Aezkoa
Aezkoa ([aes̻koa]) Nafarroa Garaiko ipar-ekialdeko ibar bat da, Zangozako merindadean eta Auñamendiko eskualdean kokatua. Oso biztanle gutxi ditu gaur egun, 891 (2016), aetzak izenekoak. Orbaizeta da herririk populatuena 9 udalerrien artean (205 biztanle 2016an).
Aezkoa | ||
---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||
| ||
Kokapena | ||
| ||
![]() | ||
Ezaugarriak | ||
Azalera | 198,41 km² | |
Biztanleria | 974 (2010) | |
Dentsitatea | 5 biztanle/km² | |
Udalerriak | 9 | |
Herririk handiena | Orbaizeta (241 biztanle) |
Herri apalena Aribe da (699 m); eta Abaurregaina (1.040 m), ordea, garaiena (bai eta Nafarroa Garaiko nahiz Euskal Herriko herririk garaiena ere).
MugakideakAldatu
Mugakideak hauek ditu: iparraldean Donibane Garaziko Kantonamendua (Nafarroa Beherea); hegoaldean Urraulgoiti ibarra; ekialdean Zaraitzu ibarra; eta mendebaldean Artzibar, Orotz-Betelu, Orreaga eta Auritz herriak.
UdalerriakAldatu
Azalera eta populazioaAldatu
Udalerria | Biztanleak (2017) | Azalera | Dentsitatea |
---|---|---|---|
Abaurregaina | 124 | 21.36 | 5.81 |
Abaurrepea | 34 | 10.89 | 3.12 |
Aria | 53 | 8.32 | 6.37 |
Aribe | 41 | 4.04 | 10.15 |
Garaioa | 89 | 21.26 | 4.19 |
Garralda | 184 | 21.51 | 8.55 |
Hiriberri (Aezkoa) | 110 | 21.64 | 5.08 |
Orbaitzeta | 200 | 81.72 | 2.45 |
Orbara | 38 | 8.99 | 4.23 |
Euskaldunen portzentajeaAldatu
|
HistoriaAldatu
OndareaAldatu
Orbaizetako olaAldatu
Eskualdeko arkitektura ondarearen artean, ikur nagusia Orbaizetako ola da XVIII. eta XIX. mendeen artean abian egon zena. Espainiako koroaren arma fabrika izan zen, hainbat liskar belikotan xedea izan zena armada espainiar, frantziar, karlista edo liberalentzat.
Aztarna erromatarrakAldatu
Erromatar garaikoa da Urkuluko dorrea, Orbaizetako mugetan dagoena izen bereko mendiaren magalean. K. a. I. mendean eraiki zuten, eta gaur egun ondarrak baino ez dira gelditzen.
GaraiakAldatu
Aezkoak Euskal Herriko garai kontzentrazio handiena du:
- Aria: Apat etxeko garaia, Etxeberri etxeko garaia, Xamar etxeko garaia eta Jauri etxeko garaia.
- Aribe: Domentx etxeko garaia.
- Garaioa: Maizterra etxeko garaia.
- Garralda: Masamigel etxeko garaia.
- Hiriberri: Jauki etxeko garaia, Portal etxeko garaia, Reka etxeko garaia eta Elizondo etxeko garaia.
- Orbaizeta: Estankero etxeko garaia, Etxegarai etxeko garaia eta Larraineta etxeko garaia.
- Orbara: Xabat etxeko garaia.
KulturaAldatu
HizkuntzaAldatu
Eskualdeko euskalkiari dagokionez, aezkera edo Aezkoako uskara, gaur egungo sailkapenaren arabera (Koldo Zuazorena) nafarreraren barruan dago.
1863an euskararen ezagutza %90.16koa zen, 1935ean %65.72koa, 1972an %30.47ra jaitsi eta ordutik hor mantendu da: 1991an %30.67, 1996an %28.46 (gehi %25.93 ia euskaldunak) eta 2001ean %31.72 (gehi %29.16).
1935ean eskualdean Aingeru Irigaraik egindako ikerketaren arabera, herririk euskaldunenak 'Ayezkoa-Iriberri', 'Abaurre gaiña', 'Abaurre peko', Orbara eta Aria ziren. Bertan, umeek ere erabiltzen zuten hizkuntza. Garraldan, bestela, 30 urtetik gorakoek bai baina umeek ez. 'Orbaiceta' eta 'Garayoa'n 50 urtetik gorakoek, eta 'Arive'n adin horretakoek jakin bai baina ez zuten erabiltzen.
Gaur egun, euskaldun gehien dituzten herriak (2001eko hizkuntza inkestaren arabera) Hiriberri, Aria, Orbaizeta eta Garralda ditugu, hurrenkera horretan, guztietan % 30etik gora baitira euskaldunak.
JaiakAldatu
Hauek dira ibarreko xei edo jai nagusiak:
- Inauteriak edo Igautreak: Orbara, Orbaizeta eta Abaurregainan.
- Maiatzean: Hiriberriko festak.
- Ekainean: Aria, Abaurregaina, Abaurrepea, Garaioa eta Orbaizetako festak.
- Abuztuan: Orbara eta Garraldako festak.
- Irailean:
- Aezkoako Eguna: Hilaren hirugarren asteburuan ospatzen dute, urtero ibarreko herri batean txandaka.
- Aribeko festak.
Inguru naturalaAldatu
- Iratiko Oihana: Europako pagadirik zabalenetarikoa dugu, Orbaizetatik sarbide daukana.
- Aezkoako mendiak: Ortzantzurieta dute tontorrik altuena (1.567 m.). Abodi mendilerroa ere aipatzekoa da, 1.400-1.500 metroko tontorrekin, Aezkoa Zaraitzu ibarrarekin lotzen duena.
Pertsonaia ezagunakAldatu
- Miguel Intxaurrondo (Aribe, 1879-1979), euskal idazle eta apaiza.
- Ramón Bengarai (Garralda, 1896-1936), sindikalista errepublikarra.
- Joaquina Eguaras (Orbaitzeta, 1897-1981), ikertzaile hebraista eta arabista.
- Pablo Mandazen (Aribe, 1912-2011), biologoa, antropologoa eta apaiza.
- Mikel Zabalza (Orbaitzeta, 1952-1985), bus gidaria.
- Juan Carlos Etxegoien "Xamar" (Garralda, 1956-), hizkuntzalaria.
Kanpo estekakAldatu
- Aezkoako Batzarre Nagusiaren webgunea
- Aezkoari buruzko artikulua Argia astekarian
- "Turismo Abaurrea" bloga