San Bartolome eliza (Aurizperri)
Aurizperriko San Bartolome eliza 20. mendeko arkitektura garaikideko lan bikain bat da, Aurizperri herriko parrokia. Donejakue Bidearen baitako ondare kontsideratzen da, Frantses Bideak Nafarroan egiten duen etaparen parte[1].
San Bartolome eliza (Aurizperri) | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Nafar bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Erroibar |
Koordenatuak | 42°58′44″N 1°22′09″W / 42.978846°N 1.36914°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1961 |
Izena | Bartolome |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-163 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
163 | |
|
Historia
aldatuEliza zahar bat bazuen herriak 17. mendean berritu zena. 1850. urtean zabalkunde lanak izan zituen eliza horrek, baina sute batek 1881ean ia suntsitu zuen, herriko beste bost etxerekin batera. 1883rako berreraiki zuten, baina 20. mendean eraikina guztiz berritzeko aukera sortu zen, eta hala egin ziren lanak 1959 eta 1961. urteen artean. Cándido Ayestarán eta Javier Esparza izan ziren arkitektoak[2]. 1961ko azaroaren 22an inauguratu zen[3].
Eliza zaharragoetatik, barruan 17. mendeko zilarrezko kaliza gordetzen da, eta baita parrokia-gurutze platereskoa, 16. mendeko bigarren erdialdekoa, Luis de Suescun zilargilearena izan daitekeena[2].
Ezaugarriak
aldatuKanpoaldetik, Pirinioetako eraikuntzen estiloa bateratzen du elementu modernoekin. Bost arku beheratuko arkupe batean, galeria bat dago; galeriak angelua osatzen du eta dorrean amaitzen da. Dorre zorrotz eta oso garaia harlanduzkoa da, fuste prismatiko formakoa, gorantz argaltzen dena, eta hormabularrak ditu lau izkinetan. Teilatua bi isurkikoa da, oso aldapatsua eta arbelezkoa[2].
Barrualdean, absideko mosaikoa nabarmentzen da. Murala Emilio Sánchez Cayuela Gutxi margolariak egin zuen, eta mosaikoko teselak Angel Atienzak egin zituen[4]. Irudietan San Bartolome apostoluaren bizitzako pasarteak irudikatzen dira, eta gainean Mikel Deunaren esaldi bat nabarmentzen da, euskaraz (Nor Jaun-Goikoa Bezala) Teodosio Goñikoak herensugea hil zuenekoa, Aralarko santutegiari lotutako esamolde bat[3].
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Centre, UNESCO World Heritage. «Routes of Santiago de Compostela: Camino Francés and Routes of Northern Spain» UNESCO World Heritage Centre (Noiz kontsultatua: 2021-07-19).
- ↑ a b c «San Bartolome parrokia. Aurizberri - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-07-13).
- ↑ a b Artemy. (2019-07-08). «TRAS LAS HUELLAS DE HERÓDOTO. . . : PARROQUIA DE SAN BARTOLOMÉ EN ESPINAL.» TRAS LAS HUELLAS DE HERÓDOTO. . . (Noiz kontsultatua: 2021-07-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Angel Atienza - Facebook» Facebook (Noiz kontsultatua: 2021-07-13).