Libertate Nafarra 2014an Nafarroan sortutako alderdi politikoa da. Mikel Iriarte alderdiko presidentea da eta zerrendaburuak Mikel Los Arcos eta Gaizka Basaldua dira.

Libertate Nafarra
Libertad Navarra (Ln)
Sorrera2014
Egoitza nagusiaIruñea
Ideologia politikoaNafartzalea
Subiranotasuna
independentismoa
Euskaltzaletasuna
aurrerakortasuna
www.libertate.eu

Pentsamoldea

aldatu

Nafarroa "bere askatasuna, eskubideak eta herritarren politika aktiboa berreskuratu nahi duen estatu" gisa ulertzen du alderdiak. Nafarroa ez da "soilik Euskal Herri barneko probintzia bat", ezta "zazpi herrialdeetako bat" ere, baizik eta "estatu gisa" ulertzen dute lurraldea. Foru erkidegoa "belauniko" dagoela uste dute, eta herritarrek "euren eskubideen eta askatasunaren defentsan bat egitea" da euren asmoa[1].

Hauteskunde emaitzak

aldatu

Lehen aldiz 2015eko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan aurkeztu ziren eta 955 boto eskuratu zituzten, %0,28a.[2]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu