Hiriberri (Aezkoa)
- Artikulu hau Aezkoako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Hiriberri».
Hiriberri edo, izen bereko beste herrietatik bereizteko, Hiriberri Aezkoa[2] Nafarroa Garaiko ipar-ekialdeko udalerria da, Aezkoa ibarrean dagoena, Zangozako merindadean, Iruñetik 54 kilometro ipar-ekialdera. Berrendiren oinean dago, Abodi mendilerroaren mendebaldeko muturrean. 2017an 110 biztanle zituen.[3] Hiriberri-Villanueva de Aezkoa du izen ofiziala.
Hiriberri | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
![]() Berrendi mendia Hiriberritik ikusia. | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroako Foru Erkidegoa | ||
Merindadea | Zangozako merindadea | ||
Izen ofiziala |
![]() | ||
Alkatea | Oscar Ancho Remondegui | ||
Posta kodea |
31671 | ||
INE kodea |
31256 | ||
Herritarra | hiriberriar | ||
Kokapena | |||
Koordenatuak | 42° 56′ 45″ N, 1° 13′ 53″ W / 42.9457426°N,1.2314098°WKoordenatuak: 42° 56′ 45″ N, 1° 13′ 53″ W / 42.9457426°N,1.2314098°W | ||
![]() | |||
Azalera | 21,30 km2 | ||
Garaiera | 930 metro | ||
Distantzia | 54 km Iruñera | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 113 biztanle | ||
Dentsitatea | 5,31 biztanle/km² | ||
Hazkundea (2003-2013)[1] |
![]() | ||
Zahartze tasa[1] | % 31,68 | ||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 47,62 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera tasa[1] | % 0 (2011) | ||
Genero desoreka[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia erregistratua[1] | % 11,71 (2013) | ||
Kultura | |||
Euskaldunak | % 49,63 (2010) | ||
Euskararen erabilera | % 17,8 (2011) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.hiriberri-villanuevadeaezkoa.es |
GeografiaAldatu
Inguru naturala eta kokapenaAldatu
Hiriberri Aezkoako erdi-ekialdean dago, 926 metroko garaieran. Iparraldean Orbaizeta eta Orbararekin du muga, Jaurrietarekin ekialdean, Aria eta Ariberekin mendebaldean, eta Garaioa eta Abaurrepearekin hegoaldean.
Klima eta landarediaAldatu
Aezkoako gainerako herriek bezala, mendialdeko klima ozeanikoa dauka (Cfb) Köppen sailkapenaren arabera.[4] Urteko batez besteko tenperatura 7-10 gradu artekoa da, eta prezipitazioa 1.600-1.800 mm artekoa. Urtean 130-140 euri-egun izaten dira. Udalerriaren iparraldean pago arrunta da nagusi, eta haritz kandugabea hegoaldean; baratzeak, belardiak eta alorrak daude herriaren inguruan.[5]
Iriberri Berrendi menditik ikusia.
HistoriaAldatu
Hiriberriko herriaren lehen aipamena 1366. urteko dokumentu batean dago, Ireberri izenaz. Erdi Aroan Aezkoako herri guztiekin batera ordaintzen zuen urteroko petxa. Joan II.a erregeak kaparetasun pribilegioa eman zien aezkoar guztiei 1462an.[5] 1845. urtean udalerri bihurtu zen, Aezkoako udala eratzen zuten herriak bereizi zirenean.[6]
DemografiaAldatu
Aezkoako gainerako herriek bezala, Hiriberrik biztanle anitz galdu ditu XX. mendearen hasieratik hona; 1900ean 426 bizilagun zituen, eta 110 besterik ez 2017an.[3]
Hiriberriko biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
EkonomiaAldatu
Laborantza (patata) eta abelazkuntza (ardi latxak, behi aziendak eta ) dira Hiriberriko jarduera ekonomiko nagusiak. Ardi latxa, piriniotar behi eta Aurizko zaldi ugari dago. Basogintzak ere garrantzi handia du. Hiru jarduera horiek sortzen dituzte lanpostuen %53 (2008ko datuak). Gainerakoak eraikuntzak (%31) eta zerbitzuek (%16) sortutakoak dira.[7]
PolitikaAldatu
Udal hauteskundeakAldatu
2007an ez zen udal hauteskunderik izan Hiriberrin, ez zelako hautagairik aurkeztu. Hori dela eta, Nafarroako Gobernuak 5 kideko Kudeaketa Batzordea izendatu zuen, César del Río Bayonés buru zela.[8]2011n, egoera berdina zela eta, César del Río Bayonések segitu zuen jarduneko alkate. 2015ean ere ez zen talderik aurkeztu, eta 2016ko urtarrilean Kudeaketa Batzordea izendatu zuen Nafarroako Gobernuak.[9]
AlkateakAldatu
2003-2007 | María Isabel Ancho Buruzko | Aritz Artea |
2007-2011 | César del Río Bayonés | Kudeaketa Batzordea |
2011-2016 | César del Río Bayonés | Kudeaketa Batzordea |
2016-2019 | Oscar Ancho Remondegui | Kudeaketa Batzordea |
UdaletxeaAldatu
- HELBIDEA: San Salbador kalea, z/g
EuskaraAldatu
Aezkoako herrietatik Hiriberrik du euskaldun ehunekorik handiena. Adineko gehientsuek badakite euskaraz. 1936. urte arte herriko ia guztiak euskaldunak ziren, 1970ean %54,3,[13] eta 2010ean %49,6. Herriko zenbait etxetan oraindik aritzen dira aezkeraz. Bestalde, herriko gazteak (25-30 urtetik beherakoak) euskaldunak dira ere derrigorrezko ikasketak D ereduan egin dituztelako.[14][15] Nafarroako Foru Komunitateko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu euskaldunean dago.
KulturaAldatu
Jaiak eta ospakizunakAldatu
Salbatore deunaren omenez ospatzen dira Hiriberriko jaiak, maiatzean.
Ondasun nabarmenakAldatu
Ibarreko etxerik zaharrenak ditu (XVI. mendekoak), apaindutako arku, leiho eta armarri ederrak dituztenak. Aipatzekoak dira armarri landuak dituzten ateburuak.
- San Salbador eliza. Eraikin gotikoa da, XIV. mende amaierakoa, eta XVII. mendean kapera barrokoa gehitu zitzaion. Habearte bakarrekoa da. XVII. mendeko erretaula erromanista du, Joan Gazteluzar eta Ambrosio Bengoetxeak egindakoa.[16]
- Arrese etxea, herriko sarreraren ondoan. Arkuteria ikusgarria dauka.[17]
- Errota berria herri ondoan dago, eta ibaiaren ertzean zegoen errota zaharraren makinaria dauka. Errota zaharra Irati ibaiaren bazterrean dago, Betolegiren aldean, zubi esekia igaro, eta 200 metro hegoaldera. Haren horma handiak ikus daitezke, eta baita errekastoaren kanalizazio txiki bat ere.
- Gurutzeak. Aipagarriena Arrese deritzona da, 1645ekoa. San Frantzisko bidexendan dago eta gurutzea galdu zuen. Kondairaren arabera, otsoek hil zuten Arrese jaunaren alaba; bertze elezahar baten arabera, Gauekok (gaueko izpirituak) bahitu zuen.
- Garaiak. Hiriberrin 4 garai gelditzen dira: Reka etxeko garaia, Elizondo etxeko garaia, Portal etxeko garaia eta Jauki etxeko garaia.
- Zelane muinoko tumulua, 1.200 metroko garaieran; egoera onean dago.
- Ugaibelko trikuharria.
Ikus, gaineraAldatu
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b c d e f Euskal Herriari Begira Udalbiltza.
- ↑ Euskaltzaindia 155. araua: Nafarroako udal izendegia.
- ↑ a b Navarra: Población por municipios y sexo. 2017 ine.es . Noiz kontsultatua: 2018-10-10.
- ↑ Nafarroako meteorologia eta klimatologia: Pirinioaldea meteoeu.navarra.es . Noiz kontsultatua: 2018-10-11.
- ↑ a b Villanueva enciclopedianavarra.com . Noiz kontsultatua: 2018-10-15.
- ↑ Hiriberri Lur Hiztegi Entziklopedikoa, euskara.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-15.
- ↑ Plan General Municipal de Hiriberri-Villanueva de Aezkoa siun.navarra.es . Noiz kontsultatua: 2018-10-14.
- ↑ Nombrada la Comisión gestora de Hiriberri/Villanueva de Aezkoa navarra.es . Noiz kontsultatua: 2018-10-15.
- ↑ Otros asuntos aprobados por el Gobierno de Navarra en su sesión de hoy, navarra.es
- ↑ «Antxo Moleres, Anjel - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-02.
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-02.
- ↑ «Etxean beti euskaraz - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-02.
- ↑ de Yrizar, Pedro Aezkera: Subdialecto del Euskara del Valle de Aezkoa academia.edu . Noiz kontsultatua: 2018-10-12.
- ↑ «Hiriberri - Ahotsak.eus» ahotsak.eus, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 2.0 Generikoa . Noiz kontsultatua: 2018-10-02.
- ↑ «Aezkoakoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-02.
- ↑ Arozamena Ayala, Ainhoa Hiriberri/Villanueva de Aezkoa Auñamendi Eusko Entziklopedia, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-15.
- ↑ Hiriberri/Villanueva de Aezkoa turismo.navarra.es . Noiz kontsultatua: 2018-10-15.
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- Arozamena Ayala, Ainhoa, Hiriberri/Villanueva de Aezkoa, Auñamendi Eusko Entziklopedia, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus
- (Gaztelaniaz) Hiriberriri buruzko informazioa Nafarroako udalaren webgunean.
- San Salbador kalearen ikuspegia Google Street View-n.