Espartza (Zaraitzu)
- Artikulu hau Zaraitzuko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Espartza (argipena)».
Espartza ([es̺paɾts̻a]; Zaraitzueraz Esparza [es̺paɾs̻a]) edo -izen bereko beste herriengandik bereizteko- Espartza Zaraitzu[5] ([es̺paɾts̻a s̻aɾaits̻u]) Nafarroako ipar-ekialdean dagoen udalerria da. 82 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.
Espartza | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||
![]() Herriaren ikuspegia. | |||||||||
| |||||||||
Administrazioa | |||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||||||||
Merindadea | Zangozako merindadea | ||||||||
Eskualdea | Zaraitzu | ||||||||
Izen ofiziala |
![]() | ||||||||
Alkatea |
Gregorio Beaumont Esandi (Lisisoa) | ||||||||
Posta kodea |
31453 | ||||||||
INE kodea |
31095 | ||||||||
Herritarra | espartzar, espartzazaraitzuar | ||||||||
Kokapena | |||||||||
Koordenatuak | 42° 51′ 18″ N, 1° 05′ 55″ W / 42.855°N,1.0986111111111°WKoordenatuak: 42° 51′ 18″ N, 1° 05′ 55″ W / 42.855°N,1.0986111111111°W | ||||||||
![]() | |||||||||
Azalera | 26,39 km2 | ||||||||
Garaiera | 697 metro | ||||||||
Distantzia | 78 km Iruñera | ||||||||
Demografia | |||||||||
Biztanleria |
72 (2020)![]() | ||||||||
| |||||||||
Dentsitatea | 3,11 biztanle/km² | ||||||||
Hazkundea (2003-2013)[2] |
![]() | ||||||||
Zahartze tasa[2] | % 34,73 | ||||||||
Ugalkortasun tasa[2] | ‰ 0 | ||||||||
Ekonomia | |||||||||
Jarduera tasa[2] | % 0 (2011) | ||||||||
Genero desoreka[2] | % 0 (2011) | ||||||||
Langabezia erregistratua[2] | % 0,8 (2013) | ||||||||
Euskara | |||||||||
Euskaldunak[2] | % 9 (2010) | ||||||||
Erabilera estimatua[3] | % 0,5 (2011) | ||||||||
Kaleko erabilera [4] | % (2016) | ||||||||
Etxeko erabilera | % | ||||||||
Datu gehigarriak |
Eska-Zaraitzu Hondakin Solidoen Mankomunitatea zaborra biltzeaz arduratzen da Espartzan eta eskualdeko beste hainbat herritan.
GeografiaAldatu
Inguru naturala eta kokapenaAldatu
Nafarroako hiriburutik 78 kilometrora kokatzen da Zangozako merindadearen ipar-ekialdeko muturrean eta Zaraitzuko haranean, Pirinioetatik gertu. Herria NA-178 errepideak zeharkatzen du bai eta, iparraldetik hegoaldera, Zaraitzu ibaiak ere. Aretako mendilerroak herria mugatzen du mendebaldean, Erremendia eta Beiegu tontorrak tartean.
MugakideakAldatu
Espartza Zaraitzuren udalerri mugakideak honakoak dira: Iparraldean Orontze, ipar-mendebaldean Jaurrieta, hegoaldean Sartze eta ekialdean Bidankoze (Erronkariko ibarra).
KlimaAldatu
Espartza Zaraitzun, itsasoaren mailatik 695 metrora, Nafarroako gobernuak 1974an jarritako estazio meteorologiko bat dago.[6]
DemografiaAldatu
Espartzako biztanleria |
---|
![]() |
Datu-iturria: www.ine.es |
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bi etorkin baino ez ziren bizi herrian, biztanleriaren %1,94 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
HistoriaAldatu
Lehendabiziko aipamen idatziak 1072koak dira, Leireko monasterioari herriko 17 bizilagunek egindako dohaintza bat zela-eta. Urte batzuk lehenago, Gartzia Espartzakoaren berria jaso zuten monastegi berean. 1238an, bestela, Lope Espartzakoa JJakue I.a Aragoikoaren alde borrokatu zuen, Valentziako Erresuma konkistatzeko.
1469an, Charles Artiedakoak, Espartzako jauregiaren jauna, zaraitzuar guztiendako kaperatasun pribilegio kolektiboa lortu zuen, Joan II.a Aragoikoaren eskutik. Jauregia gaur egun oraindik zutik dago, errepidearen ondoan, eta Espainiako Bigarren Errepublikaren garaian herriaren eskuetara igari zen.
PolitikaAldatu
Udal hauteskundeakAldatu
2007an Arrola Zaraitzuarrak (AZ) herri ekimeneko Maria Idoia Elarre Elizondo aukeratu zuten alkate eta herriko zinegotzi bakarra. AEIES izenekoa ere aurkeztu zen, hautatua izan gabe. Ez zen baliogabeko botorik izan eta boto zuriak bi izan ziren (%2,35). Abstentzioa %22,02koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
Maria Idoia Elarre Elizondo (AZ) | 59 | Bai |
Santiago Galtxabarra Moso (AEIES) | 34 | Ez |
2011n zerrenda bakarra aurkeztu zen, Lisisoa; alkate hautatu zuten Gregorio Beaumont Esandirekin batera beste bi lagun ere zinegotzi bihurtu ziren[7].
AlkateakAldatu
2007-2011 | Idoia Elarre Elizondo | Arrola Zaraitzuarrak |
2011- | Gregorio Beaumont Esandi | Lisisoa |
UdaletxeaAldatu
Espartzako udaletxeko idazkaria Galoze, Gorza eta Sartzeko idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Maiatzaldea, 16
Azpiegitura eta garraioakAldatu
Herrigunetik oso gertu Murkuzuria Campinga[Betiko hautsitako esteka] dago eta bertan kanpin batean ohikoak diren zerbitzuak aurkitu ditzakegu: Bungalowak, igerilekua...
Conda autobus konpainiaren Otsagabia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:
KulturaAldatu
EuskaraAldatu
Kultura ondarean, ekialdeko nafarreraren barruan dagoen zaraitzuera izan da herriko hizkera belaunaldiz belaunaldi, eta horren testigantzak XXI. mendea arte ailegatu dira. Besteak beste, 2000. urtean Aitor Arana hizkuntzalariak hainbat datu jaso zuen Espartzako Antonia Gartziarekin egindako elkarrizketei esker.
Jaiak eta ospakizunakAldatu
Herriko jaiak abuztuko lehen asteburuan ospatzen dira, eta herriko patroi den San Andresen omenezko jaia, berriz, azaroaren 30ean.
SorginakAldatu
XVI. mendean sorginkeriaren aurkako jazarpenak herria astindu zuen. San Tirso baselizaren inguruan ospatzen omen zituzten euren ekitaldiak, eta 1539an espainiar Inkisizioak parte hartu zuen, Lope de Esparza alkatea auzipetuz[8].
Ondasun nabarmenakAldatu
San Andres apostoluaren elizak XVII. mende hasierako erretaula erromanista dauka barruan, Herako Juan eta Gaspar Ramosek egina. San Tirso baselizaren eta Santa Engrazia baselizaren arrastoak ere aipagarriak dira.
Zaraitzu ibaiaren gainean, antzinako zubi erromanikoa gordetzen da, erdi puntuko hiru arkurekin. Zubiak, zaharberritze eta eraldaketa ugari izan ditu mendeetan zehar. Halaber, ibaiaren ertzean errota baten aztarnak daude gaur egun ere.
Espartzar ezagunakAldatu
- Fray Fortuño Espartzakoa: 1500ean jaio eta 18 urterekin Merced-eko ordenean sartu zen. 1538an ordeneko Parisko komendadore izendatu zuten, eta Iruñekoan 1544an.
- Diego de Artieda y Chirino: 1577an Costa Rican Esparza hiria fundatu zuen, ordurarteko "Ciudad de Espíritu Santo" izena ordezkatuz. Eskualde hartan gobernadore izan zen eta sorterriko izena erabili zuen.
- Simeón de Guinda y Apezteguía: Eliz-agintaria, Urgellen apezpikua eta Andorran koprintzea (1714-1737) izan zen.
ErreferentziakAldatu
- ↑ Nafarroako gobernuak 2009ko Urtarrilaren 19an kaleratutako dekretua.
- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «UEMA-Atlasa» Euskararen erabilera (UEMA).
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
- ↑ Emaitzak Berrian.
- ↑ "Elezaharrak" (Zaraitzuko ibarraren webgunean).[Betiko hautsitako esteka]
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- Espartza Zaraitzuko Ibaxaren webgunean
- (Gaztelaniaz) Espartza Zaraitzuri buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
- Santa Maria kalearen ikuspegia, Google Street View-n.
Zaraitzu | ||
---|---|---|
Espartza | Ezkaroze | Galoze: Galoze (kontzejua) • Itzalle • Izize • Uskartze | Gorza: Gorza (kontzejua) • Erripalda • Igari Itzaltzu | Jaurrieta | Orontze | Otsagabia | Sartze: Sartze (kontzejua) • Ibiltzieta |