Esa
- Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «ESA».
Esa[2] ([es̺a]) Nafarroako udalerria da. Zangozako merindadeko herri honek 223 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 48 kilometrora dago.
Esa | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||
Doneztebe eliza berria (1950). | |||||||||
| |||||||||
Administrazioa | |||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||||||||
Merindadea | Zangozako merindadea | ||||||||
Eskualdea | Zangozaldea | ||||||||
Izen ofiziala |
![]() | ||||||||
Alkatea |
Roberto Martínez Luiando (IXY, indep.) | ||||||||
Posta kodea |
31410 | ||||||||
INE kodea |
31261 | ||||||||
Herritarra | esar | ||||||||
Kokapena | |||||||||
Koordenatuak | 42° 37′ 12″ N, 1° 11′ 58″ W / 42.62°N,1.1994444444444°WKoordenatuak: 42° 37′ 12″ N, 1° 11′ 58″ W / 42.62°N,1.1994444444444°W | ||||||||
![]() | |||||||||
Azalera | 22,22 km2 | ||||||||
Garaiera | 500 metro | ||||||||
Distantzia | 46,5 km Iruñera | ||||||||
Demografia | |||||||||
Biztanleria |
285 (2020)![]() | ||||||||
| |||||||||
Dentsitatea | 10,04 biztanle/km² | ||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] |
![]() | ||||||||
Zahartze tasa[1] | % 19,55 | ||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 20,83 | ||||||||
Ekonomia | |||||||||
Jarduera tasa[1] | % 71,88 (2011) | ||||||||
Genero desoreka[1] | % 0 (2011) | ||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 10,82 (2013) | ||||||||
Kultura | |||||||||
Euskaldunak | % 6,84 (2010) | ||||||||
Euskararen erabilera | % 0,3 (2011) | ||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||
Webgunea | http://ayuntamientodeyesa.es/ |
Zangoza Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatea zaborra biltzeaz arduratzen da Esan eta eskualdeko beste hainbat herritan.
Esa herriaren erdiguneaz gain, Nautica de Leire eta Lasaitasuna izeneko guneak ere daude.
GeografiaAldatu
Inguru naturala eta kokapenaAldatu
Herria Nafarroa mendebaldean kokatzen da, Zangozako merindadearen muturrean. Herrira Iruña eta Jaka arteko errepidea hartuta ailegatzen da. Aragon ibaiaren ondoan kokatzen da.
Esak Irunberrirekin egiten du muga iparraldean; Huescako probintziarekin ekialdean; Ledearekin mendebaldean; eta Xabier eta Zangozarekin hegoaldean.
KlimaAldatu
Herrigunearen kanpoaldean, Esako urtegitik gertu eta itsasoaren mailatik 487 metrora, Nafarroako gobernuak jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]
Leireko mendizerraz bestalde, itsasoaren mailatik 759 metrora, Nafarroako gobernuak 1973an jarritako beste estazio meteorologiko bat dago.[4]
Esako urtegiaAldatu
Udalerriaren ipar-ekialdean dagoen urtegia 1960ko hamarkadan eraiki zen eta Aragon ibaiaren urak hartzen ditu.
DemografiaAldatu
Esako biztanleria |
---|
![]() |
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko hamalau etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %5,79 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
PolitikaAldatu
Udal hauteskundeakAldatu
2003an bezala, 2007an Esako alkate kargurako Agrupación de Electores San Virila (AESV) taldeko José Antonio Akerreta Martínez de Lagos; haren taldeak udaleko bost ordezkarietatik lau lortu zituen. Baliogabeko botoak bi izan ziren (emandako boto guztien %0,88). Abstentzioa %22,71ekoa izan zen.
Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
Maria Angeles Sanchez Pascual (AESV) | 123 | Bai |
Jose Antonio Akerreta Martinez de Lagos (AESV) | 118 | Bai |
Candida Ramallo Sanchez (AESV) | 102 | Bai |
Juan Carlos Rojano Aguirre (AESV) | 97 | Bai |
Roberto Martinez Luiando (VUY-LP) | 93 | Bai |
2011ko udal hauteskundeetan aurreko agintaldian oposizioko zinegotzi bakarra izandako Roberto Martínez Luiando aukeratu zuten alkate, Independientes por Yesa (IXY, 4 zinegotzi) zerrendarekin. AESVk hiru lortu zituen[5].
UdaletxeaAldatu
- Esako udaletxea. HELBIDEA: Rene Petit kalea, 9
Alkateen zerrendaAldatu
2003-2007 | José Antonio Akerreta Martínez de Lagos | |
2007-2011 | José Antonio Akerreta Martínez de Lagos | AESV |
2011-2015 | Roberto Martínez Luiando | IXY |
2015-2019 | Roberto Martínez Luiando | IXY |
Azpiegitura eta garraioakAldatu
La Tafallesa izeneko autobus konpainiak Uztarroze eta Iruñea batzen dituen linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka norabide bakoitzean, eta honako ibilbidea:
KulturaAldatu
Jaiak eta ospakizunakAldatu
Jaiak abuztuaren 26an hasi eta aste bereko asteazkenean amaitzen dira, arratsaldeko zortzietan jaurtitako txupinazoarekin.
Esako "jai txikiak" abenduaren 26an ospatzen dira.
EuskaraAldatu
Euskararen Foru Legearen arabera alde ez euskaldunean kokatuta dago. Hala ere, 2001eko erroldaren arabera, euskaldunen kopurua %7 ingurukoa zen, eskualdeko altuenetarikoa.
Hezkuntzari dagokionez, Irunberriko ikastola zentrorik gertuena dute esarrek.
Ondasun nabarmenakAldatu
- Erronkariarren zubia: Erdi Aroko zubiaren hondakinak.
- Leireko monasterioa, XI. mendeko eraikina.
- Doneztebe eliza zaharra: Herrigunean dagoen antzinako eliza.
- Doneztebe eliza berria: 1950ean eraikitako eliza berria, herria zeharkatzen duen errepidearen alboan.
- Santa Maria baseliza: Herriaren kanpoaldean eta Erronkariarren zubitik hurbil.
- Esako urtegia: 1960an inauguratua.
- Esako udaletxea: Udalaren egoitza da.
ErreferentziakAldatu
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |