Aezkera
Aezkera edo Aezkoako euskara (Aezkoako uskara) eskualde horretako euskalkia da, Nafarroakoa.
Gaur egungo sailkapenaren arabera (Koldo Zuazo, 1998) nafarreraren barruan dago sartuta, Erroibar eta Esteribarreko hizkerekin batera. Hirukote horretan osasuntsuen dagoen hizkera da. Euskara aetza Nafar-lapurtera eta ekialdeko nafarreraren zubi-hizkeratzat ere hartzen da.
Hala ere, iluna da aezkeraren etorkizuna, haraneko hainbat herritan (Abaurrepea, Aribe, Garaioa) bertako euskara erabat itzali delako, beste batzuetan itzaltzeko bidean dagoelako, eta aezkera dakiten hiztun gehien duten herrietan ere (Aria, Hiriberri eta Abaurregaina) transmisio-katea eten egin delako eta heldu edo adinekoen etxe barneko hizkuntza huts izatera jo duelako.
XIX. mendean Louis Lucien Bonaparte hasi zen ikertzen.
EzaugarriakAldatu
Erakusleek herskari ahostuna dute hasieran: gau, gori gura: Joanes Iriartek gau erran zako, etxe gontan bizi zire... Leku adberbioak ere: gen (hemen), gor, gan. Eta gain, gainbertze... Ezaugarri hau hego nafarreran ere ezaguna da; Erronkarin eta Zaraitzun ahoskabea dute: kaur, kori kura
Aditz laguntzailean lehen aldiko adizkiek ez dute bukaerako -n: nitze, ze, zire, nue, ginue, nako, zio...
Testu bat adibide moduanAldatu
"Orbaran behin gizon multzo bat gango ugaldera ilargia harrapatzekotan hurbildu ze. Gortarako zubitik beiti dilindan xarri zire, erkali eskuak emanez. Barrenean zenak, ezpaitzoken eskua ilargiraino luzatu:
- Ep – oihu egin zako goienekoari- Laxa zak piska bat eskua nik gazta harrapatu ahal izateko. Guti bat aski izain duk.
Goienekoak bere eskua luzatu zue ta multso osoa urera eroriz, ilargia irriz irriz hurrundu zitzaie."
("Iratiko ugaldean". Martin Arotzarena. Orbara)
BibliografiaAldatu
AditzakAldatu
- Yrizar, P (1999). Morfología del verbo auxiliar bajo navarro occidental, Euskaltzaindia.
Azterketa dialektologikoakAldatu
- Azkue, R M (1928). Aezkera edo Petiriberro-inguruetako mintzaera, Editorial Vasca.
- Bonaparte, L L (1863). Carte des sept provinces basques montrant la délimitation actuelle de l’euscara et sa division en dialectes, sous-dialectes et variétés, Luis Luziano Bonaparte.
- Bonaparte, L L (1872). Études sur les trois dialectes basques des vallées d’Aezcoa, de Salazar et de Roncal, tels qu’ils sont parlés à Aribe, à Jaurrieta et à Vidangoz, Luis Luziano Bonaparte.
- Camino, I (1989). "Argitasun zenbait Aezkoako dotrinei buruz", Julio de Urquijo Euskal Filologiarako Mintegiaren Urtekaria (ASJU), 23(3), 801-808.
- Camino, I (1994). "Etxenike eta Aezkoako lekukotasun dialektologikoa", Euskera, 39.
- Camino, I (1997). Aezkoako euskararen azterketa dialektologikoa, Nafarroako Gobernua.
- Camino, I (2003). "Hego-nafarreraren egituraz", Fontes Linguae Vasconum (FLV), 94.
- Txillardegi; Aurrekoetxea, G (1987). Euskal dialektologiaren hastapenak, Udako Euskal Unibertsitatea.
- Zuazo, K (1998). "Euskalkiak, gaur", Fontes Linguae Vasconum (FLV), 78.
- Zuazo, K (2003). Euskalkiak. Herriaren lekukoak, Elkar.
HiztegiakAldatu
- Egaña, M; Artola, K eta Arbelaiz, J J (1983). Euskalerriko Atlas Etnolinguistikoa (EAEL), I, Aranzadi Zientzia Elkartea.
- Egaña, M; Artola, K eta Arbelaiz, J J (1990). Euskalerriko Atlas Etnolinguistikoa (EAEL), II, Aranzadi Zientzia Elkartea
- Azkue, R M (1969). Diccionario vasco-español-frances (repr. facsimil), La Gran Enciclopedia Vasca.
- Echaide, A M (1984). "Erizkizundi Irukoitza (Euskara 1925)", Iker, 3.
- Echaide, A M (1989). El euskera en Navarra: Encuestas lingüísticas (1965-1967), Eusko Ikaskuntza.
- Mitxelena, K (1958). "Un vocabulario aezcoano, salacenco y roncales preparado por el principe Bonaparte", Boletin de los Amigos del Pais.
- Sarasola, I eta Mitxelena, K (2005). "Orotariko Euskal Hiztegia", Desclée de Brouwer.
IdazkiakAldatu
- Azkue, R M (1939). Euskalerriaren Yakintza. I: Ohitura eta sineskeriak, Espasa Calpe.
- Azkue, R M (1942). Euskalerriaren Yakintza. II: Ipuin eta irakurgaiak, Espasa Calpe.
- Azkue, R M (1945). Euskalerriaren Yakintza. III: Atsotitzak, esaerak, haurren hizkuntza, aho-korapiloak, goitizenak eta igarkizunak, Espasa Calpe.
- Azkue, R M (1947). Euskalerriaren Yakintza. IV: Otoitzak, olerkiak, eguraldia, sendakuntza eta haurren jolasak, Espasa Calpe.
- Azkue, R M (1968). Cancionero popular vasco, I, La Gran Enciclopedia Vasca.
- Bonaparte, L L (1868). Le Cantique des trois jeunes gens dans la fournaise, dans les dialectes basques d’Aezcoa, de Salazar et de Roncal, Luis Luziano Bonaparte.
- Bonaparte, L L (1869). Le petit catéchisme espagnol du P. Astete, traduit en trois dialectes basques: I. Aezcoan, par P.J. Minondo. II. Salazarais, par P. J. Samper. III. Roncalais, par P.Hualde. Verifié et modifié sur les lieux mêmes par L.L. Bonaparte, Luis Luziano Bonaparte.
- Bonaparte, L L (1869, 1976). El salmo quincuagesimo, traducido al vascuence aezcoano, salacenco y roncales de la version castellana del Padre Felipe Scio, por don Martin Elizondo, de Aribe, don Pedro Jose Samper, abad de Jaurrieta, y don Mariano Mendigacha, de Vidangoz[Betiko hautsitako esteka], Itxaropena.
- Camino, I (1991). "Aezkerazko testuak, I: Ariako dotrina", Memoriae L. Mitxelena magistri sacrum, 1, 427-458.
- Camino, I (1991). "Aezkerazko Testuak II: Orbarako dotrinak", Julio de Urquijo Euskal Filologiarako Mintegiaren Urtekaria (ASJU), 25(3), 929-960.
- Campion, A (1971).Orreaga. Balada escrita en el dialecto guipuzcoano, acompañada de versiones a los dialectos bizcaino, labortano y suletino y de diez y ocho variedades dialectales de la region bascongada de Nabarra desde Olazagutia hasta Roncal, La Gran Enciclopedia Vascaren argitalpen bereizia.
- Etxabarrengoa Kultur Elkartea (2004). Supazterreko eleak, Nafarroako Gobernua.
- EUSKALERRIA IRRATIA (1993). Nafarroako euskaldunen mintzoak (II), Nafarroako Gobernua, Abaurregaina[Betiko hautsitako esteka].
- Pagola, R M; Iribar, I eta Iribar, J J (1997). Bonaparte ondareko eskuizkribuak - aezkera, Deustuko Unibertsitatea (Deiker), Euskal Ikaskuntzen Institutua.
Ikasteko liburuakAldatu
- Cabodevilla, Josu (1990-1991). "Aetzen uskaras", Zer, 11 (43-51), 12 (33-37), 13 (17-23), 14 (27-35), 15 (24-31), 16 (28-34), 17 (42-49).
- Cabodevilla, Josu (1991). Aetzen Uskara, Nafarroako Gobernua.