Ureta Nafarroako iparraldean dagoen etxagune edo jaurerria da, Erroibar udalerrikoa.

Erro errekaren bazterrean kokaturik dago, jauregi batek, errota batek eta etxe batzuk osatutakoa.

HistoriaAldatu

Herrixka Erroibarko jaurerria osatu zuten herrietako bat izan zen. XIII. mendearen amaieran 188 soldatako petxa ordaintzen zuen eta mende bat beranduago 1361 eta 1364 urteen artean, Orreagako Andre Mariaren elizak zelai bat erosi zuen Uretan.

DemografiaAldatu

Herria ia erabat hustu da mendeak aurrera egin ahala, 1786. urtean hamabost pertsona bizi ziren, 1858an 28 pertsona eta 1981eko erroldaren arabera zortzi biztanle baino ez zituen.

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.