Oiaide
Oiaide[1][a] Erroibar ibarreko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioak eskualdean.
Oiaide | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Eskualdea | Pirinioak |
Udalerria | Erroibar |
Administrazioa | |
Mota | herri hustu |
Izen ofiziala | Oiaide |
Posta kodea | 31697 |
Herritarra | oiaidar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°54′18″N 1°28′30″W / 42.90505629°N 1.4750987°W |
Garaiera | 770 metro |
Distantzia | 36,2 km (Iruñetik) |
XIX. mendean jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Erroko Udalara pasa ziren.
Bertako biztanleak oiaidarrak ziren.
Izena
aldatuOiaide toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Oyayde (1366)
- Oyaide (1534)
- Oyaide (1800)
- Oyaide (1975)
- Oiaide (1996)
Etimologia
aldatuOiaide toponimoak bide partikula duela dirudi, Luzaiden kasuan bezala. Hala ere, ez da ezagutzen oi edo oia hitzen esanahia.
Geografia
aldatuOiaide Erroiberran dago.
Ingurune naturala eta klima
aldatuErroiberraren azalera handia dela eta bi klima ezberdin daude, iparraldeko klima azpiatlantiarra, pagadi ugari eta urte osoko prezipitazioekin, eta hegoaldeko klima azpimediterraneoa, basa pinuekin eta uda garaiko bi hilabete idorrekin. Urteko batez besteko prezipitazioak 1 200 mm dira hegoaldean, eta 2 000 mm ibarraren iparraldean. Batez besteko tenperatura 7 eta 10 gradu bitartekoa da.
Urteroko egun euritsuak 120 izaten dira ibarraren hegoaldean eta 140-150 egun iparraldean. Gunerik menditsuenetan egun euritsuak 150 baino gehiago izan daitezke.
Estazio meteorologikoak
aldatuErroiberran dagoen Aurizperri kontzejuan, itsasoaren mailatik 871 metrora, Nafarroako Gobernuak 1972an jarritako estazio meteorologikoa dago. [3] Gainera, 1975an, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Erro kontzejuan, itsasoaren mailatik 672 metrora.[4] Erroko estazioa da Oiaiderako balio egokienak ematen dituena, hurbilen dagoena baita.
Datu klimatikoak (Erro, 1975-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 18.0 | 21.0 | 23.0 | 26.0 | 32.0 | 37.0 | 39.0 | 40.0 | 36.0 | 28.0 | 22.0 | 20.0 | 40.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 6.8 | 7.9 | 11.0 | 12.8 | 17.4 | 21.5 | 24.2 | 24.7 | 21.1 | 16.4 | 10.6 | 7.6 | 15.2 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 2.8 | 3.4 | 6.0 | 7.7 | 11.7 | 15.6 | 18.0 | 18.1 | 14.7 | 11.0 | 6.5 | 3.6 | 9.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -1.3 | -1.1 | 1.1 | 2.6 | 6.1 | 9.6 | 11.8 | 11.6 | 8.2 | 5.6 | 2.3 | -0.5 | 4.7 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -9.2 | -8.1 | -5.0 | -2.5 | 0.0 | 3.1 | 5.7 | 4.8 | 1.8 | -1.4 | -5.0 | -8.3 | -2.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 134.1 | 121.5 | 116.4 | 142.7 | 102.5 | 63.9 | 53.6 | 52.8 | 81.4 | 123.0 | 156.3 | 153.4 | 1301.6 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 71.5 | 63.5 | 67.4 | 59.9 | 60.0 | 60.0 | 61.3 | 100.0 | 110.0 | 86.8 | 83.5 | 88.0 | 110.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 13.5 | 11.9 | 12.4 | 15.1 | 14.6 | 9.8 | 7.0 | 7.6 | 9.3 | 13.1 | 14.2 | 14.4 | 142.8 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 3.0 | 4.0 | 3.0 | 2.1 | 0.3 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.1 | 1.4 | 2.1 | 15.9 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
aldatuAntzinako Erregetako jaurerria, Ardaitz eta Larraingoatik gertu. 1268ko "Reediezmoko Liburua"-n eta 1280ko "Kontuen Erregistroa"-n jada jasota dago, Larraingoarekin batera. 1366an su bakarra zuen; bi urte geroago jendez hustu zen, baina 1553an berriz ere 4 familia bizi ziren.
1534an, Ezpeletako baroiaren jabetza zen, Erroko bizkondearena, eta, 1800ean, Ardaitzena.
Oharrak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ «Oiaide - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ Erroko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).