uharteko biztanleria
 

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 338 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %6,55 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

PolitikaAldatu

Udal hauteskundeakAldatu

2007an Nafarroa Bai taldeko Francisco Javier Basterra EAko kidea aukeratu zuten alkate. Hauteskundeetako talderik bozkatuena UPN eta CDNtik hurbileko[3] Grupo Independiente Huarte (GIH) zerrenda izan zen lau zinegotzi eskuratu baitzuen, Zubiarte Iniciativa Popular-Zubiarte Herri Ekimena (ZIP-ZHE) izenekoak hiru zinegotzi lortu zituen, Nafarroa Baik bi zinegotzi, eta Eusko Abertzale Ekintzak beste bi zinegotzi. GIH izan ezik, beste talde guztiek Nafarroa Baiko hautagaiari botoa emanda eskuratu zuen alkatetza.

Uharteko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Grupo Independiente Huarte 1.024 4
Zubiarte Herri Ekimena 712 3
Nafarroa Bai 482 2
EAE 410 2
PSN 202 0

2011n zazpi zerrenda aurkeztu ziren: Grupo Independiente Huarte (5 zinegotzi, dagoeneko UPNtik hurbil), Bildu (4), Oihana Elkartaldea (1), PP (1), NaBai 2011 (1), PSN (1) eta I-E (0). Oihana Elkartaldea Javier Bazterra alkate eta EAko kideak sortutako zerrenda zen, Bildun ezker abertzalearekin bat ez egitearren eta NaBai 2011n ere sartu nahi izan ez zutelako[4]. EAko beste batzuek, aldiz, Bildun esku hartu zuten [5]. Emaitzen ondorioz, GIHko Iñaki Crespo San José alkate bihurtu zen.

Uharteko udalbatza

Alderdia

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua
Grupo Independiente Huarte
5 / 13
946 (% 31,41)
Bildu
4 / 13
767 (% 25,46)
Oihana Elkartaldea
1 / 13
332 (% 11,02)
Nafarroako Alderdi Popularra (PPN)
1 / 13
298 (% 9,89)
Nafarroa Bai 2011
1 / 13
237 (% 7,87)
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN-PSOE))
1 / 13
170 (% 5,64)
Datuen iturria: 2011ko hauteskundeen emaitzak mir.es webgunean

UdaletxeaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Uharteko udaletxea»

Uharteko udaletxea Donibane plazan dagoen bost solairuko eraikina da. Eliza eta frontoiaren ondoan dago, eta fatxada nagusian herriko armarria nabarmentzen da. Udaletxea 1978an eraiki zen. Udala alkateak eta hamar zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: Donibane Plaza, 1

Alkateen zerrendaAldatu

1979-1983 José Luis Pérez Eslaba Indep.
1983-1987 Miguel Raya de la Rubia AHI
1987-1991 Enrique Jesús Nosti Izquierdo Tondoa
1991-1995 Ignacio Ibiriku López EA
1995-1999 Josetxo Irigibel López Indep.
1999-2003 Josetxo Irigibel López Indep.
2003-2004 Josetxo Irigibel López GIH
2004-2007 Amparo Mikeleitz Arrarats GIH
2007-2011 Javier Bazterra Bazterra Nafarroa Bai
2011- Iñaki Crespo San José GIH

Azpiegiturak eta garraioaAldatu

Iruñerriko Hiri GarraioaAldatu

Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioaren honako lineek eskaintzen dute zerbitzua Uharten:

Línea Ibilbidea Ordutegia Maiztasuna Oharrak
  Barañain - Atarrabia - Uharte 06:23 - 22:29 12´
  Bianako Printzearen plaza - Gorraitz - Itaroa 06:45 - 22:45 60´
  Bianako Printzearen plaza - Itaroa - Olloki 06:30 - 22:00 60´
  Labriteko Jaitsiera - Uharte Gauez 30´

Autobuses ArtiedaAldatu

Horrez gain, Nafarroako ipar-ekialdeko hainbat herri Iruñearekin batzen dituen Autobus Artieda konpainiaren linea batek geltokia dauka Uharten. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

Konpainia berdinaren bigarren lineak (Eugi eta Iruñea bitartekoa), geltokia dauka herrian. Ibilbidea honakoa da.

Condaren autobusakAldatu

Conda autobus konpainiaren Otsagabia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Konpainia beraren beste linea batek Irunberri eta Iruñea batzen ditu, Irunberritik aurrera aurreko lineak duen ibilbide berarekin.

Orbaizeta eta Iruñea batzen dituen lineak ere Agoitz zeharkatzen du, eta honako ibilbidea egiten du:

Hirugarren linea batek Agoitz eta Iruñea batzen ditu, hiru zerbitzu baino ez ditu eguneko eta Agoitz eta Iruñea batzen ditu Eguesibarra, Urrotz eta Lintzoain zeharkatuz.

KulturaAldatu

Jaiak eta ospakizunakAldatu

Uharteko jaiak iraileko hirugarren astean izaten dira, Andre Maria Zuriaren omenez. Iraileko garai berean Uharteko Anaiarte jaia ere ospatzen da. Data zehatzak honakoak dira:

  • Herriko Jaiak: Iraileko hirugarren astelehenean.
  • Anaiarte Jaia: Iraileko hirugarren astelehenenaren aurreko larunbatean.
  • San Joan Ebanjelaria: Abenduaren 27an (Uharteko patroia da).
  • Uharteren eguna: Ekaineko azken igandean Uharteren eguna edo Euskararen eguna ospatzen da.

Ondasun nabarmenakAldatu

San Joan Ebanjelariaren elizaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «San Joan Ebanjelariaren eliza (Uharte)»

Herriko parrokia hau XII. mendean hasi zen eraikitzen, barruan mende bat aurrerago eraikitako erretaula bat eta Ama Birjinaren irudi gotikoa daude. Jatorrizko eraikina Erdi Aroan altxatu zen, gaur egungo kokalekutik gertu. Eliza harrizko gangez estalitako nabe bakarrak osatzen du, nabea zatitan banatuta dagoela. Nabearen azken zatian dorrea altxatzen da. Herritarrek "beheko eliza" deitzen diote, Doneztebeko elizatik bereizteko. XVI. mendean eraikina handitu zuten, gurutzeria berria eta aurrealdea eraiki ziren. Lanak hasi eta berehala, diru arazoak zirela eta, bertan behera utzi behar izan zituzten.

Eliza barruan, Andre Maria Zuriaren irudia nabarmentzen da. Ama Birjinaren eta haurtxoaren haitzurdin zuriz eginiko irudia da, haitzurdin beltzez eginiko oinarri batean gainean kokaturik. Irudia Paristik ekarri zuten 1349an eta Iruñeko merkataria zen Martin Uhartek eginiko oparia izan zen.

Doneztebe elizaAldatu

Herritarrek "goiko eliza" deitzen diote, San Joan Ebanjelariaren elizatik bereizteko, eliza, Miraballes mendiaren magalean dagoelako batez ere. Eliza kalitate txarreko materialekin eraiki zuten eta hori dela eta, konponketa ugari egin behar izan dizkiote historian zehar, antzinako dokumentuek erakusten dutenaren arabera. Nabe laburra eta estua, artesa itxurako aurrealdea, eta harrizko gurutzeriadun gangez eginiko sabaia dauzka.

Herritik urrun zegoenez, uhartearrek eliza berri bat eraikitzeko kokaleku baten bila hasi ziren, eta horrela XVIII. mendearen hasieran, eliza berriaren eraikuntza hasi zen. Gurutze latindarraren oinarria zeukan eraikin berriak. Antzinako eliza gaur egun galdurik dago, eta ez da egituratik ezer gorde. Eliza berriak ere laster izan zuen eliza zaharraren patu bera. 1775ean Uharteko bi elizak bateratuta, eraikin berria herriko kanposantuan ezarri zuten, eta horrek eraikinaren narriadura areagotu zuen.Gaur egun eraikinaren horma batzuk eta dinteldun aurrealdea baino ez dira kontserbatzen.

UdaletxeaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Uharteko udaletxea»

Uharteko udaletxea Donibane plazan dago, parrokia eta frontoiaren ondoan. Eraikineko fatxadan, herriko armarria ageri da. Udaletxeak bost solairu dauzka eta 1978an eraiki zen.

  • HELBIDEA: Donibane plaza, 1

Euskal Jai Berri pilotalekuaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Jai Berri pilotalekua»

Uharteko lurretan eraiki zuen Galarreta-Euskal Jai enpresak Iruñeko Euskal Jai zenaren ondorengoa, profesionalen arteko erremonte partidak egiteko. Eraikin ikusgarria, haren inguruetan Itaroa merkataritza-gunea eta beste saltokiak eraiki dituzte. 2011. urtearen hondarrean utzi zioten bertan pilotari profesionalen partidak egiteari, nahiz eta tarteka torneorik egiten den.

Arte Garaikideko ZentroaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Arte Garaikideko Zentroa (Uharte)»

2007an Uharten Arte Garaikideko Zentroa inauguratu zuten, bertan arte garaikideari buruzko erakustaldiak egoteaz gain nafar soirtzaileen artelanak ikusgai izan ohi dira.

Uhartear ospetsuakAldatu

Herri senidetuakAldatu

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu