Urrobi

Euskal Herriko ibaia

Urrobi[1][a] Euskal Herriko ibai bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. 32,3 kilometro luzerarekin, Astobizkar Ortzanzurieta mendilerroko mendian jaiotzen da, 1341 metroko altueran, eta Irati ibaian isurtzatzen da, Longida udalerriko Itoitz urpeko herriko inguruan, 547 metroko altueran, Itoizko urtegiaren pean.

Urrobi
Urrobi ibaia
Arrobi-zubia-auritz-burguete-20190331.jpg
Arrobi zubia, Auritz udalerrian kokatuta
Datu orokorrak
Luzera32,3 km
Geografia
Koordenatuak43°1′38″N 1°17′57″W
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
Hidrografia
Arroaren azalera125 km²
Arro hidrografikoaEbro ibaiaren arroa
Ur-emaria0,5 m³/s
IturburuaAstobizkar
BokaleaItoitz

Ibilbidean zehar, 125 kilometro koadroko arroko urak jasotzen ditu, eta Aurizperritik igarotzean 0,5 metro kubiko segundoko batez besteko emaria hartzen du segundoko. Kopuru hori, oro har, 0,2raino jaisten da abuztuan, euri gutxien egiten duenean, eta urtarrilaren 0,9era igotzen da, hilabete horretan euria eta elurteak ugariagoak baitira.[2]

Bere ibilbidean, Orreagako lautada eta Artzibar eta Longida ibarrak zeharkatzen ditu.

IzenaAldatu

Ibaiaren izen ofiziala Urrobi da, ibilbidearen zatirik handienean jasotzen duen izenarekin bat datorrena. Hala ere, ibilbidearen punturik altuenean beste izen batzuk ditu. Astobizkar menditik jaio zenetik Auritz herrieraino, Arrobiko erreka izena hartzen du. Hortik aurrera, Urrobi (ofiziala) eta Urrobi ibaia (arruntagoa, Urrobi herriarengandik bereizteko) formek hartzen dute lekukoa, sinonimoak denak.

IbilbideaAldatu

IbaiadarrakAldatu

Arrobiko erreka bezala:

  • Oteziloko erreka (eskuinaldea)
  • Soroluzeko erreka (ezkerraldea)
  • Basajaunberro erreka (ezkerraldea)

Urrobi ibaia bezala:

  • Urdangietako erreka (ezkerraldea)
  • Zakarrolako erreka (ezkerraldea)
  • Ugaldeko erreka (eskuinaldea)
  • Iruerrekako erreka (ezkerraldea)
  • Iturriolloko erreka (ezkerraldea)
  • Meatzerrekako erreka (eskuinaldea)
  • Zokoetako erreka (ezkerraldea)
  • Errekaldeko erreka (ezkerraldea)
  • Lizarpeko erreka (ezkerraldea)
  • Arangoko erreka (eskuinaldea)
  • Itxuetako erreka (ezkerraldea)
  • Aintziko erreka (eskuinaldea)
  • Gerezibarko erreka (eskuinaldea)
  • Artatzeko erreka (ezkerraldea)
  • Arorluxko erreka (eskuinaldea)
  • Sagarrondoko erreka (eskuinaldea)

Itoizko urtegiaren pean:

  • Hitzagako erreka (ezkerraldea)
  • Durrundarango erreka (eskuinaldea)
  • Hitzurtzuko erreka (ezkerraldea)
  • Mendikotako erreka (eskuinaldea)

Zehartatutako herriakAldatu

Nabarmendutako zubiakAldatu

IrudiakAldatu

OharrakAldatu

  1. /uróβ̞i/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

ErreferentziakAldatu

  1. Euskaltzaindia: 166. araua: Euskal Herriko ibaiak.
  2. «SAIH Ebro. Datuak: A326 fitxa» www.saihebro.com (Noiz kontsultatua: 2021-11-20).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu