Nafarroako eremu ez-euskalduna

Nafarroako hizkuntza-eremua

1986an onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Nafarroako eremu ez-euskalduna edo Eremu Erdalduna Nafarroa osatzen duten hiru hizkuntza-eremuetako bat da. Eremu honek Nafarroaren hegoaldean kokatzen diren udalerriak barne hartzen ditu, gutxi gorabehera. Eremu honetan gaztelania hizkuntza ofiziala bakarra. Legeak hainbat aldaketa jasan dituenez azken hamarkadetan zehar, zenbait udalerri beranduago eremu mixtora aldatu ziren.

Map
Eremu ez-euskaldunaren mapa
Nafarroako Eremu Euskalduna, berdez. Berde argiz dauden udalerriak 2017a baino lehenago sartu ziren eremuan, orlegi ilunezkoak, 2017ko erreformari esker.

Euskararen Foru Legeak hauxe dio eremu ez-euskaldunari dagokionez:

« Botere publikoek euskararen irakaskuntza lagunduko dute, eta behar denean, osoki edo zati batean finantzatuko dute, sustapen eta promozio irizpideei jarraikiz eta eskariaren arabera.[1] »

Eremu ez-euskalduna honako udalerri hauek osatzen zuten:

Abaigar, Aberin, Ablitas, Adios, Aguilar Kodes, Allin, Allo, Ameskoabarrena, Antzin, Andosilla, Añorbe, Aranaratxe, Aras, Arellano, Arguedas, Armañanzas, Arronitz, Artaxoa, Artazu, Aiegi, Azagra, Azuelo, Barasoain, Barbarin, Bargota, Barillas, Beire, Berbintzana, Beriain, Biurrun-Olkotz, Buñuel, Cabanillas, Cabredo, Cadreita, Caparroso, Cárcar, Cascante, Castejón, Cintruénigo, Corella, Cortes, Deikaztelu, Desoio, El Busto, Eneritz, Elizagorria, Elo (Monreal), Erriberri, Esa, Eslaba, Esprontzeda, Etaio, Eulate, Ezprogi, Faltzes, Fitero, Fontellas, Funes, Fustiñana, Galar, Galipentzu, Galoze, Garinoain, Gazteluberri, Genevilla, Girgillano, Ibargoiti, Iguzkitza, Irunberri, Izagaondoa, Kaseda, Lana, Lapoblación, Larraga, Larraona, Leatxe, Legarda, Legaria, Leotz, Lerga, Lerin, Liedena, Lodosa, Longida, Los Arcos, Lukin, Mañeru, Marañón, Martzilla, Mélida, Mendabia, Mendaza, Mendigorria, Metauten, Milagro, Mirafuentes, Miranda Arga, Monteagudo, Morentin, Mués, Murchante, Murieta, Murillo el Cuende, Murillo el Fruto, Muruzabal, Nabaskoze, Nazar, Obanos, Oibar, Oko, Olexoa, Oloritz, Orisoain, Oteiza, Peralta, Petilla de Aragón, Piedramillera, Pitillas, Pueio, Ribaforada, Romanzado, Sada, San Adrián, San Martin Unx, Sansol, Santacara, Sartaguda, Sesma, Sorlada, Tafalla, Tebas-Muru Artederreta, Tirapu, Torralba del Río, Torres del Río, Tutera, Tulebras, Ukar, Uxue, Untziti, Untzue, Urraulgoiti, Urraulbeiti, Urrotz, Uterga, Valtierra, Viana, Villafranca, Villamayor de Monjardín, Villatuerta, Xabier, Zangoza, Zarrakaztelu, Zirauki eta Zuñiga.[2]

2010an otsailaren 3an Nafarroako Parlamentuak Aranguren, Belaskoain, Galar Zendea eta Noain Elortzibar udalerriak eremu ez-euskaldunetik atera eta eremu mistoan sartzea onartu zuen.[2]

2014ean, eremu ez-euskaldunean denera 157 udalerri zeuden, hots, Nafarroa osoko udalerri guztien erdia baino gehiago. Honela bada, eremu ez-euskaldunean denera 228.061 biztanle bizi ziren, Nafarroa osoko biztanleriaren %36,17a.[2].

2014ko abenduaren 14an, Euskaraz Bizi eta Ikasi herri ekinbideak euskararen legeak ezarritako zonifikazioa bertan behera uzteko eskatu zuten Tafallan. Egiten ari zen aldaketa ontzat jo zuten baina ez zen nahikoa[3].

Abenduaren 29an, Geroa Baik eremu euskaldunetik kanpo zeuden sei ikastolarentzako laguntzak (Tafallako, Zangotzako, Vianako, Irunberriko, Fontellasko eta Lodosako ikastolak) eskatu zituen[4].

2017ko martxoaren 17an eremu mistoa zabaltzeko proposamena tramiterako onartu zuen Nafarroako parlamentuak[5] Aukera hau baliatuz UPNk eta Alderdi Popularrak Zizur Zendea eremu mistotik eremu ez-euskaldunera pasatu nahi izan zuten baina azkenean Nafarroako Gobernuak ez zuen onartu hizkuntza eskubideak ez zirela mugatu behar esan eta gero[6]. Aldi berean, 44 udalek aurkako norabidea egin zuten, hau da, eremu ez-euskaldunetik eremu mistora pasatu ziren. Honen ondorioz, eremu ez-euskalduneko lurralde eta populazioa gutxitu egin zen. Gaur egun Nafarroako 113 udal daude erdal eremuan. Aldaketa hauek ekainaren 22an onetsi zituen Nafarroako Parlamentuak.[7]

Gaur eguneko eremu ez-euskalduna aldatu

Aldaketen ondorioz, gaur egun (2022) eremu ez-euskalduna honako udalerri hauek osatzen dute:

Aberin, Ablitas, Aguilar Kodes, Allo, Andosilla, Aras, Arguedas, Armañanzas, Arronitz, Artaxoa, Aiegi, Azagra, Azuelo, Barasoain, Barbarin, Barillas, Beire, Berbintzana, Buñuel, Cabanillas, Cadreita, Caparroso, Cárcar, Cascante, Castejón, Cintruénigo, Corella, Cortes, Desoio, El Busto, Elizagorria, Esa, Eslaba, Esprontzeda, Etaio, Ezprogi, Faltzes, Fitero, Fontellas, Funes, Fustiñana, Galipentzu, Gazteluberri, Genevilla, Girgillano, Ibargoiti, Iguzkitza, Irunberri Kaseda, Lana, Lapoblación, Larraga, Leatxe, Legarda, Legaria, Lerin, Liedena, Lodosa, Los Arcos, Lukin, Mañeru, Marañón, Martzilla, Mélida, Mendabia, Mendaza, Milagro, Miranda Arga, Monreal, Monteagudo, Morentin, Mués, Murchante, Murillo el Cuende, Murillo el Fruto, Muruzabal, Nabaskoze, Nazar, Oko, Olexoa, Oloritz, Orisoain, Peralta, Petilla de Aragón, Piedramillera, Pitillas, Ribaforada, Romanzado, Sada, San Adrián, San Martin Unx, Sansol, Santacara, Sartaguda, Sesma, Sorlada, Torralba del Río, Torres del Río, Tutera, Tulebras, Ukar, Untziti Urraulgoiti, Uterga, Valtierra, Viana, Villafranca eta Villamayor de Monjardín.

Gune soziolinguistikoa aldatu

Gune soziolinguistikoak, biztanleria euskaldunaren ehunekoaren arabera[8]:

0.a, euskaldunen ehunekoa % 5 baino gutxiago duten udalerriek osatua.

1.a, euskaldunen ehunekoa % 5 eta % 19 bitartean duten udalerriek osatua.

2.a, euskaldunen ehunekoa % 20 eta % 49 bitartean duten udalerriek osatua.

Udalerria
(izen ofiziala)
Kodea Guneak sortzeko
erreferentzia balioa (%)
Gune
soziolinguistikoa
Aberin 005 10,4 1
Ablitas 006 0,6 0
Aguilar de Codés 008 6,5 1
Allo 012 7,7 1
Andosilla 015 4,2 0
Aras 026 4,1 0
Arguedas 032 0,3 0
Armañanzas 035 0,0 0
Arróniz 036 7,9 1
Artajona 038 5,1 1
Ayegui / Aiegi 041 15,4 1
Azagra 042 0,0 0
Azuelo 043 0,0 0
Barásoain 045 6,4 1
Barbarin 046 4,1 0
Barillas 048 0,0 0
Beire 051 3,4 0
Berbinzana 053 3,6 0
Buñuel 057 0,0 0
Cabanillas 062 0,0 0
Cadreita 064 1,0 0
Caparroso 065 1,2 0
Cárcar 066 1,8 0
Carcastillo 067 2,3 0
Cascante 068 0,4 0
Cáseda 069 7,4 1
Castejón 070 1,7 0
Castillonuevo 071 0,0 0
Cintruénigo 072 1,2 0
Corella 077 1,1 0
Cortes 078 1,9 0
Desojo 079 6,4 1
El Busto 061 0,0 0
Eslava 094 3,0 0
Espronceda 096 4,7 0
Etayo 099 6,5 1
Ezprogui 103 6,7 1
Falces 104 2,7 0
Fitero 105 0,3 0
Fontellas 106 2,4 0
Funes 107 0,0 0
Fustiñana 108 0,2 0
Gallipienzo / Galipentzu 110 6,0 1
Genevilla 116 10,9 1
Guirguillano 121 8,7 1
Ibargoiti 124 5,8 1
Igúzquiza 125 12,9 1
Javier 135 1,0 0
Lana 139 10,8 1
Lapoblación 141 2,6 0
Larraga 142 2,7 0
Lazagurría 145 1,8 0
Leache / Leatxe 146 4,9 0
Legarda 147 7,3 1
Legaria 148 7,2 1
Lerín 152 6,7 1
Liédena 155 3,2 0
Lodosa 157 2,8 0
Los Arcos 029 2,8 0
Lumbier 159 16,4 1
Luquin 160 17,4 1
Mañeru 161 10,9 1
Marañón 162 15,2 1
Marcilla 163 2,4 0
Mélida 164 2,4 0
Mendavia 165 1,8 0
Mendaza 166 4,3 0
Milagro 169 1,3 0
Miranda de Arga 171 3,4 0
Monreal / Elo 172 6,3 1
Monteagudo 173 0,3 0
Morentin 174 11,3 1
Mues 175 5,5 1
Murchante 176 0,3 0
Murillo el Cuende 178 3,3 0
Murillo el Fruto 179 1,0 0
Muruzábal 180 12,2 1
Navascués / Nabaskoze 181 15,6 1
Nazar 182 28,4 2
Noáin (Valle de Elorz) / Noain (Elortzibar) 088 7,5 1
Oco 184 14,9 1
Olejua 190 6,2 1
Olóriz / Oloritz 192 9,6 1
Orísoain 197 6,7 1
Peralta / Azkoien 202 1,9 0
Petilla de Aragón 203 0,0 0
Piedramillera 204 3,9 0
Pitillas 205 5,8 1
Ribaforada 208 0,2 0
Romanzado 209 16,6 1
Sada 212 2,0 0
San Adrián 215 0,3 0
San Martín de Unx 217 3,0 0
Sansol 219 6,5 1
Santacara 220 3,0 0
Sartaguda 223 4,6 0
Sesma 224 1,5 0
Sorlada 225 20,5 2
Torralba del Río 230 3,1 0
Torres del Río 231 1,5 0
Tudela 232 2,6 0
Tulebras 233 1,9 0
Úcar 234 7,2 1
Unciti 237 7,2 1
Urraúl Alto 241 8,7 1
Uterga 246 10,3 1
Valtierra 249 0,3 0
Viana 251 6,8 1
Villafranca 254 2,2 0
Villamayor de Monjardín 255 13,3 1
Yesa 261 11,7 1





2018ko azterketa soziolinguistikoa aldatu

 
Euskara gaitasuna hizkuntza eremuaren arabera. 2018.[9]
 
Hizkuntza erabilera Nafarroa Garaian 2018ko azterketa soziolinguistikoaren arabera. Ehunekoak.[9]





2018ko datuen arabera Nafarroa Garaiko herritarren % 14,1 euskaraz bazekien, % 8 euskaldun hartzailea zen eta % 77,9 ez zekien euskaraz. Zazpi urte lehenagoko zifrekin konparatuz, euskaraz ez zekitenen kopuruak gora egin zuen.[9]





Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu