Leku (unitate administratiboa)
Euskal Herriko eta Espainiako giza-entitatea, herrixka bat baino txikiagoa eta etxalde bat baino handiagoa
- Artikulu hau entitate administratiboari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Leku (argipena)».
Lekua (lugar espainieraz) Espainiako giza-entitate administratiboa da, herrixka bat baino txikiagoa eta etxalde bat baino handiagoa.

Adibidez, Esteribarko udalerriak 10 kontzeju eta 17 leku ditu, Ezkirotz edo Agorreta gisa.
Espainiako nomenklaturak aldatu
Espainiako nomenklatureetan, lekua biztanle-entitate singularrei esleitutako kategorietako bat da, hots, entitateei emandako edo tradizioz onartutako kalifikazioa.
1930eko nomenklatura egiteko argitaratutako arauek honela definitzen dute lekua:
Herrian titulu horrekin izendatzen den eta eraikinak kale eta plaza moduan banatuak dituen populazio entitatea. Oro har, leku (lugar) hitzak adierazten du aplikatzen den entitateak jurisdikzio-muga duela edo izan duela. (1930eko martxoaren 8ko Agindua eta Instrukzioa)