Xabier
- Artikulu hau Nafarroako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Xabier (argipena)».
Xabier[4] ([ʃaβieɾ]) Nafarroa Garaiko ekialdeko udalerri bat da, Zangozako merindadekoa. Itsas mailatik 465 metro gorago dago, Nafarroako hiriburutik 52 kilometro ekialde hego-ekialdera. 116 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.
Xabier | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||
![]() | |||||||||
| |||||||||
Administrazioa | |||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||||||||
Merindadea | Zangozako merindadea | ||||||||
Izen ofiziala |
![]() | ||||||||
Alkatea |
María José Gindano Laborda (AISFJ, eskuineko indep.) | ||||||||
Posta kodea |
31411 | ||||||||
INE kodea |
31135 | ||||||||
Herritarra | xabiertar | ||||||||
Kokapena | |||||||||
Koordenatuak | 42° 35′ 28″ N, 1° 12′ 31″ W / 42.5912°N,1.2087°WKoordenatuak: 42° 35′ 28″ N, 1° 12′ 31″ W / 42.5912°N,1.2087°W | ||||||||
![]() | |||||||||
Azalera | 46,7 km2 | ||||||||
Garaiera | 465 metro | ||||||||
Distantzia | 52 km Iruñera | ||||||||
Demografia | |||||||||
Biztanleria |
128 (2020)![]() | ||||||||
| |||||||||
Dentsitatea | 2,48 biztanle/km² | ||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] |
![]() | ||||||||
Zahartze tasa[1] | % 18,6 | ||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 45,45 | ||||||||
Ekonomia | |||||||||
Jarduera tasa[1] | % 0 (2011) | ||||||||
Genero desoreka[1] | % 0 (2011) | ||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 0,98 (2013) | ||||||||
Euskara | |||||||||
Euskaldunak[1] | % 2,6 (2010) | ||||||||
Erabilera estimatua[2] | % 0,0 (2011) | ||||||||
Kaleko erabilera [3] | % (2016) | ||||||||
Etxeko erabilera | % | ||||||||
Datu gehigarriak |
GeografiaAldatu
Inguru naturala eta kokapenaAldatu
Xabier Zangozako merindadeko ekialdean dago, Huesca probintziaren mugatik hurbil. Bi herrigune ditu, bata iparraldean, Ledeatik gertu, eta bestea hegoaldean, Kasedaren ondoan.
Iparraldeko herriguneak Zangozarekin egiten du muga ekialdean eta hegoaldean, Esarekin iparraldean, eta Ledearekin mendebaldean. Hegoaldeko guneak, berriz, Zangozarekin egiten du muga iparraldean, Kasedarekin mendebaldean, eta Zaragozako probintziarekin ekialdean eta hegoaldean.
KlimaAldatu
Xabierren, itsas mailatik 456 metro gorago, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak 1929an jarritako estazio meteorologikoa dago.[5]
DemografiaAldatu
Xabierko biztanleria |
---|
![]() |
Datu-iturria: www.ine.es |
1847 eta 1857 urteetako erroldaren artean, Xabier udalerriak Peña eta Rocaforte edo Rocafuerteko kontzejuak (azken hori gaur egun Zangozaren barruan) anexionatu zituen.
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bederatzi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 8,57 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).
PolitikaAldatu
Udal hauteskundeakAldatu
Xabierko alkatea Agrupación Independiente San Francisco Javier (AISFJ) eskuineko zerrendako María José Gindano Laborda da 2007ko udal hauteskundeez geroztik, bere taldeak udaleko bost ordezkariak lortu baitzituen. Balio gabeko botoak bi izan ziren (emandako boto guztien % 2,50) eta boto zuriak bederatzi izan ziren (% 11,54). Abstentzioa % 29,20 izan zen.
Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
Maria Jose Gindano Laborda (AISFJ) | 59 | Bai |
Leire Rebole Labairu (AISFJ) | 56 | Bai |
Emilio Etxegoien Askuntze (AISFJ) | 54 | Bai |
Jesus Maria Perez Perez (AISFJ) | 47 | Bai |
Beltran Ibarra Malo de Molina (AISFJ) | 12 | Bai |
2011n ere AISFJ eta María José Gindano nagusitu ziren, baina hauteskundeetako lehiakide izan zuen 24 urtez alkate izandako Ángel Ciprések[6] bultzatutako DNEren zerrenda bat. Eskuin muturreko DNEk ez zuen hautetsirik lortu. Ciprés, Nafarroan gehien iraun duen alkateetakoa, lehen Nafarroako Alderdi Popularraren sortzaileetakoa izan zen, eta UPNrekiko itunaren aldekoa;[7] 2008an PPra pasatu eta gero, bai bera bai haren alaba, Nieves, alderditik bota zituzten desadostasun politikoak zirela kausa.[8]
UdalaAldatu
Xabierko udaleko idazkaria Petilla de Aragongo idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Santua kalea, 1
AlkateakAldatu
2003-2007 | Ángel Ciprés Espartza | |
2007-2011 | María José Gindano Laborda | AISFJ |
2011-2015 | María José Gindano Laborda | AISFJ |
Azpiegitura eta garraioakAldatu
La Tafallesa izeneko autobus konpainiak Uztarroze eta Iruñea batzen dituen linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu ditu noranzko bakoitzean, eta ibilbide hau du:
KulturaAldatu
EuskaraAldatu
Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Xabier eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren % 2,44k zekien euskaraz.
Jaiak eta ospakizunakAldatu
Martxoaren hasieran, Xabierko gaztelurako erromesaldi handia izaten da, Nafarroako Foru Erkidegoaren patroi santuaren omenez, Xabierraldia izenekoa.
Ondasun nabarmenakAldatu
Xabierko gazteluaAldatu
X. mendean eraiki zuten herriko eraikinik nabarmenena: Xabierko gaztelua. XIX. mendearen bukaeran zaharberritu zen.
- Xabierko gazteluaren museoa, 1986. urtean irekia.
Xabiertar ospetsuakAldatu
- Frantzisko Xabierkoa (1506-1552), Jesusen Lagundiaren fundatzaile nagusietakoa. Gaur egun, 12 jesuita bizi dira herrian.
Ikus, gaineraAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «UEMA-Atlasa» Euskararen erabilera (UEMA).
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
- ↑ Se extienden las sagas políticas, familias que pueblan las listas, Diario de Noticias, 2011ko maiatzaren 21a.
- ↑ Elkarrizketa Diario de Navarran.
- ↑ Derecha Navarra y Española celebrará su congreso fundacional en abril, Diario de Noticias, 2011ko martxoaren 11.
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |