Belagua
Belagua Erronkariko ibarraren iparraldean, Izabako udal dermioan, dagoen bailara da, izen bereko mendatean amaitzen dena, Zuberoa eta Bearnoko mugan.
Belagua | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Geografia | |
Koordenatuak | 42° 55′ 47″ N, 0° 51′ 10″ W / 42.929656°N,0.852828°WKoordenatuak: 42° 55′ 47″ N, 0° 51′ 10″ W / 42.929656°N,0.852828°W |
Herrialdea | ![]() |
Estatu burujabea | Espainia |
Estatu burujabe | ![]() |
Autonomia | ![]() |
Udalerria | Izaba |
AterpetxeaAldatu
Angel Oloron izeneko aterpetxea hainbat urtez martxan egon da, abiapuntu ederra izanda hala ipar eskia nola mendi ibilbideak egiteko. 1.428 metroko altueran kokatuta dago. 2020an inauguratu zuten atzera ere, guztiz berrituta.
Larra-BelaguaAldatu
Sakontzeko, irakurri: «Larra-Belagua»
Inguruko mendiakAldatu
Sakontzeko, irakurri: «Larrako mendigunea»
Alde batean, Kartxela eta bestetik Txamantxoia mendiak ditu, besteak beste.
Bestela, Belabartzerako ataria da Belagua, Ansoko ibarreranzko eta Hiru Erregeen Mahaia edo Petretxema mendietaranzko bidean.
TrikuharriakAldatu
Bazter honetan historiaurreko aztarnak badaude, orduko garaietatik gizakia bertan bizi izan delako seinale. Gaur egun trikuharri ikusgai daude ibarraren mendebaldean.
Ikus gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |