Ostalaritza
![]() |
Artikulu edo atal hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. |
Ostalaritza diru trukean bidaiariei ostatu eta oro har herritarrei jan eta edateko zerbitzuak eskaintzen dizkien sektore ekonomikoa da, hotelak, ostatuak, tabernak, jatetxeak eta antzekoak barnehartzen dituena,. Turismoarekin estu loturik dagoen sektorea da.
Ostalaritza establezimenduen tipologia.
Ostalaritzaren sektorea bi jarduera nagusik osatzen dute, ostatua edo hotel- eta jatetxe-jarduera, zeinak, aldi berean, hainbat jarduera hartzen dituzten barne. Ostatatu zerbitzuari dagozkion eztablezimendu tipologiaren barruan honako hauek aurki ditzakegu: hotelak eta antzeko ostatuak; ostatu turistikoak eta egonaldi laburreko beste ostatu batzuk; kanpinak eta karabanetarako aparkalekuak eta beste bizitoki batzuk; Bestetik, janari eta edarien zerbitzuetan hauek bereiz daitezke: jatetxeak eta janari-postuak; ekitaldietarako prestatutako janariak eta beste janari-zerbitzu batzuen hornitzea eta edari-establezimenduak.
Ohiko ostatu-eztablezimenduen mota.
Ostalaritzaren sektorearen barruan, ostatu-zerbitzua nagusiki arduratzen da bezeroei aldi baterako ostatua emateaz. Talde honetan hainbat ostat-eztablezimendu daude. Hurrengoak dira nagusiak:
B & Bs
Bed & Breakfastak txikiak dira eta ostatua eta gosaria eskaintzen dute. Jabe gehienak eraikin berean bizi dira, eta ostatu-hartzaileek bainugela propioa edo partekatua duen gela pribatua dute.
Hotel-establezimenduak
Gau baterako edo gehiagorako ostatu motarik ezagunena. Ostatuaz gain, hotelek zerbitzu gehigarriak eskaintzen dituzte, hala nola gela-zerbitzua, garbiketa, otorduak eta bestelakoak. Eskaintzen dituzten instalazioen eta zerbitzuen ezaugarrien eta kalitatearen arabera, talde eta kategoria hauetan sailkatuko dira;
1. taldean, hotelak, bost, lau, hiru, bi eta izar batekoak
2. taldean. hostalak eta ostatuak, hiru, bi eta izar bat.
3. taldean. fondak
4. taldean. hotelak-Apartamenduak, lau, hiru, bi eta izar bat.5
Motelak
Motelak hotelen antzekoak dira, baina errepideko bidaia batean atseden hartzeko diseinatuta daude, hala nola gidarientzat. Helburua dela eta, errepidearen ondoan egoten dira, eta doako aparkalekua dute. kanpotik sarrera independentea du. Motelak, «Hotelak» taldearen barruan dago , hiru, bi eta izar bateko kategorietan sailkatzen dira.
Aterpetxeak
Komunitatean ostatu hartzeko modu bat da. Aterpetxeek gela partekatuak dituzte, hau da, ostatu-hartzaileek oheagatik ordaintzen dute, eta ez logelagatik. Sukaldea eta dutxak ostalari guztiek partekatzen dituzte. Baliteke intimitate handirik ez eskaintzea, baina merkeak dira aurrekontu gutxiko bidaiarientzat.
Resortak
Resortak hotelen oso antzekoak dira, baina zerbitzu eta instalazio gehiago eskaintzen dituzte. Praktikan, horrek esan nahi du ostatu-hartzaileek nahi duten guztia lor dezaketela beren ostatuaren erosotasunetik. Resortek jatetxeak, kafetegiak, tabernak, dendak, bainuetxeak eta parkeak eskaintzen dituzte. Resorts askok dena barne duten paketeak eskaintzen dituzte.
Hotel-paketea ostatu-hartzaile baten egonaldia hobetzeko diseinatutako zerbitzu, prestazio eta esperientzien multzoa da. Bere helburua esperientzia integrala ematea da. Esperientzia horrek prezio murriztua izan ohi du, elementu bakoitza bere aldetik erostearekin alderatuta.
Ohiko janari- eta edari-establezimenduen motak.
Janariak eta edariak egiten dituzten negozioez ari gara. Hainbat negozio mota sartuko genituzke, hala nola jatetxeak, otordu-etxeak, kafetegiak, tabernak, mesoiak, ardotegiak.
Jatetxeak
Bezeroek janariaz, edariaz eta zerbitzuaz gozatzeko erabiltzen dituzten ostalaritza-establezimenduak dira. Talde horretan,besteak beste, goi mailako sukaldaritzako edo ohiko jatetxeak, eramateko janariarenak, janari lasterrekoak daude.
Jatetxeak Frantzian jaio ziren, XVIII. mendearen bigarren erdian. Kontzeptu berria zen jatekoa dastatzera joateko.
Lehenengo jatetxearen sortzailea Dossier Boulanger izenez ezagutzen dugu. Rue Des Pouliesen zuen lokal batean bere platerak dastatzera joan nahi zuenarentzako gune bat sortzeko ideia izan zuen sukaldaria izan zen. Hasieran, salda berreraikitzaileak zerbitzatzen zituen, baina laster zabaldu zuen bere karta hainbat platerekin.
Frantziako Iraultzaren ondoren, familia aristokratikoetako sukaldari askok lana galdu eta Boulangerren ideiari jarraitzea erabaki zuten. Batzuek Parisen bertan ireki zituzten beren negozioak, baina beste batzuek Frantziako beste toki batzuetan, Ingalaterran eta Europako beste nazio batzuetan sortu zituzten beren negozioak.
Catering-a
Catering-a ohikoak ez diren lekuetan edo instalazioetatik kanpo antolatzea da. Catering-a janariak prestatzeari, leku jakin batean emateari, zerbitzuari eta arretari buruzkoa da, hala nola oturuntza bat antolatzea enpresaren instalazioetan edo pop-up kafetegi bat irekitzea zelai edo jolas-parke batean.
Pop-up kontzeptua lokal ibiltariak eta aldi baterakoak edo iragankorrak dira, egun gutxitan irekita daudenak esperientzia errepikaezina eskaintzeko.
Tabernak eta kafetegiak
Jendea erlaxatzeko, sozializatzeko, edari bat eta aperitibo bat hartzeko diseinatuta daude. Jatetxeetatik bereizten dira, giro lasaiagoa dutelako. Kafea, tea eta aperitibo arinak daude, eta tabernek edari alkoholdun eta ez-alkoholdun aukera zabala eta entretenimendua eskaintzen dute.
Aktibitate ekonomiko honen ezaugarriak
Lehen eta bigarren sektoreak nekazaritzan eta industrian oinarritzen diren bitartean, hirugarren sektoreak biztanleek eskatzen dituzten zerbitzuak ekoiztea helburu duten jarduera guztiak osatzen du1.
Ostalaritza aktibitate ekonomikoaren hirugarren sektorean kokatzen da, edozein ekonomiarentzat oso garrantzitsua izanda lan-aukera garrantzitsuak garatzen baititu.
Estatuko gainerako autonomia-erkidegoekin alderatuta, zerbitzuen sektoreko negozio-zifran partaidetza handiena izan zuten autonomia-erkidegoak Madril ( % 33,3), Katalunia ( % 19,5) eta Andaluzia ( % 9,9) izan ziren 2022an. Euskadi Estatuko bosgarren ekonomia izan zen.
Euskadiko ekonomia-jardueran hirugarren sektoreak garrantzi handia du eskaintzen dituen ondasun eta zerbitzuen kopuruei esker. 2022an zerbitzuen sektorea izan zen euskal ekonomiaren hazkundearen liderra, izan ere, 30.365 milio euroko negozio bolumena zuen1. Horrez gain, hirugarren sektorea bere osotasunean aintzat hartuta, % 4,7 hazi zen eta okupazio-tasa % 3 igo zen4 . 2023an sortu ziren enplegu berri gehienak izan ziren, lanaldi osoko ia 14.000 lanpostu baliokideren hazkundeari esker (%2,0). Horrela, enpleguari dagokionez, zerbitzu sektorea EAEko ekonomiaren enplegu osoaren %72,4ra iritsi zen.3
Taula 2.- Magnitude erregionalizatuak, autonomia-erkidegoka zerbitzu sektorea. 2022. Lokalak.Milaka euro.Langileak | ||||
Lokal kopurua | Negozio bolumena
(euro) |
Aktibo materialetako inbertsioa | Langile okupatuak | |
Estatua | 2.344.569 | 717.332.552 | 45.798.790 | 8.344.263 |
Andalucia | 365.389 | 71.055.425 | 3.660.697 | 1.181.832 |
Aragoi | 61.558 | 13.348.347 | 906.716 | 200.215 |
Asturiaseko Printzerria | 49.205 | 8.538.998 | 452.752 | 147.016 |
Balear Uharteak | 73.799 | 27.969.834 | 1.985.144 | 263.007 |
Kanarias | 111.084 | 29.578.666 | 1.587.976 | 406.100 |
Kantabria | 27.432 | 5.087.581 | 224.036 | 84.361 |
Gaztela eta Leon | 100.245 | 17.655.463 | 844.530 | 319.370 |
Gaztela-Mantxa | 78.587 | 13.586.962 | 719.046 | 227.447 |
Katalunia | 449.352 | 139.688.367 | 8.015.024 | 1.607.187 |
Valentziako Erkidegoa | 253.398 | 58.327.414 | 3.810.257 | 795.812 |
Extremadura | 39.434 | 5.500.256 | 459.463 | 117.604 |
Galizia | 138.250 | 26.118.223 | 1.330.796 | 384.921 |
Madrilgo Erkidegoa | 416.625 | 239.061.325 | 18.661.301 | 1.893.853 |
Murtziako Erregioa | 61.932 | 13.639.616 | 744.291 | 216.461 |
Nafarroako Foru Erkidegoa | 25.363 | 6.737.253 | 255.645 | 92.798 |
Euskal Autonomia Erkidegoa | 76.921 | 30.364.907 | 2.008.126 | 348.021 |
Errioxa | 11.548 | 2.848.977 | 109.922 | 42.387 |
CeutaKanarias | 2.162 | 6.838.906 | 17.525 | 7.468 |
Melilla | 2.283 | 1.386.032 | 5.545 | 8.405 |
Iturria: Instituto Nacional de Estadística 2022. urtea.
Ostalaritzari lotutako adierazle ekonomikoak Euskadin
Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) 2,22 milioi biztanle eduki arren, 2022. urteko datuen arabera, EAEko Barne-Produktu Gordina (BPG) 79.350 milioi eurokoa izan zen. Espainiako estatuko bosgarren ekonomia izan zen, hau da, Espainiako BPGren % 5,9 izan zen2.
2023an BPGpc (Barne-produktu gordina biztanleriako) 32.130 eurora iritsi zen EAEn. Zifra hori EB-27ko (30.669 euro) zenbatekoen artean zegoen3.
EAEko ostalaritza-jarduera testuinguru ekonomiko orokor batean kokatzeko, gainerako sektoreekin alderatzerakoan, azaltzen da Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizpen-egituran manufaktura-industriaren pisu handia nabarmentzen dela, EAEko BPGaren % 23ren bat gutxi gora-behera. Izan ere, makineriaren, ekipamendu-ondasunen, metalezko produktuen eta garraio-materialaren fabrikazioa nabarmendu ohi da. Ostalarizak, merkataritza eta garraiorekin batera, pisu erlatiboari eusten dio.
Taula 1.- EAEko Barne-Produktu Gordina merkatuko prezioetan eta Balio Erantsi Gordina oinarrizko preziotan, jarduera-adarren arabera.
2022. Mila euro. | ||
Uneko prezioak | Portzentajezko egitura | |
Nekatzaritza;abeltzaintza | 356.471 | 0,40 |
Erauzketa-industriak;manufaktura-industria | 18.289.034 | 23,00 |
Eraikuntza | 4.351.223 | 5,50 |
Merkataritza; garraioa; ostalaritza | 14.979.273 | 18,90 |
Informazioa eta komunikazioak | 1.969.253 | 2,50| |
Finantza- eta aseguru-jarduerak | 2.768.778 | 3,50 |
Higiezinen jarduerak | 8.020.848 | 10,10 |
Jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak | 5.942.341 | 7,50 |
Administrazio publikoa;hezkuntza | 12.344.101 | 15,60 |
Arte-, jolas- eta entretenimendu-jarduerak | 3.212.610 | 4,00 |
Balio erantsi gordin osoa | 72.233.932 | 91,00 |
79.350.168 | 100,00 |
Iturria: Instituto Nacional de Estadística 2022. urtea.
Euskadiko ostalaritza sektorearen adierazle ekonomikoak beste zerbitzuekin alderatuta.
Ostalaritza sektorea EAEn hirugarren sektoreak duen azpisektore garrantzitsu horietako bat da.
Bost jarduera-multzo osatzen du ostalaritzaren sektoreak Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionalaren (EJSN -93) arabera: hotelak (55.1. taldea); kanpamenduak eta beste ostatu batzuk (55.2. taldea); jatetxeak (55.3. taldeak).; edarien establezimenduak (55.4. taldeak), eta janariak hornitzeko beste zerbitzu batzuk (55.5. taldea).
2022. urtean ostalaritzaren jardueraren hazkundea %4,9 izan zen, turismoaren bultzadaren ondorioz3. Eustat-ek ahalbidetutako 2022-2023 urteko datuak erabiliz, Merkataritza, Ostalaritza eta Garraioa taldea 2023, urteko aurrerapenean 17.608.020 eurora iritsi zen. Gainera, behera dagoen taularen datuen arabera ikus daiteke Barne produktu gordinari dagokionezko hazkunde bat izan duela.
Taula 3.- EAEko Barne Produktu Gordina (BPG.). Ostalaritza eta beste sektoreak.
2022. Milaka euro. | ||
2022 | 2023 (a) | |
Nekatzaritza;Abeltzaintza;Arrantza | 716.638 | 779.192,0 |
Industria eta Energia | 18.931.360 | 19.902.093 |
Eraikuntza | 4.259.938 | 4.514.846 |
Zerbitzuak | 54.433.920 | 58.724.838 |
Merkataritza, Ostalaritza,Garraioa | 16.601.699 | 17.608.020 |
Administrazio Publikoa, Hezkuntza, Osasuna | 13.647.242 | 14.221.321 |
Gainerako zerbitzuak | 24.184.979 | 26.895.497 |
Guztira | 78.341.856 | 83.920.969 |
Iturria: Eustat. 2022. urtea.
EAEko ostalaritza establezimenduen ezaugarriak.
INE-k ahalbidetutako 2023. urteko datuen arabera, Euskadi Autonomia Erkidegoan ostalaritza-jarduerara bideratutako establezimenduen kopurua 13.285 izan ziren. Beste sektoretan gertatzen ez den bezala, ostalaritzaren sektorea EA Erkidegoan homogeneoki dago banatuta, izan ere, hiru lurralde historikoetan dago eta udalerri guztietan ageri da.
INE-k emadako datuak analizatzekotan, EAEko ostalaritza-sektorean garrantzi handia du janari eta edarien zerbitzuak, izan ere, 2023. urtean establezimenduen % 90,24 jatetxe-sektorera bideratuta zeuden bitartean, ostatu-sektorea ez zen establezimenduen % 10,00era iritsi. Ostatuen azpisektoreen artean edari-establezimenduek beste azpisektoreek baino pisu gehiago dute, Horrela, urte horretan edari- establezimenduek ehuneko 57,87a irudikatu zuten. Bigarren postuan, jatetxe eta janari-postuen jarduerak aurki daitezke
Taula 4.- EAEko ostalaritza sektoreko jarduerak,
Establezimenduak.2023. | |||
Zk. | %. | ||
Ostatatu zerbitzuak | 1.296 | 9,76 | |
Hotelak eta antzeko ostatuak | 581 | 4.37 | |
Ostatu turistikoak eta egonaldi laburreko beste ostatu batzuk | 602 | 4,53 | |
Kanpinak eta karabanetarako aparkalekuak | 22 | 0,17 | |
Beste bizitoki batzuk | 91 | 0,69 | |
Janari eta edarien zerbitzuak | 11.989 | 90,24 | |
Jatetxeak eta janari-postuak | 4.002 | 30,12 | |
Ekitaldietarako prestatutako janariak eta beste janari-zerbitzu batzuk hornitzea | 299 | 2,25 | |
Edari-establezimenduak | 7688 | 57,87 | |
Guztira | 13.285 | 100 |
Iturria: INE. 2023. urtea.
Ostalaritza establezimenduen tamaina.
Ostalaritza-sektoreko establezimendu gehiena mikroenpresak dira, hau da, 10 langile baino gutxiago daukatenak. 2023. urteko datuen arabera, mikroenpresak establezimendu guztien %95,50 ziren. Enpresa txikiak (10 eta 49 arteko pertsona okupatuak) establezimendu guztien %4,15 ziren,
Halaber, nabarmen daiteke, bai ostatu zerbitzu sektorean bai janari eta edari zerbitzu sektorean, sektoreko lau establezimendutik hiruk bost langile baino gutxiago dituela.
Taula 5.- EAEko ostalaritza sektoreko jarduerak,
Establezimendu tamaia.2023. | |||||||||||
Guztira | Beharginik gabe | 1etik-2ra | 3tik-5era | 6tik-9ra | 10etik-19ra | 20tik-49ra | 50etik-99ra | 100etik-199ra | 200etik-499ra | 500etik aurrera | |
Ostatatu zerbitzuak | 1.296 | 548 | 356 | 175 | 99 | 55 | 51 | 8 | 4 | 0 | 0 |
Hotelak eta antzeko ostatuak | 581 | 124 | 158 | 114 | 79 | 50 | 44 | 8 | 4 | 0 | 0 |
Ostatu turistikoak eta egonaldi laburreko beste ostatu batzuk | 602 | 383 | 164 | 38 | 12 | 3 | 2 | 0 | 0 | 0 | 0 |
Kanpinak eta karabanetarako aparkalekuak | 22 | 3 | 8 | 7 | 3 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
Beste bizitoki batzuk | 91 | 38 | 26 | 16 | 5 | 1 | 5 | 0 | 0 | 0 | 0 |
Janari eta edarien zerbitzuak | 11.989 | 2.638 | 5.460 | 2.702 | 719 | 312 | 132 | 11 | 6 | 5 | 4 |
Jatetxeak eta janari-postuak | 4.002 | 329 | 1.597 | 1.238 | 464 | 253 | 115 | 5 | 1 | 0 | 0 |
Ekitaldietarako prestatutako janariak eta beste janari-zerbitzu batzuk hornitzea | 299 | 84 | 93 | 63 | 13 | 19 | 8 | 5 | 5 | 5 | 4 |
Edari-establezimenduak | 7.688 | 2.225 | 3.770 | 1.401 | 242 | 40 | 9 | 1 | 0 | 0 | 0 |
Iturria: INE. 2023. urtea.
Ostalaritza establezimenduen enplegua.
Eustat-Euskal Estatistika Erakundearen zifrei erreparatuz, 2022an Euskadik 1.126.785 landun zituen. Hala, enpleguaren ia % 75 zerbitzuen sektoreari zegokion.
Taula 6.-EAEko lanpostuak, jarduera-adarraren arabera.2023. | ||
Zk. | %. | |
Nekatzaritza;Abeltzaintza;Arrantza | 18.590 | 1.65 |
Industria eta Energia | 211.832 | 18,80 |
Eraikuntza | 65.302 | 5,80 |
Zerbitzuak | 833.061 | 73,75 |
Guztira | 1.126.785 | 100 |
Iturria: INE. 2023. urtea.
EAEko ostalaritzaren sektoreak enplegua sortzeko sekulako ahalmena du. Hala, ostalaritza jarduerak ia 62.500 langile zituen 2022. urtearen amaieran. Estadistika datuek kontuan hartuta, esan daiteke soldatapekoak nagusitzen direla, sektoreko langile guztien %82,27a ordezkatuz. Autonomoak, berriz, ez dira % 18ra heltzen, Eta enplegua janari eta edarien jarduerakoetan metatzen da. Gainera, sektoreko enpleguak nagusiki hirikoak dira.
Taula 7.- EAEko ostalaritza-sektorearen makromagnitudeak.Langileak.2022. | ||||||
Ostalaritza Sektorea | % | Ostatu zerbitzua | % | Janari eta edari zerbitzua | % | |
Langile okupatuak | 62.406 | 100 | 6.629 | 100 | 55.777 | 100 |
Beregainak | 11.063 | 17,73 | 716 | 10,80 | 10.347 | 18,85 |
Soldatapekoak | 51.343 | 82,27 | 5.913 | 89,20 | 45.430 | 81,45 |
Iturria: Eustat. 2022. urtea. Zerbitzuen inkesta
Ostalaritzako bi jarduera-adarrak analizatzerakoan, adierazten da ostatu-establezimenduen azpisektorekoen barruan, hoteletan pertsona gehiago egiten dutela lan beste ostatuetan baino .
Bestalde, janari eta edari establezimenduen azpisektorekoen barruan, edari establezimenduek nagusitzen dute enplegua. Izan ere, nabarmentzekoa da ostalaritzan lan egiten duten bi pertsonatik bat establezimendu horietako batean aritzen baita.
Grafikoak erakusten du ostalaritza zerbitzuak duen atal guztien artean jatetxeak liderrak direla enpleguaren sorrerari dagokionez.
Taula 8.- EAEko ostatu-zerbitzuaren makromagnitudeak. Langileak. 2022. | ||||
Hotelak | % | Beste ostatuak | % | |
Langile okupatuak | 4.908 | 100 | 1.721 | 100 |
Beregainak | 220 | 4,48 | 496 |
28,82 |
Soldatapekoak | 4.688 | 85,52 | 1.225 | 71,18 |
Iturria: Eustat. 2022. urtea. Zerbitzuen inkesta
Taula 9.- EAEko janari eta edari zerbitzuaren makromagnitudeak.Langileak. 2022. | ||||||
Jatetxeak | % | Beste janari zerbitzuak | % | Edari establezimentuak | % | |
Langile okupatuak | 26.405 | 100 | 10.694 | 100 | 18.678 | 100 |
Beregainak | 2.821 | 10,58 | 123 |
1,15 |
7.403 |
39,63 |
Soldatapekoak | 23.584 | 89,32 | 10.571 | 98,95 | 11.275 | 60,37 |
Iturria: Eustat. 2022. urtea. Zerbitzuen inkesta
Begi bistan dago hiru jarduera-eremuak, hotelak, jatetxeak eta edari-establezimenduak, EAEko jarduera ekonomiko osoari egiten dioten ekarpenean garrantzi handia dituztela.
Ostalaritza sektorean turismoaren eragina
Turismoa funtsezko sektorea da edozein ekonomiatan, eta dudarik gabe, indar eragile garrantzitsuenetako bat da ostalaritzaren industriarentzat.
EAEko turismo-eskaintzaren aniztasuna askotarikoa da. Naturako atseden-turismoak, hiriko turismoak, turismo-ibilbideek, kultura-turismoak, kostaldeko turismoak eta turismo gastronomikoak, besteak beste, bisitatu nahi dituzten pertsonei bideratutako eskaintza zabala marrazten dute.
Euskadira etortzen diren turisten gehiena aisia-arrazoiengatik etortzen da. Horietatik, ia denak oporraldia edo aisia-egun batzuk igarotzeko asmoz etortzen dira. Eta turisten beharrei erantzuteko ostalaritza sektorea dago.
Turismo jarduera ezaugarriak Euskadin
Turismo mota
Turisten jarduera nagusiak hiriko turismoan kokatzen dira eta Euskadira etortzen diren pertsonek gehien egiten dituzten jarduerak gastronomiaren alderdi guztiekin zerikusia dutenak dira: pintxoak jatea, jatetxeetan jatea, produktu gastronomikoak erostea, etab. Baita hiriko turismoaren eta turismo kulturalaren arloko jarduerak egitea ere, lurralde osoan presentzia handia dutenak.
Euskadiko helmuga turistikoak
Euskal Autonomia Erkidegoko beste helmuga batzuetan ere mota horretako turistak daude, baina nagusiki Bilbon (%39,5) eta Gasteizen (%39).
Turisten jatorria
Euskadira etortzen diren turisten % 57 estatukoak dira. Horien % 11 barne-turismotzat jotzen da (erkidegoan bertan bizi direnak), eta % 46 estatuko beste autonomia-erkidego batzuetatik etortzen da. Estatu barruan, Madrilgo Autonomia Erkidegotik etorritakoak nabarmentzen dira (% 12).
Nazioarteko turistak Euskadira etortzen diren pertsona guztien % 43 dira eta merkatu nagusien artean Frantziatik etorritako turistek dute garrantzirik handiena (% 9).
Nolakoak diren Euskadira etortzen direnak
Euskadira etortzen diren turisten batez besteko adina 49 urtekoa da. 59 urtetik gorakoen adin-tarteak aisia-arrazoiengatik Euskadira etortzen diren turisten % 30 hartzen du. Gazteenen adin-tartea, aldiz, (18 eta 39 urte artean) ozta-ozta iristen da % 12ra.
Ostatu-motak
Euskadin hotel-establezimenduetan ostatu hartzea da ohikoena (% 84). Horien ondoren eta garrantziaren araberako hurrenkeran, kanpinean (% 9) gaua ematen duten turistak, landa-ostatuetan (% 5) ematen dutenak eta apartamentu turistikoetan (% 2,5) ematen dutenak daude.
Txosnak: Euskal Herriko jai-identitatea
Txosnak jaietako etxolak dira, non edariak eta janariak zerbitzatzen diren.Herri adierazpen aldarrikatzailea, parte-hartzailea, kooperatiboa eta solidarioa dira.
Euskal Herriko hirietako, herrietako edo auzoetako jaietan txoznak agertzen dira.
Hirurogeita hamarreko hamarkadaren amaierako tradizionalegiak eta oso instituzionalizatuak ziren jai ofizialen ordezko gune gisa sortu ziren. Garaiko jai-programa tradizionalaren eta ofizialaren alternatibaren bila ibiltzea zen helburua
Txosnetako herri-kolektibo askok izaera borrokalaria eta aldarrikatzailea galdu badute ere, oraindik ere erreferente sozial eta kultural garrantzitsua dira, jaietako eredu parte-hartzaile, herrikoi, parekide eta euskaldunaren aldeko apustua eginez.
Taulak
Taula1. EAEko Barne-Produktu Gordina merkatuko prezioetan eta Balio Erantsi Gordina oinarrizko preziotan, jarduera-adarren arabera. 2022. Mila euro.
Taula 2. Magnitude erregionalizatuak, autonomia-erkidegoka zerbitzu sektorua. 2022. Lokalak.Milaka euro Pertsonak.
Taula 3. EAEko Barne Produktu Gordina (BPG. ) Ostalaritza eta beste sektoreak. 2022. Milaka euro.
Taula 4. EAEko ostalaritza sektoreko jarduerak, Establezimenduak.2023.
Taula 5. EAEko ostalaritza sektoreko jarduerak,Establezimendu tamaia.2023.
Taula 6. EAEko lanpostuak, jarduera-adarraren arabera.2023.
Taula 7. EAEko ostalaritza-sektorearen makromagnitudeak.Langileak.2022.
Taula 8. EAEko ostatu-zerbitzuaren makromagnitudeak. Langileak. 2022.
Taula 9. EAEko janari eta edari zerbitzuaren makromagnitudeak.Langileak. 2022,
Glosarioa
aldatuBEG Balio erantsi gordina
aldatuBPG Barne Produktu Gordina
aldatuBPGpc Barne-produktu gordina biztanleriako
aldatuEAE Euskal Autonomia Erkidegoa
aldatuEB Europar Batasuna
aldatuEJSN Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionala
aldatuEustat Euskal Estatistika Erakundea
INE Espainiako Estatistika Institutua
aldatuErreferentziak
aldatu1 Federico J. Caballero Ferrari (24 de enero, 2016). Economipedia.com
2 Fichas Comunidades Autonomas La Caixa https://www.caixabankresearch.com/es/publicaciones/fichas-comunidades-autonomas/pais-vasco
3 EAEko ekonomiaren urteko txostena 2023. Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila. https://www.google.com/url?sa=t&source=web&rct=j&opi=89978449&url=https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/informe_anual_2015/eu_publica/adjuntos/2023_euskera.pdf&ved=2ahUKEwiZ8bKj9-2JAxVhhv0HHV5uGtwQFnoECBsQAQ&usg=AOvVaw16ym2c_N8FLQS_YjwJKN5O
4 “EUSKAL EKONOMIA 2022ko txostena” Laboral Kutxako Ikerketa Departamentua.
5 Orden de 19 de julio de 1968 por la que se dictan normas sobre clasificación de los establecimientos hoteleros
Webgrafia
aldatuBasque Tour. (2023) Aisia-turisten tipologiak Euskadin Helbide honetan lortua https://www.basquetour.eus/analisis-de-la-oferta-y-demanda-turistica-de-abril-2024--y-resultados--del-perfil-de-la-industria-turistica-en-euskadi-2023.htm
aldatuCaixabank. 2024Ko azaroaren 28an. Fichas Comunidades Autonomas . Pais Vasco. Caixabankresearch.com-eko artikulua. Helbide honetan lortua: https://www.caixabankresearch.com/es/publicaciones/fichas-comunidades-autonomas/pais-vasco.
aldatuEconomipedia.com. 20Ko martxoaren 13an eguneratuta.Sector terciario o servicios: Qué es, características y ejemplos Economipedia.com-eko artikulua. Helbide honetan lortua: https://economipedia.com/definiciones/sector-terciario-servicios.html
aldatuEuskal Estatistika Erakundea (Eustat). (2022a). EAEko Barne Produktu Gordina (BPG.). Ostalaritza eta beste sektoreak. 2022. Milaka euro.. Datu estatistikoak.Helbide honetan lortua: https://www.eustat.eus/elementos/ele0014300/producto-interior-bruto-pib--de-la-ca-de-euskadi-por-componentes-oferta-y-demanda-precios-corrientes-miles-de-euros/tbl0014370_c.html
aldatuEuskal Estatistika Erakundea (Eustat). (2022b). EAEko ostalaritza-sektorearen makromagnitudeak. Langileak.2022. Datu estatistikoak.Helbide honetan lortua: https://www.eustat.eus/estadisticas/tema_364/opt_0/tipo_1/ti_hosteleria/temas.html
aldatuEuskal Estatistika Erakundea (Eustat). (2022c).EAEko ostalaritza sektorearen makromagnitudeak, Jarduera taldearen arabera. Mila euro. 2022. Datu estatistikoak. Helbide honetan lortua: https://www.eustat.eus/elementos/tbl0011761_e.html
aldatuEusko Jaurlaritza, Web Zerbitzuak.2023.EAEko ekonomiaren urteko txostena 2023. Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila. Helbide honetan lortua: https://www.google.com/url?sa=t&source=web&rct=j&opi=89978449&url=https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/informe_anual_2015/eu_publica/adjuntos/2023_euskera.pdf&ved=2ahUKEwiZ8bKj9
aldatuInstituto Nacional de Estadistica (INE) (2022a). Locales por CCAA, actividad principal y estrato de asalariados..2023. Datu estatistikoak.Helbide honetan lortua: https://www.ine.es/jaxiT3/Datos.htm?t=294
aldatuInstituto Nacional de Estadistica (INE) (2022b). Magnitudes regionalizadas según comunidades y ciudades autónomas y actividad principal.2022. Datu estatistikoak.Helbide honetan lortua: https://www.ine.es/jaxiT3/Datos.htm?t=36188
aldatuInstituto Nacional de Estadistica (INE) (2022c).P.I.B. a precios de mercado y valor añadido bruto a precios básicos por ramas de actividad: Precios corrientes por comunidades y ciudades autónomas, magnitud y periodo. 2016-2022.Datu estatistikoak. Helbide honetan lortua: https://www.ine.es/jaxi/Datos.htm?tpx=67281
aldatuKanpo estekak
aldatuhttps://www.euskadi.eus
aldatuhttps://www.eustat.eus
aldatuhttps://www.ine.es
aldatu
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |