Larrasoaña

Esteribarko kontzejua, Nafarroa Garaian

Larrasoaña[1][a] (artzibarreraz: Larsuein)[b] Esteribar udalerriko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Iruñerria eskualdeko Ibarrak azpieskualdean.

Larrasoaña
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Herriko ikuspegia: zubia eta eliza


Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaIbarrak (Iruñerria)
UdalerriaEsteribar
Administrazioa
Motakontzeju
Izen ofiziala Larrasoaña
Burua
(2015-2023)
Argiloa Mangado Gonzalez
(kontzejuburua)
Posta kodea31698
Herritarralarrasoaindar, larsueindar
Geografia
Koordenatuak42°54′04″N 1°32′35″W / 42.9011096°N 1.5429509°W / 42.9011096; -1.5429509
Azalera1,15 km²
Garaiera497 metro
Distantzia15,6 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria155 (2020:  2)
Datu gehigarriak
SorreraX. mendea

Aintzina, udalerri propioa izan zen, baina 1928an Esteribar udalerrira sartu zen kontzeju bezalaz. 2020 urtean 155 biztanle zituen.

Larrasoaña Nafarroako Gorteetan jarlekudun hiria izan zen. Bertako biztanleak larrasoaindarrak (artzibarreraz: larsueindarrak) dira.


Donibanetik   Donejakue bidea
Nafar bidea
Donejakuera
Ezkirotz
(1,8 km)
   Larrasoaña    Akerreta
(0,6 km)


Izena aldatu

Larrasoaña edo Larsuein beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Risogna (?)
  • Larressoyn (1049)
  • Larresoin (1049)
  • Larrasoain (1057)
  • Larrassoain (1072)
  • Larresoaing (1075)
  • Resogna (1101)
  • Larrassoayn (1174)
  • Laressonia (1270)
  • Larreson (1270)
  • Larresoyna (1280)
  • Larressoina (1280)
  • La Rrassoigne (1361)
  • Larrassona (1362)
  • Larrasaoyna (1366)
  • Larrassoynna (1366)
  • La Rosonha (1417)
  • Raschona (1496)
  • Larrasoaña (1534)
  • Larrasoaina (1829)
  • Larra-soaña (1874)
  • Larrasoaña (1966)

Ezaugarriak aldatu

Armarria aldatu

Larrasoañako armarriak honako blasoi hau du:[3]

« Armarri kuartelatua: lehen eta laugarren hondo hori batez eta aurrean behi beltz batez osatuta dago, bigarren eta hirugarren hondo gris batez eta aurrean zerrenda gorri diagonal batez bi zulo obalaturekin osatuta dago »

Geografia aldatu

Larrasoaña Esteriberran dago.

Ingurune naturala eta klima aldatu

Esteribarko udalerriaren azalera handia dela eta, klima alde handiak daude Esteribar iparraldearen eta hegoaldearen artean. Hala, udalerria klima kontinentalaren eta klima atlantikoaren mugan kokatzen da. Ezaugarri kontinental mediterraneoak ekialdean nabarmentzen dira, eta ezaugarri atlantikoak, berriz, mendebaldean. Urteko batez besteko tenperatura 8 °C eta 12 °C bitartekoa da, eta prezipitazioak 1 000 eta 1 600 mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 120 - 140 inguru izaten dira.

Pagoak eta pinu basatiek udalerriaren basoen %68 hartzen dute. Horrez gain, haritzak eta gaztainondoak daude ibarreko gunerik lauenetan. Birlandatutako basoen azalera 128 hektareakoa da, eta batez ere pinu beltz austriarra erabiliz egin zen XIX. mendetik aurrera. Pagoak ugariagoak dira udalerriaren iparraldeko gune menditsuenetan.

Estazio meteorologikoak aldatu

Esteribarren dagoen Eugi kontzejuan, itsasoaren mailatik 617 metrora, Nafarroako Gobernuak 1968an jarritako estazio meteorologikoa dago.[4] Gainera, 1975ean, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Irotz lekuan, itsasoaren mailatik 479 metrora.[5] Bestalde, 1995ean, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Zubiri kontzejuan, itsasoaren mailatik 526 metrora.[6] Zubiriko estazioa da Larrasoañarako balio egokienak ematen dituena, hurbilen dagoena baita.


      Datu klimatikoak (Zubiri, 1995-2020)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 20.0 22.0 26.4 29.0 32.0 39.0 42.0 43.5 40.0 31.0 25.0 21.0 43.5
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.8 10.6 13.6 15.4 19.8 23.7 26.6 27.1 23.4 18.5 12.0 9.3 17.4
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.2 5.3 7.8 9.5 13.5 17.0 19.5 19.7 16.4 12.7 7.6 4.9 11.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -0.4 -0.1 2.0 3.6 7.2 10.4 12.3 12.3 9.5 6.9 2.9 0.5 5.6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -6.6 -5.9 -3.6 -1.5 1.0 4.7 6.8 6.4 3.8 10.1 -3.8 -6.0 -0.4
Batez besteko prezipitazioa (mm) 116.4 101.8 99.5 129.4 99.9 61.4 47.8 46.5 69.5 112.8 146.6 129.5 1161.0
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 57.0 62.5 73.0 59.0 56.0 58.0 100.0 63.0 81.5 74.5 83.4 82.5 100.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 12.8 11.4 11.2 14.5 12.8 8.2 5.8 6.4 8.2 12.2 14.1 13.4 131.1
Elur egunak (≥ 1 mm) 2.1 2.3 1.6 0.8 0.1 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 .8 1.6 9.3
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[7]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia aldatu

Hiri honen jatorria Larrasoaingo San Agustin monasterioa da, dirudienez X. mendean sortua eta Leirekoari XI. mendean erantsia. Iriberriko planoan, monasteriotik gertu, franko talde bat ezarri zen, eta Antso VI.a Jakitunak Iruñeko forua eman zien 1174n. Frankoen hiribildu berriak Larrasoaña izena hartu zuen XIII. mendean, eta frankoar forua zuelako, Hiri Ona deitu zioten. 1319. urteaz geroztik, idatziz jasota dago Nafarroako Gorteen bileretara joan zela.

1329an, horietako baten egoitza izan zen, non, egun batzuk beranduago, Filipe III.a eta Joana II.a erregeek eman behar zuten zina zehaztu zen. 1427an, hirigune burgesaren konnotazioak galdu zituen, eta, formalki frankoak izan arren, bertako biztanleak, nagusiki, nekazaritzan aritzen ziren.

1366. urtean, Izurri Beltzaren ondoren, bere populazioak 18 su besterik ez zituen. 1928 arte udalerri independentea izan zen, urte horretan Esteribarren sartu zelarik.

Demografia aldatu

2020 urteko erroldaren arabera 155 biztanle zituen Larrasoañak.[8]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020
161 158 149 150 160 163 164 135 138 136 138 143 139 136 138 134 139 143 145 153 155
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Politika aldatu

Larrasoañako kontzejua kontzejuburuak eta lau kontzejukidek osatzen dute. Egungo kontzejuburua Argiloa Mangado Gonzalez da.

Kontzejua aldatu

Larrasoañako kontzejua kontzejukidek eta kontzejuburuak osatzen dute, demokratikoki hautatuak. Kontzejuburua Argiloa Mangado Gonzalez da. Kontzejukideak 4 daude:

  • Edurne Pedroarena Retegui
  • Vanessa Arre Coto
  • Izaskun Maravi Artieda
  • Monica Saez Martinez

Kontzejuburuak aldatu

2011tik, Larrasoañak 2 kontzejuburu izan ditu:

Kontzejuburu Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera
Juan Carlos Lizoain Suescun 2011 2015
Argiloa Mangado Gonzalez 2015 2019
Argiloa Mangado Gonzalez 2019 jardunean

Garraioa aldatu

Autobuses Artieda autobus konpainiak Larrasoaña Iruñearekin batzen du. Autobus lineek, honako ibilbideak egiten ditu:

Kultura aldatu

Euskara aldatu

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Esteribarko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinio ibarretik Erroibar eta Artzibar ibarrekin hitz egiten zena.[9]

Koldo Zuazok, 2010ean, Esteriberrak nafarrera euskalkian sailkatu zituen.[10]

Ibar honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen daude Esteribarrera (iparesteribartar eta erdiesteribartar aldaerak) eta Artzibarrera (hegoesteribartar aldaera) azpieuskalkietan. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Esteribarko mintzaira zaharra oso hiztun gutxik dakite. 2007ko udazkenean, Esteribarren ez zegoen esteribarrerazko edo artzibarrerazko euskaldun gutxienik, eta, beraz, bi azpieuskalkiak hilda daude ibarran.[11]

Euskararen Foru Legea aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Euskararen Foru Legea»

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Esteribar eremu euskalduneko udalerria da. 2001eko erroldan, herritarren % 25ek zekien euskaraz.

1986tik geroztik, Esteribar udalerriaren izen ofiziala Esteribar da.

Jaiak aldatu

Ondasun nabarmenak aldatu

Larrasoaindar ospetsuak aldatu

Oharrak aldatu

  1. /larasuáña/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza hirugarren silaban
  2. /laɾsuéin/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Larrasoaña - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  4. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Eugi» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  5. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Irotz» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  6. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Zubiri» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  7. Zubiriko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  8. «Larrasoaña» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  9. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  10. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
  11. «Esteribar - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu