Garde
Garde[4] ([gaɾðe]) Nafarroa Garaiko ekialdeko udalerri bat da, Zangozako merindadekoa. 161 biztanle ditu. Iruñea hiriburutik 88,2 kilometro ekialdera dago.
Garde | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||
![]() Gardeko kale bat. | |||||||||
| |||||||||
Administrazioa | |||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||||||||
Merindadea | Zangozako merindadea | ||||||||
Eskualdea | Erronkariko ibarra | ||||||||
Izen ofiziala |
![]() | ||||||||
Alkatea | Marcos Ureña Marco (indep.) | ||||||||
Posta kodea |
31414 | ||||||||
INE kodea |
31113 | ||||||||
Herritarra | gardar | ||||||||
Kokapena | |||||||||
Koordenatuak | 42° 47′ 20″ N, 0° 55′ 26″ W / 42.788888888889°N,0.92388888888889°WKoordenatuak: 42° 47′ 20″ N, 0° 55′ 26″ W / 42.788888888889°N,0.92388888888889°W | ||||||||
![]() | |||||||||
Azalera | 43,4 km2 | ||||||||
Garaiera | 737 metro | ||||||||
Distantzia | 88 km Iruñera | ||||||||
Demografia | |||||||||
Biztanleria |
142 (2020)![]() | ||||||||
| |||||||||
Dentsitatea | 3,71 biztanle/km² | ||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] |
![]() | ||||||||
Zahartze tasa[1] | % 13,84 | ||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 0 | ||||||||
Ekonomia | |||||||||
Jarduera tasa[1] | % 0 (2011) | ||||||||
Genero desoreka[1] | % 0 (2011) | ||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 5,74 (2013) | ||||||||
Euskara | |||||||||
Euskaldunak[1] | % 2,7 (2010) | ||||||||
Erabilera estimatua[2] | % 0,0 (2011) | ||||||||
Kaleko erabilera [3] | % (2016) | ||||||||
Etxeko erabilera | % | ||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||
Webgunea | http://www.garde.es |
GeografiaAldatu
Ingurune naturala eta klimaAldatu
Nahiz eta oraindik ere haritz eta pago bakanen batzuk geratzen diren, gaur egun jatorrizko landaredia erabat galdu da. Haren tokia azken mendeotan landatutako pinuek hartu dute.
Udalerriaren gehienean mendialdeko klima mediterraneoa nagusi da. Beherago dauden guneetan klima atlantikoa ageri da. Hori da San Migel mendilerroaren ipar-mendebaldeko lurraldearen kasua. Urteko batez besteko tenperaturak aldakorrak dira, orientazioa eta altuera zein den: 6 eta 10 gradu bitartekoak dira. Prezipitazioak, berriz, 1.000 mm – 1.600 mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 120 inguru dira.
Udalerri mugakideakAldatu
- Iparraldean Urzainki eta Erronkari
- Ekialdean Huesca (Aragoi)
- Hegoaldean Burgi eta Huesca
- Mendebaldean Erronkari
AuzoakAldatu
Gardek bi auzo ditu, Iriburia eta Iriondoa.
HistoriaAldatu
Udalerriari buruzko lehen dokumentu idatzia XI. mendekoa da. Donejakue eliza, Erronkariko San Martin monasterioaren menpekoa zena, Leireko abatetxeari eman zion dohaintza moduan Antso Ramirez erregeak. Donejakue elizan hispaniar-bisigodoen erritua egiten zutela eta, Iruñeko gotzainak 1.000 soldatako zigorra jarri nahi izan zuen, baina azkenik, Nafarroako Erresuma guztian egiten zen erritu erromatarra hartu zen elizan ere.
Urteroko petxa Erronkariko gainerako herriekin batera ordaintzen zuten, baina 1412an kaparetasun osoa lortu zuten. 1802an aletegia, harategi publikoa, errementeria eta aduana zituen herriak. Herritarrek proposaturiko eta erregeordeak berretsitako alkate batek zuzentzen zuen, herritarren artean aukeraturiko erregidoreekin batera. 1850ean eskola zeukan, eta bertako maisuak 2.000 erreal jasotzen zituen soldata moduan urtero. Horrez gain, bazen irina ekoizten zuen errota bat, eta Aragoi eta Nafarroa Garaia lotzen zituen bidea igarotzen zen herritik.
Ondasun nabarmenakAldatu
- Andre Maria Zuberoakoa baseliza: barruan, Andre Mariaren XIII. mendeko irudi bat dago. Baselizaren eraikitze data zehatza ezezaguna da. Eraikinaren egoera txarra zela eta, eraitsi eta XVII. mendearen amaieran berreraiki zuten. 1702an bukatu zuten berreraikitze-lan osoa.
- Done Jakue eliza.
- Gardeko udaletxea: Udalaren egoitza da eta Herriko plazan dago.
- Gardeko zubia
- Nabarzato baseliza
DemografiaAldatu
Gardeko biztanleria |
---|
![]() |
Datu-iturria: www.ine.es |
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko sei etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %3,33 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).
PolitikaAldatu
Udal hauteskundeakAldatu
Gardeko alkatea AIG herri ekimeneko Marcos Ureña Marco da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Hauteskundeetara talde bakarra aurkeztu zen. Zuri emandako botoak bost izan ziren (emandako boto guztien %5,26). Eta baliogabeko botoak hiru izan ziren (emandako botoen %3,16). Abstentzioa %44,94koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
Jesus Miguel Aznaret Anaut (AIG) | 74 | Bai |
Marcos Ureña Marco (AIG) | 70 | Bai |
Jose Javier Sanz Gorrindo (AIG) | 70 | Bai |
Jose Javier Etxandi Sartze (AIG) | 67 | Bai |
Ricardo Galan Trebiñu (AIG) | 66 | Bai |
2011n ez zen zerrendarik aurkeztu, eta Ureñak jarraitu zuen jarduneko alkate.[5]
UdaletxeaAldatu
Gardeko udaletxeko idazkaria Bidankoze eta Burgiko idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Herriko Plaza, 11
AlkateakAldatu
2007-2011 | Marcos Ureña Marco | Indep. |
2011- | Marcos Ureña Marco | Jardunean |
Azpiegitura eta garraioakAldatu
Eska-Zaraitzu Hondakin Solidoen Mankomunitatea arduratzen da zaborra biltzeaz, eskualdeko beste hainbat herritan bezala.
La Tafallesa izeneko autobus konpainiak Uztarroze eta Iruñea batzen dituen linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka norabide bakoitzean, eta honako ibilbidea:
Gardar ospetsuakAldatu
- Pedro Nafarra (1460-1528), Olivetoko kondea.
- Ignacio Zoco (1939 - 2015), futbolaria.
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «UEMA-Atlasa» Euskararen erabilera (UEMA).
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ Garde[Betiko hautsitako esteka], Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren webgunean.
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- (Gaztelaniaz) Garderi buruzko informazioa, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuaren webgunean.
- Iriondoa auzoaren ikuspegia Google Street View-n.