Done Kristobalgo eliza

XVI. mendeko eliza, Mezkiritzen kokatuta

Done Kristobalgo eliza Erroibarko Mezkiritz kontzejuan XVI. mendeko kristiau eliza bat da, barroko estiloan. Donejakue Bidearen baitako ondare kontsideratzen da, Nafar Bideak Nafarroan egiten duen etaparen parte.[1]

Done Kristobalgo eliza
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Nafar bidea Nafar bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaErroibar
Koordenatuak42°57′55″N 1°23′49″W / 42.96537°N 1.396894°W / 42.96537; -1.396894
Map
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia669-173
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
173
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Historia aldatu

Eliza barrokoa da, harriz egina eta duela gutxi berreraikia. Habearte bakarra, burualde zuzena eta kanpandorrea ditu oinaldean, habeartearen lehen atalaren gainean. Sakristia burualdeari atxikita dago epistolaren aldetik, eta habeartearen alde bakoitzean kapera berdinak daude kanoi-gangaz estalita. Epistolaren aldean irekitzen den erdi-puntuko arkudun ate batetik sartzen da barrura, arkupe bat babesten duena. Kapera nagusia eta habeartea fajoidun kanoi-gangaz estalita daude, berriki egin den moduan; hala ere, oinaldeko atala, non korua dagoen, dorrearen behealdearekin bat datorrena, teilatu laua du eta gainerakoetatik arku zorrotz batekin banatzen da. Altzariak berriak dira.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Centre, UNESCO World Heritage. «Routes of Santiago de Compostela: Camino Francés and Routes of Northern Spain» UNESCO World Heritage Centre (Noiz kontsultatua: 2021-07-19).
  2. Mezkiritz. Nafarroako Entziklopedia Handia.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu