Ireki menu nagusia

Garaioa

Nafarroa Garaiko udalerria

Garaioa[2] Nafarroa Garaiko ipar-ekialdeko udalerria da, Aezkoa ibarrean dagoena, Zangozako merindadean, Iruñetik 54 kilometro ipar-ekialdera. 2017an 89 biztanle zituen.[3]

Garaioa
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Aribe, Navarra.jpg

Garaioako armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Zangozako merindadea
Eskualdea Aezkoa
Izen ofiziala Escudo de Aezkoa.svg Garaioa
Alkatea José Javier Eransus Elizagaray (Indep.)
Posta kodea 31692
INE kodea 31112
Herritarra garaiotar
Kokapena
Koordenatuak 42° 55′ 51″ N, 1° 14′ 34″ W / 42.930833333333°N,1.2427777777778°W / 42.930833333333; -1.2427777777778Koordenatuak: 42° 55′ 51″ N, 1° 14′ 34″ W / 42.930833333333°N,1.2427777777778°W / 42.930833333333; -1.2427777777778
Garaioa hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Garaioa
Garaioa
Garaioa (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 21,45 km2
Garaiera 779 metro
Distantzia 54 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 95 biztanle
% 54,64 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 45,36
Dentsitatea 4,43 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Red Arrow Down.svg -% 23,85
Zahartze tasa[1] % 26,85
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 0
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 0 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 4,85 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 16,26 (2010)
Euskararen erabilera % 1,6 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.garaioa.es/

GeografiaAldatu

Inguru naturala eta kokapenaAldatu

Garaioa Aezkoako hegoaldean dago, Irati ibaiaren ertzean, 779 metroko garaieran. Hiriberri eta Ariberekin du muga iparraldean; Abaurregaina eta Abaurrepearekin ekialdean; Artzibarrekin hegoaldean; eta Garralda eta Orotz-Betelurekin mendebaldean. NA-140 errepidearen bazterrean dago, Aribetik 2,5 kilometrora.

Bi leize aipagarri daude: Artetxe, arku natural ikaragarria, antzinatik arditegi gisa erabilia; eta Poztiako leizea, Abaurrepeko mugan, kondairaren arabera sorginen garbitokia izan zena.

Klima eta landarediaAldatu

Aezkoako gainerako herriek bezala, mendialdeko klima ozeanikoa dauka (Cfb) Köppen sailkapenaren arabera.[4] Urteko batez besteko tenperatura 8-10 gradu artekoa da, eta prezipitazioa 1.200-1.600 mm artekoa. Urtean 130-150 euri-egun izaten dira. Pagadiak eta hariztiak dira Garaioako berezko basoak. Herriaren inguruan belardiak, alorrak eta baratzeak daude.[5]

HistoriaAldatu

Erdi Aroan Aezkoako herri guztiekin batera ordaintzen zuen urteroko petxa. Horrezaz gainera, beste ordainketa bat egin behar izaten zioten koroari, “ehiztariak” izateagatik. 1462an, Joan II.a erregeak kaparetasun pribilegioa eman zien aezkoar guztiei.[5] 1575ean, Garaioako sei emakume Logroñora eraman zituzten sorginak izatea leporaturik; Inkisizioaren estirak pairatu behar izan zituzten bertan, eta lau hil ziren.[6] Konbentzio Gerraren garaian (1793-1795) etxe bat ez beste guztiak suntsiturik gelditu ziren.

1845 arte, Aezkoako alkateak eta herritarrek aukeratutako erregidore batek gobernatzen zuten herria. Urte horretan, Aezkoako udala desegin zelarik, udalerri independente bilakatu zen. 1850ean, 50 etxe zituen; garai hartan eskola zegoen, urtero 1400 errealeko saria jasotzen zuena, eta baita harrobiak eta errota ere.[5]

DemografiaAldatu

Aezkoako gainerako herriek bezala, Garaioak biztanle anitz galdu ditu XX. mendearen erdialdetik hona; 1950ean 304 bizilagun zituen, eta 89 besterik ez 2017an.[3]

Garaioako biztanleria
 
Datu-iturria: www.ine.es

PolitikaAldatu

Udal hauteskundeakAldatu

2007 eta 2011 ez zen udal hauteskunderik izan Garaioan, ez zelako inongo talderik aurkeztu.[7] Hori dela-eta, Alejandro Martín Arostegui izendatu zuten Kudeaketa batzordearen buru. 2015ean Agrupación Airate bertzerik ez zen aurkeztu,[8] eta José Javier Eransus Elizagaray bilakatu zen alkate.

AlkateakAldatu

2003-2007 Alejandro Martín Arostegui Inda Arpeiku
2007-2011 Alejandro Martín Arostegui Inda Kudeaketa batzordea
2011-2015 Alejandro Martín Arostegui Inda Kudeaketa batzordea
2015-2019 José Javier Eransus Elizagaray Airate

UdaletxeaAldatu

  • HELBIDEA: Txikirrin kalea, 14

Azpiegitura eta garraioakAldatu

NA-172 errepideak Agoitzekin elkartzen du Garaioa, NA-135 errepideak Zubirirekin eta Auritzekin eta NA-140 errepideak Garraldarekin.

Autobuses Artieda autobus konpainiak Garaioa Iruñearekin batzen du. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

KulturaAldatu

Jaiak eta ospakizunakAldatu

Garaioako jaiak Maiatzaren 29an eta ekainaren 10etik hurbilen dagoen asteburuan ospatzen dira. Horrez gain, San Andres egunean, azaroaren 30ean, Garaioako "jai txikiak" antolatzen dira.

Bestalde, Karmengo Amabirjinaren eguna (uztailaren 16an) ere ospatzen da.

Ondasun nabarmenakAldatu

  • San Andres eliza. XIII. mendean eraikia, estilo protogotikoan, XIV. mendean estilo gotikoko bi kapera erantsi zitzaizkion. XVI. mendean birmoldatua izan zen, batez ere aldare nagusiaren aldea eta gurutzadura; estalkia ere aldatu zitzaion. Erdi Aroko atelada, berriz, osorik kontserbatu da. Zirkulu erdiko arkua du, eta hiru arkibolta: kapitelak izar eta landare-motiboekin apaindurik daude, giza-irudiren batekin tartekatuak.[9]
  • Gurutzea, estilo erromanistakoa. Ibarreko hoberena da, eta antzinako irteeran dago, Abaurreetarako bidean.
  • Maizterra etxeko garaia
  • Ciriaco Morearen estatua
  • Errota. Ehotze sistema osoa dauka, eta baita herria argiztatzeko energia sortzen zuten turbina handiak ere Goian, errotarinaren bizilekua dago. Aski ongi kontserbaturik dago.
  • Bizkailuzko harrespila. 1.200 metroko garaieran; egoera onean dago.
  • Ermitak. Hiru zeuden, San Frantzisko, San Gregorio eta San Marko, baina desagertu ziren. Toponimoak besterik ez dira geratu.
  • Elurrazkingo kanpaia, ozentasun handiko harri zabala zen, arriskuen berri emateko erabiltzen zena. Gaur egun puskaturik dago, sasien artean ezkutaturik. Elurrazkin herritik kilometro batera dago.
  • Zamariaingo begiratokia, herritik hurbil. Orotz-Beteluko hariztiko eta Irati ibarreko panoramika ederra eskaintzen du.
  • Errotarriak ateratzeko harrobi ugari zegoen Garaioan. Sei bederen ezagutzen dira: Olaberrialdea, Bizkailuz, Irurilleta, Arpeiku, Araneko Zelaia 1 eta Araneko Zelaia 2.[10]

Garaioar nabarmenakAldatu

  • Ciriaco Morea (1854-1936), "El Irati" enpresan parte hartu zuen indianoa, Garaioan jaio zen. Aribera iritsi zen errepide berria ordaintzen lagundu zien bizilagunei, eta baita eskola berria eta udaletxea eraikitzen ere. Bertan, Fructuoso Orduna erronkariarrak egindako haren bustoa dago.

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira Udalbiltza.
  2. Euskaltzaindia 155. araua: Nafarroako udal izendegia.
  3. a b Navarra: Población por municipios y sexo. 2017 ine.es . Noiz kontsultatua: 2018-10-10.
  4. Nafarroako meteorologia eta klimatologia: Pirinioaldea meteoeu.navarra.es . Noiz kontsultatua: 2018-10-11.
  5. a b c Garaioa enciclopedianavarra.com . Noiz kontsultatua: 2018-10-11.
  6. Aquerreta Reta, Javier Mirador de Zamariain rutasnavarra.com . Noiz kontsultatua: 2018-10-13.
  7. Noticias de Navarra egunkariko albistea.
  8. Elecciones locales 2015: Garaioa elecciones.mir.es . Noiz kontsultatua: 2018-10-13.
  9. Garaioa Atlas online del patrimonio histórico cultural de Navarra, lebrelblanco.com . Noiz kontsultatua: 2018-10-13.
  10. Gutierrez, Nacho Para quedarse de piedra Diario de Navarra, fitero.es . Noiz kontsultatua: 2018-10-13.

Kanpo loturakAldatu